Otsailaren 10ean kalera lan eta soldata duinen alde!
Krisia kapitalista hasiz geroztik, sistemaren logikari men egiten dieten gobernuek, bai PSOEk eta bai PPk, milioika lanpostu prekarizatu dituzten lan erreforma basatiak onartu dituzte eta soldatak nabarmen jaitsi dira. Neurri horiek guztiek eskulan merkea eskaini diete enpresa handiei, eta langile behartsuen belaunaldi bat sortu dute. 2017an 19 milioi kontratu partzial sinatu ziren, zeinetatik erdiak baino gehiagok aste beteko iraupena baino laburragoa baitzuten. Gainera, 10 milioi langilek hileko 800 euro baino gutxiago irabazten dute. Halere, bien bitartean, patronalak eta Ibex35ek inoizko irabazi handienak dauzkate eta sakrifizio eta murrizketa gehiago eskatzen dituzte.
Kanpora PPren gobernua!
PPren gobernuak lotsarik gabe hitz egiten du egunero errekuperazio ekonomikoaz, baina errekuperazio hori ez dugu igartzen miseriazko soldatak ditugun milioika eta milioika pertsonak: kontratu eta lanpostu prekarioak ditugu bata bestearen atzetik, ezin dugu bizitza pertsonala eta familiarra planifikatu ordutegi zehatzik ez dugulako, ezin gaixotu gaitezke hilabete bukaerara heldu nahi badugu. PPko politikari ustelei, Ciudadanoseko eskuin berriari eta Pedro Sanchezen ezker makurtu eta domestikatuari bost axola milioika familiak bizi ditugun langabezia eta prekarietatea. Bost axola gazteek etorkizunik ez izatea, ez badoaz exiliora edo gainesplotazioa ez badute onartzen. Beraiek “Bai” esaten diete bankarien eta enpresa handien eskaerei eta osasunean, hezkuntzan, mendekotasunerako laguntzetan murrizketa basatiak aplikatzeari eta enpresa publiko estrategikoak pribatizatzeari.
Ofentsiba hori geldiarazteko, beharrezkoa da kaleko mobilizazioa berreskuratu eta bultzatzea. Bizi dugun egoerak zerbait erakutsi badu hauxe da: antolatuta eta borroka eginda bakarrik geldiaraz dezakegu prekarietatearen eta pobreziaren izurri hau. Azken urteetan, errebalida frankistak atzera bota dituen grebetan parte hartu dugu, Ikasle Sindikatuak deituta; Fuenlabradako Coca Colako langileekin egon gara fabrikaren itxieraren aurka, lanpostuak defendatzen; PAH plataformako ekintza handietan egon gara, zeinei esker lortu baitugu ehunka familien kaleratzea geldiaraztea. Horrela egingo dugu aurrera, eta ez legezkoak izan arren, bidegabekeriak onartuta.
Agintari sindikalak, prekarietatearen konplize
Azken urte hauetan ez dira falta izan egoera honetara iristeko behar izan diren konplizeak. Ekintzaile sindikal eta langileen kolektibo askok patronalaren era guztietako erasoen aurka gogor borrokatzen genuen bitartean, murrizketen aurka, soldataren alde, kaleratzeen aurka, etab., CCOO eta UGTko zuzendaritzek desmobilizazio estrategiarekin jarraitu dute, patronalarekin eta eskuineko gobernuarekin itunak eginez eta akordio lotsagarriak onartuz.
Lan prekarietateren aurka deitutako mobilizazio hau sektore orotan sinatu diren hitzarmen kaskarren, langileei xantaia egiten dien patronalaren aurka borroka egitea ukatu duen jarreraren eta negoziazio mahaian jarrera sumisoa izatearen emaitza ere bada. Bai, CCOO eta UGTko kupulak erabateko ardura du bizi dugun gaitz honetan.
Era berean, azpimarratu behar da Podemoseko zuzendaritzak ardura handia duela egoera aldatzeko lanean, “Aldaketarako Udal” deiturikoei esker. Udal horiek eredu hobeago bilaka litezke prekarietateri bukaera emanez edo kalitatezko lanpostu duinak sortuz. Halere, tamalez, kasu askotan, Madrilen adibidez, Podemoseko agintariek ez dute espero bezala jokatzen: uko egin diete pribatizatutako zerbitzuak berriro munizipalizatzeari, eta prekarietatearen eta soldata baxuen politika jarraitzen duten multinazionalen esku daude; uko egin diete PPk gobernu zentraletik inposatutako murrizketei aurre egiteari, eta zor publikoa murriztu dutela harro esaten dute, bankari zorra garaiz ordainduta. Hau ez da bidea, Podemoseko adiskideak! Oinarri sozialak dioena entzun behar duzue, eta zuen promesak bete! Indartu zaitezte zuen posizioetan eta hitzetatik ekintzetara pasa zaitezte, gazteekin eta langileekin mobilizatuta!
Prekariate gehiago ez! eraiki
Ezker Iraultzaileak otsailaren 10eko mobilizazioan modu aktiboan parte hartzeko eta lantokietan, auzoetan, etab. Prekarietate gehiago ez! mugimendua eraiki eta zabaltzeko deia egiten du, bilerak eta asanbladak deituz Prekarietatearen Aurkako Ekintzarako Batzordeak sortu eta bultatzeko, eta, hurrengo pauso moduan, Martxoaren 8ko greba feminista bultzatzeko.
Etorkizun duina nahi dugu, eta hori lortzeko antolatu eta borrokatu egin behar dugu!
Jar zaitez harremanetan Ezker Iraultzailearekin eta bat egin prekarietatearen aurkako borrokarekin!