• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Urtero bezala, Euskal Herria Sozialistak eta Engels Ateneoak Aste Iraultzailea antolatu dute Tolosako Engels Ateneoan. Maiatzaren 21etik 26ra hainbat hitzaldi izango dira, eta guztiak ikuspuntu marxista izango dute. Benetan berezia izango da maiatzaren 23koa, egun honetan Villaverde del Rio herri sevillarreko alkate marxista izango baitugu bere esperientzia eta borroka kontatzeko. Azpian duzue programa osoa.

ASTE IRAULTZAILEA ENGELS ATENEOAN MAIATZAREN 21etik 26era

“Oinarrizkoa da gure jardueraren eta indarren funtsezko ardatza gure auzo eta herrietan egotea, sindikatuetan; kalitatezko osasun eta hezkuntza publikoaren defentsarako borroka antolatzen, enpresetako EEEn eta kaleratzeen aurkako borroka zuzentzen, patxadaz eta adiskidetasunez azaltzen antolakuntzaren eta kapitalismoaren ustelkeri ekonomiko eta politikoarekin bukatzeko benetako programa sozialistaren beharra. Udaletxeetako, diputazioetako eta parlamentuetako gure presentzia, langile borrokaren zerbitzurako tresna bat gehiago izatea bihurtu behar dugu”.

Santiago Jimenez,

Villaverde del Rio herri sevillarreko alkate marxista

Maiatzaren 23ko hitzaldiko hizlaria

 

Etor zaitez hitzaldi hauetara:

 

Lekua: Engels Ateneoa, Errementari kalea (alde zaharra), Tolosa

 

Maiatzak 21 astelehena, 19:30tan “Frankismo eta trantsizio garaiko borroka politiko eta sozialak” (euskaraz)

Hizlaria: Jon Mintegiaga, “Frankismoa eta trantsizioa Tolosaldean" liburuaren egileetako bat

Maiatzak 22 asteartea, 19:30tan “Autodeterminazioa eta sozialismoa, programa iraultzaile eta internazionalista Euskal Herriarentzat” dokumentuaren aurkezpena (euskaraz)

Hizlaria: Ibon Artola, Euskal Herria Sozialistako kidea

Maiatzak 23 asteazkena, 19:30tan “Villaverde del Rio: Langileen aldeko udaletxe politika” (gazteleraz)

Hizlaria: Santiago Jimenez, Villaverde del Rioko alkate marxista

Maiatzak 24 osteguna, 19:30tan “Irlanda eta James Connolly marxista irlandarraren ideiak” (euskaraz)

Hizlaria: Urtzi Reguero, Euskal Herria Sozialistako kidea

Maiatzak 26 larunbata, 11etan “Grezia: langile klasearen borroka eta iraultza sozialista” (euskaraz)

Hizlaria: Iker Otermin, Euskal Herria Sozialistako kidea

Euskal Herria Sozialistak urtero antolatzen duen aste iraultzaileak izaera berezia izango du aurten bizitzen ari garen momentu historikoagatik.

Sistema kapitalista bere historiako krisi ekonomiko gogorrena ari da bizitzen, eta beheraldi sakona bihurtzearekin mehatxatzen du. Kapitalista europarrak eta beren gobernuak hartzen ari diren neurri guztiak enpresa handien eta kapital finantzarioaren aldekoak dira. Bitartean, anbulatorioak eta ospitaleak ixten dituzte, sektore publikoko milaka irakasle eta langile kaleratzen dituzte, fabrikak ixten dituzte …; azken finean, biztanleriaren zati handi bat pobreziara eramaten ari dira. Honen ondorioz, gorroto soziala indarrez agertzen ari da. Borrokak eta manifestazioak, greba orokorrak, okupazioak eta auzoetako batzarrak, herrialde askotan zabaltzen ari dira. Dagoneneko existitzen ez zela esaten zen klase arteko borroka Europa eta mundu osoan barrena dabil. Grezia, kapitalistek gehien kaltetu duten EBko herrialdea, klase arteko borroka horren abangoardian dago. Europako gainerako herriei erakusten die bidea, hainbeste sufrimendurekin eta sakrifiziorekin eskuratzea kostatu ziren eskubide eta lorpenak kolpe batean deuseztatzea saihesteko borrokan. Horregatik iruditu zaigu beharrezkoa gure hitzaldietako bat Greziako gertakizunei buruzkoa izatea, langileen ikuspuntutik begiratuta.   

Beste aldetik, borroka egitea funtsezkoa dela uste dugu, baina ez da nahikoa. Borrokak kapitalismoaren alternatibarekin batera joan behar du. Horregatik, beste hitzaldietako bat Euskal Herria Sozialistatik argitaratu berri dugun dokumentu programatikoaren aurkezpena izango da, zapalkuntza sozial nahiz nazionalarekin amaitzeko alternatiba sozialista defendatzen duena. Honekin batera, askapen nazionalaren aldeko borrokan sakontzeko, beste hitzaldietako bat Irlandako historiari eta James Connolly marxista irlandarraren ideiei buruzkoa izango da. 

Bizi dugun orainaldia, langile klasearen eta beren antolakuntzen papera eta hauen indarra eta ohiturak ulertzeko beharrezkoa da gure iragana ezagutzea. Arrazoi honengatik, Ion Mintegiagak (“Frankismoa eta trantsizioa Tolosaldean” liburuaren egileetako bat) Tolosaldeako langile klasearen historiari buruz hitz egitea nahi izan dugu.    

Langile klasearen aldeko udaletxe politika

Urte honetako hitzaldi berezia Santiago Jimenezek, Villaverde del Rioko (Sevilla) alkateak, emango duena izango da. Joan den urteko udaletxe hauteskundeetan, Villaverde del Rioko langile, langabetu eta gazteek, bai diskurtsoan eta bai praktikan programa marxista eta iraultzailea defendatzen duen hautagaitza aukeratu zuten gehiengoz. Alkate marxista honen ahotik entzungo dugu nola lortu duten udaletxera heltzeari esker langile demokrazia zuzena praktikan jartzea. Urtebete baino gutxiagoan bizilagunen berrogeita hamar batzar baino gehiago egin dituzte dagoeneko. Bertan, bakoitzaren auzoko arazo konkretuak eztabaidatzetik hasita, lana nola banatu behar den ere hitz egin dute. Batzar hauetan, alkateak eta zinegotziek aktiboki hartzen dute parte eta langile familien eskaerak eta beharrak bultzatzen dituzte. Hori bai, azkenean, bizilagunek bozketekin erabakitakoa onartuko dute zinegotziek Udaletxeko plenoan. Beste eginkizunetako bat herriaren eskaerak aurrera eramateko baliabide ekonomikoak lortzea da. Horretarako, borrokaren eta mobilizazioaren bitartez, enpresariei, Diputazioari edo Andaluziako Juntari baliabide ekonomikoak eskatzen dizkiete. Orain dela gutxi, eraikuntza enpresa batek erdizka utzitako babes ofizialeko 58 etxebizitza okupatu dituzte bizilagunek zinegotziekin batera. Udaletxearen eta langileen borroka honakoa da: etxebizitza hauek desjabetzea eta herrian langabezian dauden langileak kontratatuz proiektua bukatzea, kontratuak modu demokratikoan langabetuen batzar publikoetan banatuz, txandakako kontratazioekin. Herri sevillar eta andaluziar askorentzat borroka eredu izaten ari da