Berriak

Ez da arraroa jende askok bizi ditugun garaiak frankismoarekin parekatzea. Ikusi besterik ez dago azken asteetan espainiar eta euskal burgesiaren polizi eta epaileek zer egin duten. Garai ilunenetan bezala Alberto Lopez nafarra bost egun eduki zuen Guardia Zibilak hospitalean bahituta bere aurka kotxe istripu bat probokatu ondoren. Gainera,...


Euskaldunon Egunkaria-ren auzian epaitu nahi dituzte Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Peio Zubiria, Xabier Oleaga eta Xabier Alegria. Bost egunez inkomunikatuta eduki zituzten eta guztiak torturatuak izan ziren.


Ibarretxek modu berezia dauka krisi ekonomikoa definitzeko. Bere ustez, arazoak dakartzan garaia da, baina baita aukera onak ekartzen dituena ere. Benetan harrigarriak edo lotsagarriak bere hitzak. Eusko Jaurlaritzak nahiko lidergo eta ideia onak omen ditu, gainera, krisiari aurre egiteko. Bai noski, Eusko Jaurlaritzaren eta PNVren errezeta...


Arlo denetan, baina, batez ere, ekonomian gauzak oker hasi ziren urte honetan eta urtea pasa ahala, gero eta zailago jartzen ari direla esan genezake. Burgesiaren adituek ere diotenez, ez omen da hilabete batzuetako kontua izango, krisia hainbat urtetan luzatuko da. Zapaltzaileen aurreikuspen hauek ez dute lasai egoteko tokirik uzten. 

"Gure 170 senide preso politikok baldintzapean aske beharko zukeen egon, kondizionalean kaleratzeko datetan sartuak daudelako. Gure senideei aipatu eskubidea sistematikoki ukatu egiten diote, ordea. Ondorioz, 170 senide preso horietatik 140 espainiar Estatuan espetxeraturik dituzte. 30, berriz, frantziar Estatuan"


XIX. mendeko lan baldintzak ezarri nahi ditu Europa “demokratikoak”. Gainera, askatasunaren izenean, neurri hauek aurrera egiten badute enpresariak langile bakoitzarekin indibidualki negoziatu ahal izango ditu lan harremanak, konbenioak albo batera utziz. Negoziazio kolektiboaren aurkako eraso zuzena da hau. Eta hau dena,...


Madrilgo zein Gasteizko gobernuak AHTaren lanak hedatzen ari dira. Egitasmo honen aurkako mobilizazioak ere asko ari dira ugaritzen. Gainera, proiektuaren inposizioa burutzeko, besteak beste, instituzioek ezkutatzen duten informazioa herritarrek zenbat eta gehiago eduki, AHTaren aurkako jarrera zabaltzen ari da. Kapitalismoaren beste...


Zergatik jarri zaio gogoa Eusko Jaurlaritzari “herriari galdetzeko”? Konponduko al dute zerbait Ibarretxek proposatu dituen bi galdera horiek? Konfiantza izan behar al dugu PNVk antolatutako iruzur berri honetan?

Joan zen urteko abuztuan eman zen burbuila inmobiliarioaren eta finantzieroaren leherketaren eraginak bete betean ari gara sufritzen. Aditu eta ekonomista burgesek diotenez, pare bat urteko kontua "besterik ez" omen da izango. Milaka eta milaka milioi irabazten dituzten bankari eta enpresarientzat, agian, ez da horren larria izango,...

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.