• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Otsailaren 25 eta 26an Ikasleen Greba Orokorra
3+2 dekretua berehala kendu!
Kalitatezko hezkuntza publikoa, laikoa, doakoa eta euskalduna!


Azken urte hauetan unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako ikasleak borrokan aritu gara irakaskuntzako kontrarreforma frankistararen (LOMCE), unibertsitatearen pribatizazioaren eta hezkuntza publikoko murrizketen aurka. Ikasle mobilizazio handi honek asko ahuldu du Wert ministroa, baina PPren gobernuak argi dauka irakaskuntza publikoa suntsitzen jarraitu behar duela eskubide hau pribilegio batean bihurtu arte.

 


Orain, Raxoi eta Werten gobernuak eraso berri bat jaurti du: 2015-16 ikasturtean indarrean sartuko den 3+2 dekretu famatua. Eraso honen helburua graduak 3 urtera murriztea da, titulu hau erabat debaluatuz eta ikasleak master bat (urte 1etik 2ra igaroko dena) egitera behartuz ikasketa unibertsitarioak osatzeko. Baina urte bateko masterra egiteak duen 4.000 edo 7.000 euroko gaur egungo prezioekin, gutxiengo pribilegiatu batek bakarrik izango du ordaintzeko aukera. Bi urteko masterren ordainketari egin beharko genioke aurre, graduko aurreko hiru urteetakoaz gain. Unibertsitate titulua 20.000 eurotara iritsi liteke. Gainera, dekretu honek ikasle berriei eta dagoeneko unibertsitatean matrikulatuta dauden guztiei eragingo die.


PPren gobernuaren erasoaldi berri honi EAJ eta UPN hezkuntza publikoaren aurka egiten ari direnak gehitu behar dira. Ez dira atzera geratu murrizketak egiteko garaian: azpiegituretan, ikastetxeen aurrekontuetan, plantiletan, ordezkapenetan, soldatetan... Unibertsitateari dagokionez EAEn, EAJ eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea eskutik joan dira unibertsitateen fusioarekin. Honek hau suposatuko du: EAEn dauden 31 fakultatetik 11 ixtea, irakasleen eta bestelako langileen kaleratzea, fakultateen masifikazioa, hezkuntza kalitatearen okertzea eta, epe motzera, ikasle gutxiago dituzten karreren suntsiketa, kontutan hartu gabe sozialki beharrezkoak diren ala ez.

 
EAJ, UPN eta PPk, bakoitzak bere demagogia propioa erabiltzen jarraitu arren, oso garbi dute hezkuntza publikoa suntsitzea dela helburua. Ezin dugu hau onartu, hezkuntza publikoa baitugu aukera bakarra ikasi ahal izateko eta etorkizunean lanpostu kualifikatuago bat eskuratzeko. Horregatik, ikasle borrokak jarraitu egin behar du, eskuinaren eraso guztiak behera bota arte. 


Beste behin, Euskal Herria Sozialista eta Ikasle Sindikatua ekintza batasunean elkartu gara. Dei egiten diegu gazteria osoari, Ikasle Abertzaleakeko kideei, irakasleen sindikatuetako zuzendaritzei -CCOO, STEE-EILAS, ELA, LAB eta UGT eta gurasoen elkarteei EHIGE- mobilizazio sendoena eta zabalena egiteko. Milaka batzar, itxialdi eta kontzentrazio egitea proposatzen dugu eta ikasle greba erraldoi bat otsailaren 25 eta 26an, bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean, ikasgelak hustutzeko eta kaleak betetzeko. Modu bateratuan manifestatzeko deia egiten dugu, bai Euskal Herria Sozialista eta Ikasle Sindikatua eta bai Ikasle Abertzaleak 3+2 dekretuaren aurka otsailaren 26an kalera aterako garela aprobetxatuz. Eta PPren gobernuak ez badu berehala atzera egiten, martxoaren 16 eta 17an indar gehiagorekin itzultzea proposatzen dugu. Jokatzen ari garena asko da geldirik egoteko.