• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


HARTU PARTE EMAKUME ASKE ETA BORROKALARIAKEN TOPAKETAN

Azaroak 25, Bilbo, 10etan Ekuador Etxean

 

PARTICIPA EN EL ENCUENTRO DE LIBRES Y COMBATIVAS

25 de Noviembre, Bilbao, a las 10 en Ecuador Etxea

Azken urteetan ikusi dugu nola mundu guztiko emakume gazte eta langileak mobilizazioaren eta borrokaren buruan jarri garen, gure eskubide oinarrizkoenak defendatzeko. Ikusi dugu, nola Poloniako eta Irlandako emakumeek amorerik gabeko borroka masiboa eman duten beren aborturako eskubidearen eta eskubide erreproduktiboen alde. Estatu Batuetan emakumeak izan ziren, hautatu berria zen Trump presidentearen aurkako mobilizazioari masiboki bidea eman ziotenak. Latinoamerikan feminizidioen aurkako mugimenduak erantzuna ematen dio erailketa matxista bakoitzari eta mobilizazio masiboa altxatzen du emakumeen aurkako biolentziaren aurrean. Aurten, martxoaren 8an nazioarteko geldialdi bat egin genuen, Euskal Herrian eta estatu espainiar mailan mobilizazio ikusgarriak gauzatuz.

Gertakari hauek ikusita eta gure eskubideak defendatzeko borroka feministarako tresna iraultzaile baten beharraz jabeturik, Ikasle Sindikatutik eta Ezker Iraultzailetik urte hasieran plataforma feminista bat eratu genuen: Emakume Aske eta Borrokalariak. Gure lehen ekintza martxoaren 8ko nazioarteko geldialdia antolatzea izan zen institutu eta fakultate guztietan, manifestazioak gazteen eta ikasleen txokoez betez, informazio mahaiak eta ekintzak antolatuz gure hirietan.

Orain gure lehen topaketak egin nahi ditugu gehien eragiten diguten gaien inguruan eztabaidatzeko: biolentzia matxista, alokairuzko sabelak, LGTBI+ borroka, soldata tartea, memoria historiko feminista eta batez ere alternatiba planteatzeko, nola borrokatu sistema kapitalista eta patriarkalaren aurka, desberdintasun guzti horren jatorri dena eta azpiratu nahi duguna.

----

En los últimos años hemos visto cómo las mujeres jóvenes y trabajadoras de todo el mundo nos hemos puesto a la cabeza de la movilización y la lucha por nuestros derechos más básicos. Hemos visto como las mujeres polacas e irlandesas han llevado a cabo una lucha masiva y sin cuartel por su derecho al aborto y sus derechos reproductivos, cómo en EEUU fueron las mujeres las que vertebraron la mayor movilización contra un presidente recién elegido, como en Latinoamérica el movimiento contra los feminicidios da respuesta a cada asesinato machista y levanta masivas movilizaciones contra la violencia contra las mujeres y el 8 de marzo de este año hicimos un paro internacional de mujeres que en Euskal Herria y el conjunto del Estado español derivó en la mayor movilización del 8 de marzo en mucho tiempo.

En vista de estos grandísimos acontecimientos y de la necesidad de dotarnos de una herramienta de lucha feminista y revolucionaria para luchar unidas por nuestros derechos, desde el Sindicato de Estudiantes e Izquierda Revolucionaria lanzamos a principios de año la plataforma feminista: Libres y Combativas. Nuestra primera acción fue organizar el paro internacional del 8 de marzo en todos los institutos y facultades, llenando las manifestaciones con cortejos juveniles y estudiantiles, organizando mesas informativas y acciones en nuestras ciudades.

Ahora queremos celebrar nuestros primeros encuentros para debatir sobre los temas que más nos afectan: violencia machista, vientres de alquiler, lucha LGTBI+, brecha salarial, memoria histórica feminista y sobre todo plantearemos la alternativa, cómo luchar contra el sistema capitalista y patriarcal que es quien genera toda esta desigualdad.