• EEEari ez Bridgestonen
Bizkaian greba orokor baten alde

    EEEari ez Bridgestonen Bizkaian greba orokor baten alde

  • Koalizio militaristak Europa isilarazi du eta langile klaseari gerra deklaratu dio

    Koalizio militaristak Europa isilarazi du eta langile klaseari gerra deklaratu dio

  • Aroztegiko Elkartasun Komiteari elkarrizketa.

    Aroztegiko Elkartasun Komiteari elkarrizketa. "Herri honek ez ditu inposizioak eta bidegabekeriak onartuko"

  • Trumpen barne politika: autoritarismoa, arrazkeria eta errepresioa

    Trumpen barne politika: autoritarismoa, arrazkeria eta errepresioa

  • Milaka pertsona Donostian errentari parasitoen eta etxebizitzaren negozioaren aurka

    Milaka pertsona Donostian errentari parasitoen eta etxebizitzaren negozioaren aurka

  • Euskal Herria Sozialista, 100 ale. 18 urte marxismo iraultzailearen ideiei eutsiz

    Euskal Herria Sozialista, 100 ale. 18 urte marxismo iraultzailearen ideiei eutsiz

  • Errepresiorik ez ikasle mugimenduari! Somosaguasko 7ekin elkartasuna!

    Errepresiorik ez ikasle mugimenduari! Somosaguasko 7ekin elkartasuna!

  • Le Pen ezgaitua. Klaseen arteko borroka gogortu egin da Frantzian

    Le Pen ezgaitua. Klaseen arteko borroka gogortu egin da Frantzian

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
200322 3


Herenegun kapitalisten erasoen kontrako kanpainaren prentsaurrekoa eman genuen Tolosako Engels Ateneoan. Tolosaldeko Hitza-k, Txolarre irratiak eta 28 Kanalak prentsaurrekoaren eta kanpainaren berri ematen dute. Azpiko loturan dauzkazue ikusgai, entzungai eta irakurgai albistea eta prentsaurrekoa

Greba orokor baten beharra ikusten du Euskal Herria Sozialistak


Euskal Herria Sozialistako kideentzat, gaur egungo krisi kapitalista eta bere ondorioak ez dira berehalakoan pasako. «Garai historiko oso bati eragingo dio, eta ezegonkortasun soziala, ekonomikoa eta politikoa eguneroko ogi bihurtuko dira denbora luzean», adierazi zuten.

Euskal Herria Sozialistako kideak

Atzo Tolosako Engels Ateneoan agerraldia egin zuten: «inolako zalantzarik gabe, erasoaldiari aurrean jar dakiokeen indarra boteretsuagoa da: langile klase eta gazteria antolatuarena». Programa antikapitalista bat eta gizartearen eraldaketa sozialista helburutzat izango duen borroka plana dituzte buruan.


«Hori posible izan dadin, beharrezkoa da gure klaseko erakundeek erasoen eta kapitalismoaren aurkako borroka eraginkorra antolatzea. Oinarrizko eginkizunetako bat, dauden borrokak elkartzea da», nabarmendu zuten.  Eta jasaten ari garen erasoaldiaren aurka greba orokor berri bat antolatzea funtsezkoa dela uste dute. Datozen asteetako eta hilabeteetako borroka erabakigarria izango delakoan daude.


«Orain, PPren gobernuaren erasoaldia dator. Langile klasearen bizi baldintza duinak mantentzeko oinarrizko eskubide sozialak burgesiaren jo puntuan daude. Erasoaldia gogorra eta larria da oso, eta gainera kapitalistek are gehiago zabaltzeko asmoa dute», gaineratu zuten.


Urrian, kapitalisten erasoen aurkako kanpainari hasiera emateko Tolosako Engels Ateneoan ekitaldi publiko bat antolatu zuten.  Ondoren, hitzaldiak eman zituzten, eta jarraipena emateko, beste hainbat hitzaldi emango dituzte: Anoetako gaztetxean, Tolosako Otsabi gazte lokalean, Soraluze, Gros, Pasaia, Sopela eta Leioako gaztetxeetan eta Iruñeako, Bilboko eta Gasteizko unibertsitateetan emango dituzte. Kanpaina honetan, irtenbide iraultzaile eta antikapitalista defendatzen dituzte.


«Jasaten ari garen erasoaldi latzaren aurrean beharrezkoa da gehiagora joango den, eta jarraipena izango duen langile klasearen mobilizazio plan bat, oinarrizko puntu bezala greba orokor berri baten berehalako deialdia izango duena», gaineratu zuten.


«Langileen borroka elkartzea»


Sindikalgintza borrokalaria beharrezkoa dela diote. «Bankuak salbatzeko erabiltzen duten diru publikoa lanpostuak salbatzeko erabili behar da. Hau da irtenbide bakarra enpresa itxierei eta kaleratze masiboei aurre egiteko. Baina hau borrokarekin soilik lortu daiteke» esan zuten.


«Oinarrizkoa da zuzendaritza sindikalek borroka egutegiak antolatzea eta poligonoetan, herrietan eta auzoetan propaganda egitea, egoeraren berri emateko eta mobilizazioak antolatzeko». Horretaz gain, «kaleratzeei eta enpresa itxierei aurre egiteko modu onena, gatazkan dauden edo arazoak dituzten enpresetako borrokak koordinatzea eta bateratzea da». Arazo berdinen aurrean, «langileen indarra biderkatu egiten da mobilizazio bateratu eta koordinatuekin», ekarri zuten gogora. «Langile klasearen borroka antolatu eta koordinatua da bidea. Oinarrizkoa da, beraz, Tolosaldean ere, gatazkan dauden enpresetako langileen borrokak elkartzea», argitu zuten.


Estrategia politiko iraultzailea eta eztabaidarako benetako metodo demokratiko eta adiskidea, iritziak eta kritikak egiteko erabateko askatasuna duena, beharrezkoak direla zioten. «Klaseko sindikatuek, ezker abertzaleak, ezkerreko erakundeek, langabetuek, langile etorkinek eta gazteriak fronte bakar zabala bultzatu behar dute kapitalisten eraso planak atzera botatzeko borrokan».
Bide honetan, positibotzat hartzen dituzte sindikatuek eta ezker abertzaleak deitutako mobilizazioak: «Baina beharrezkoa da mobilizazio hauek jarraipena izatea. Greba orokor horrek ez luke bukaera izan behar, mobilizazio gehiago eta zabalagoak ekarri, eta erasoak geratuko lituzkeen prozesu baten hasiera baizik».


Euskal Herria Sozialista kapitalisten erasoen aurkako kanpaina zabaltzen ari da. Sindikatu, ezkerreko erakunde, gaztetxe edo auzo elkarteei dei egiten diete.

Anoeta. Anoetako gaztetxeko hitzaldia bihar, hilak 3, 18:00etan izango da.
Tolosa. Tolosako Otsabi gazte lokalean, berriz, hilaren 7an, asteartean, 19:00etan izango da.

_______

Prentsaurrekoa 28 Kanalak bota du telebistan, ondoko loturan ikusgai duzue:

http://www.28kanala.com/index.php?option=com_hwdvideoshare&task=viewvideo&Itemid=4&video_id=394

 _______

Txolarre irratiak ere kanpaina dela eta elkarrizketa egin dio gure kide bati. Lotura honetan entzun daiteke:

http://www.txolarre.org/korteak2/KP%20120131%20EHSozialista.mp3

banner altsasu