• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Hamasen erasoetatik babesteko aitzakiarekin, abenduaren 27an ejertzito israeldarrak hasitako sarraskia bere eskubideen alde borroka egin nahi duen herri palestinarrari dago zuzendua. Errepresioa, pobrezia, langabezia eta miseriarik handienak jasaten dituen herri palestinarrean, ehunka hildako eta milaka zauritu eragiteaz gain, eskolak, ospitaleak, etxeak, fabrikak eta soroak erraustu ditu Estatu Sionista terroristak. 

Burgesia israeldarra eta honen ordezkari politikoak gerra eta txobinismoa erabiltzen ari dira beste behin Israeleko gazte eta langileen arreta desbideratzeko. Krisi ekonomikoaz libratu ez den Israelen, azken bi urteetan, gizarteko sektore guztiak ukitu dituen borroka eta greba garrantzitsuak egon dira. Palestinaren aurkako erasoa hasi baino egun batzuk lehenago, sindikatu israeldarrak greba orokor bat konbokatzearekin mehatxatzen ari ziren.

Irakeko eta Afganistango gerra inperialistetan gertatu bezala, agintari politiko erreformistek NBErengan jarri dute gatazka konpontzeko konfiantza. Baina oraindik ohartu ez direnentzat, NBE ez da erakunde independente bat, inperialismoaren interesak defendatzen dituen plataforma baizik. Hainbat ebazpen onartu ditu NBEk herri palestinarraren auziarekiko, baina Israelek ez du arazorik izan hauek ez betetzeko. NBErengan konfiantza izatea inperialismo estatubatuarrari eta europarrari jokoa egitea da, une garrantzitsuenetan beti eman baitiote babesa burgesia israeldarrari.

AEBek Estatu sionista armaz eta diruz laguntzen duten bitartean, ez dute arazorik Kuwait, Arabia Saudi eta Egiptoko erregimen erreakzionarioak babesteko. Ez da ahaztu behar burgesia arabiar ustela herri palestinarraren zapalketaren eta ekialde hurbileko milioika biztanleren miseriaren konplizea dela. Europako Batasunak ere bere hipokresia guztia azaldu du, ejertzito israeldarrak erabilitako indar gehiegikeriaz “kexatuz” baina ezer egin gabe geratuz. 

Potentzi inperialistak, egun asko pasa ondoren, su etena defendatzen hastea ez da bat batean bakearen alde daudelako izan. Beldurtu egin dira Ekialde Hurbilean, AEBetan eta Europan garatu daitekeen mugimendu antiinperialista baten arriskuarekin. Mundu arabiarrean mobilizazio asko egon dira: Egipto, Yemen, Jordania, Irak, Siria, Turkia, Sudan, Maroko, Argelia, Tunez, Indonesia, Libano… AEBetan eta Europa osoan ere masen mobilizazioak antolatu dira gerra inperialistaren aurka. Israel bertan ere, 130.000 lagun manifestatu ziren urtarrilaren 3an Sajninen. Hiri honetan azken urteetan egin den manifestaziorik handiena izan zen.

OLPko zuzendaritzaren politika erabateko porrota izan da, inperialismoaren konplize bihurtzeraino. Baina Hamas eta integrismo islamikoak ere ez dute alternatibarik. Palestinako eta Ekialde Hurbileko arazoak konpon ditzakeen programa bakarra sozialismoaren aldekoa da. Beharrezkoa da mundu arabiarreko proinperialistak eta Estatu sionista suntsitzea. Eta honetarako modu bakarra, Ekialdeko Hurbileko langile eta gazteak elkartzea da, Israelekoak barne, eta kapitalismoaren eta inperialismoaren aurkako borroka  antolatzea.