Berriak

Urtarrilaren 15ean, Tolosako epaitegian goierriko bi gazte epaituak izateko deituak ziren, Abiadura Handiko Trenaren aurkako kontzentrazio batean parte hartu izanagatik. Bertan, "desordenes públicos" akusapean falta epaiketa bat gauzatu behar zen. Baina, urtarrilaren 14an jakinarazi zieten epaiketa hau atzeratu egingo zela eta...

Denbora gutxian bi atxiloturen aurkako tortura basatiak agerian geratu dira. Azken kasua Portu lesakarrarena da. Beste kasua Gorka Lupiañezena izan zen. Gorkaren testigantza ankerra jarri dugu torturaren basakeria salatzeko.


Abenduaren 20ean Ikasle Abertzaleakek antolatutako Bolognaren aurkako mobilizazioa izan zen. Pauso garrantzitsua izan zen Bolognaren aurkako borrokan. Greziako borrokaren esperientzia azaldu nahi dugu borroka honen aportazio bezala.


206 epaiketa sesio, 16 hilabete Madrilera joan etorrian eta orain atxiloketak. Hori da 18/98 prozesuko 52 kideek jasan beharrekoa Euskal Herriaren eskubide demokratikoak defendatzeagatik. Eta hau gutxi ez balitz Abenduaren 10ean jakinaraziko da epaia. Hainbat iturrik diotenez kasu askotan fiskalak eskatutakoak baino zigor handiagoak ezarriko...


Mahai Nazionaleko kideen atxiloketak 1997ko otsaila ekarri zigun gogora. Data honetan, hemen ere Garzon zelarik protagonista, PPk maniobra berdina bultzatu zuen garai hartako 22 mahaikideen aurka. Orain dela hamar urte Alternatiba Demokratikoa izan zen aitzakia eta oraingoan negoziazio prozesuaren amaierarekin Estatua ezker abertzalearen...


Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.