• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Hezkuntza publikoa, doakoa, duina eta euskalduna nahi dugu langile klasearen seme-alabentzat!

 

Hezkuntza publikotik langileen seme-alabak baztertzeko PPk aplikatutako murrizketen aurka borroka indartsua mantendu dugu ikasleok. Eraso asko izan dira: LOMCE, Wert ministro oihak nazionalitate zapalduetako gazteak “españolizatzea” helburu zuena, beken murrizketa edo 3+2 dekretua. Hemen, LOMCE bezalako neurrien aurka balego bezala azaldu da EAJ baina errealitatea oso bestelakoa da: %100ean elkarbanatzen dute izpiritua eta dagoeneko EAEn aplikatzen ari dira. Euskal eskuinak eskuin espainiarraren errezetak konpartitzen ditu hezkuntza sistema publikoarentzat. Helburua hezkuntza publikoaren aurrekontua murriztea eta murriztea da azken urte hauetan ikusi dugun bezala. Guzti honi unibertsitateko herstura plan konplexua gehitzen zaio, EHUko hamaika fakultateren itxiera suposatuko duena.

Garbi dago EAJk enpresari eta bankari handien interesak defendatzen dituela, gure interesen erabat kontrakoak direnak, langile familietako ikasleenak. PPk gobernu zentralean egiten duen moduan, hemen EAJk politika berbera egiten du: murrizketak, etxe kaleratzeak, gure osasunaren suntsiketa, lan erreformaren aplikazioa eta gure gurasoen kaleratzeak defendatzen dituzte. Krisiaren faktura guk ordaintzea nahi dute eta hori gure eskubideak lapurtzearen eta zerbitzu publikoak suntsitzearen kontura egiten dute. Hezkuntza publikoa erasotzen dute langile familietatik gatozenak hezkuntzatik kanporatzeko eta biharko egunean lan merkatuko esku lan merkea izan gaitezen.

Baina lau urte hauetan erakutsi dugu ez gaudela prest gure gurasoen eta aiton-amonen borrokarekin lortu zen hezkuntza publikoari uko egiteko. Ikasleen mobilizazioarekin bakarrik, gure gurasoekin eta irakasleekin elkartuta, bermatu daiteke hezkuntza publiko, doako, laiko, duin eta euskalduna. Ikasleek, gurasoek eta irakasleek Euskal Herrian azken urteetan aurrera eramandako borroka eredugarriaren ondoren, guk garbi daukagu: kaleko mobilizazioarekin jarraitu behar da eraso guztiak atzera bota arte.

Eskuinaren murrizketen aurka! 26an denok grebara!

Esperientziak erakutsi du ikasleen batasuna beharrezkoa dela kapitalistak eta eskuina gogor kolpatzeko. Horrela ulertu genuen milaka gaztek Bilboko kaleak bete genituenean pasa den otsailaren 26ko edo 2014ko martxoaren 27ko deialdiak bezalakoetan. Horregatik, Ikasle Sindikatuak eta Euskal Herria Sozialistak azaroaren 26ko Bizkaiako grebara deitzen ditugu ikasleak Ikasle Abertzaleakeko kideek planteatu duten bezala, eta egun horretan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu. Deialdi hau aurrerapauso bat izan behar da antolatzeko eta hezkuntza gutxi batzuen pribilegio dela uste dutenen eraso guztiei aurre egiteko

Denok manifestaziora!

(Ordua eta lekua web orrian kontsultatu)

Hartu parte borroka komiteen antolakuntza bileran!

Bileraren eguna, ordua eta lekua web orrian kontsultatu

Bizkaiako Ikasle Sindikatuaren kontaktatzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Tfno 722202250 www.ikaslesindikatua.net

Euskal Herria Sozialistarekin kontaktatzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Tfno 685720939 www.euskalherriasozialista.net