• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Urriaren 11n denok Bilbora!
Urriaren 21, 22 eta 23an denok ikasle greba orokorrera!
LOMCEri ez!
Unibertsitatearen, Batxilergoaren eta LHren pribatizazioari ez!
Kalitatezko hezkuntza publikoa, laikoa, doakoa eta euskalduna!

 

LOMCEren aurkako borrokak aurrera jarraitzen du. Lege klasista, españolista eta frankista hau atzera botatzeko beharrezkoa da mobilizazio eraginkor eta bateratuak antolatzea, eta oinarrizkoa da noski borrokak jarraipena izatea erasoa atzera bota arte. Ikasturte honetako lehen zita garrantzitsua urriaren 11ko Bilboko manifestazioa da. Hurrengo zita urriaren 21, 22 eta 23ko ikasle greba orokorra izango da.


Hau da Euskal Herria Sozialistak urriaren 21, 22 eta 23ko ikasle grebari buruz ateratako eskuorria:

EUSKAL HERRIA SOZIALISTA eta IKASLE SINDIKATUA 
EKINTZA BATASUNEAN

Urriaren 21, 22 eta 23an denok ikasle greba orokorrera!
LOMCEri ez!
Unibertsitatearen, Batxilergoaren eta LHren pribatizazioari ez!
Kalitatezko hezkuntza publikoa, laikoa, doakoa eta euskalduna!



Azken bi urte hauetan unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako ikasleak borrokan aritu gara irakaskuntzako kontrarreforma frankistararen (LOMCE), unibertsitatearen pribatizazioaren eta hezkuntza publikoko murrizketen aurka. Ikasle mobilizazio handi honek asko ahuldu du Wert ministroa, posible eginez LOMCE bere osotasunean aplikatzera ez heltzea edo bertan behera geratzea. Borrokak erakutsi du bera dela bide bakarra hezkuntza publikoaren lapurreta saihesteko. Adibidez, Marea Txuriaren mobilizazioa izan da Madrilen osasun publikoaren pribatizazioa geratzea lortu duena, borroka izan da Gamonaleko bizilagunei garaipena eman diena, edo Gallardonen abortuaren lege atzerakoia porrotera eraman duena.

Hala ere, Wertek argi dauka irakaskuntza publikoa suntsitzen jarraitu behar duela eskubide hau pribilegio batean bihurtu arte, Batxilergoan eta goi mailako Lanbide Heziketan tasak inposatuz, bekak murriztuz eta tasa unibertsitarioen kostua %66 garestituz. Gainera, unibertsitatean gaur egungo beka sistemarekin amaitu nahi dute hauek banku maileguekin ordezkatzeko; graduak 3 urtera murriztu, titulu hau erabat debaluatuz eta ikasleak master bat (urte 1etik 2ra igaroko dena) egitera behartuz ikasketa unibertsitarioak osatzeko. Baina 4.000 edo 7.000 euroko gaur egungo prezioekin, gutxiengo pribilegiatu batek bakarrik izango du ordaintzeko aukera.

Basakeria hauei EAJ eta UPN egiten ari diren murrizketak gehitu behar zaizkie: azpiegituretan, ikastetxeen aurrekontuetan, plantiletan, ordezkapenetan, soldatetan... Unibertsitateari dagokionez, Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak unibertsitateen fusioa iragarri du. Honek hau suposatuko du: EAEn dauden 31 fakultatetik 11 ixtea, irakasleen eta bestelako langileen kaleratzea, fakultateen masifikazioa, hezkuntza kalitatearen okertzea eta, epe motzera, ikasle gutxiago dituzten karreren suntsiketa, kontutan hartu gabe sozialki beharrezkoak diren ala ez.

Eskuin guztiak, bakoitzak bere demagogia propioa erabiltzen jarraitu arren, oso garbi du hezkuntzaren elitizazioa dela helburua. Langileen seme-alabok ezin dugu hau onartu, hezkuntza publikoa baitugu aukera bakarra ikasi ahal izateko eta etorkizunean lanpostu kualifikatuago bat eskuratzeko. Horregatik, ikasle borroka ez da amaitu, juxtu kontrakoa, indartu egin behar da. 

 Arrazoi honengatik, Euskal Herria Sozialista eta Ikasle Sindikatua elkartu egin gara ekintza batasunean urriaren 21, 22 eta 23ko ikasle greba orokorra deitzeko. Eta dei egiten diegu ikasle eta gazte erakundeei, bereziki Ikasle Abertzaleaki, eta LAB, ELA, STEE-EILAS, CCOO eta UGTri, eta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteari (EHIGE) urriaren 23an Euskal Herrian Hezkuntza Komunitate osoaren Greba Orokorra deitzera eta hezkuntza publikoaren aurkako murrizketa basatiak denon artean geratzera.