• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


3+2 dekretua berehala kendu!

Kalitatezko hezkuntza publikoa, laikoa, doakoa eta euskalduna!

Otsailaren 25 eta 26ko ikasle mobilizazio bikainaren ondoren, beharrezkoa da berriro ere kalera ateratzea. PP eta Werten Gobernuak aurrera jarraitu nahi du bere planekin: irakaskuntza publikoa suntsitu eskubide hau pribilegio batean bihurtu arte eta langileen seme-alabak goi mailako hezkuntzako eskubidetik kanpora utzi.

Helburu honekin onartu du PPk Unibertsitate Publikoa suntsitzeko bere azken neurria: 3+2 dekretua. Oso ondorio larriak dituen kontrarreforma: neurri honekin graduak 3 urtera murriztea da, titulu hau erabat debaluatuz eta ikasleak master bat (urte 1etik 2ra igaroko dena) egitera behartuz ikasketa unibertsitarioak osatzeko. Baina urte bateko masterra egiteak duen 4.000 edo 7.000 euroko gaur egungo prezioekin, gutxiengo pribilegiatu batek bakarrik izango du ordaintzeko aukera. Bi urteko masterren ordainketari egin beharko genioke aurre, graduko aurreko hiru urteetakoaz gain. Unibertsitate titulua 20.000 eurotara iritsi liteke, hau da, familia normaletako ehunka mila ikasle Unibertsitatetik kanporatuko dira dirutza hori ordaintzeko aukerarik izango ez dutelako.

Beste aldetik, gogorarazi nahi dugu ez dela PP hezkuntza publikoa suntsitzeko eginkizunean ari den bakarra. EAJ eta UPN ez dira atzean geratu murrizketak egiteko garaian: azpiegituretan, ikastetxeen aurrekontuetan, plantiletan, ordezkapenetan, soldatetan... Unibertsitateari dagokionez EAEn, EAJ eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea eskutik joan dira unibertsitateen fusioarekin. Honek hau suposatuko du: EAEn dauden 31 fakultatetik 11 ixtea, irakasleen eta bestelako langileen kaleratzea, fakultateen masifikazioa, hezkuntza kalitatearen okertzea eta, epe motzera, ikasle gutxiago dituzten karreren suntsiketa, kontutan hartu gabe sozialki beharrezkoak diren ala ez. Ezin ditugu onartu PP, EAJ eta UPNren erasoak, hezkuntza publikoa baitugu ikasi ahal izateko eta etorkizunean baldintza duineko lanpostu bat eskuratzeko aukera bakarra.

Ikasle borrokak jarraitu egin behar du, eskuinaren eraso guztiak atzera bota arte. Horregatik, beste behin dei egiten diegu institutu eta Unibertsitateko ikasle guztiei berriro kalera ateratzeko Martxoaren 24ko greban. Eskuorri hau idazten ari garenean, dagoeneko CCOO eta CIG (sindikatu galizarra) bezalako irakasleen sindikatu batzuk greba deitu dute egun horretarako unibertsitate publikoetan. Uste dugu funtsezkoa dela ikasleek eta irakasleek gure indarrak elkartzea borroka honetan horrela indartsuago egiteko.

Euskal Herria Sozialista eta Ikasle Sindikatutik dei egiten diegu gazteria osoari, Ikasle Abertzaleakeko kideei, irakasleen sindikatu guztiei -CCOO, STEE-EILAS, ELA, LAB eta UGT eta gurasoen elkarteei EHIGE- Martxoaren 24ko grebara ateratzeko eta hezkuntza maila guztietara zabaltzeko, haur hezkuntzatik Unibertsitateraino. Gera dezagun hezkuntza osoa erasoak geratzeko! Jokatzen ari garena oso garrantzitsua da: gazteen gehiengoarentzako ikasteko eskubidea hain zuzen. Ez dugu utziko PP, EAJ eta UPNk eskubide hau kentzea!

Martxoaren 24an denok manifestaziora!

Donostia: Ibaetako Aulariotik 11etan

Bilbo: Arriagatik 12etan

Gasteiz: Bilbo Plazatik 12etan