• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Eskaera nazionalek izaera demokratiko bat dute, ez izaera sozialista bat. Zapalkuntza nazionalak ez dio langile klaseari bakarrik eragiten, honek gehiago pairatzen badu ere, gainerako zapalkuntza moduekin gertatzen den bezala. Arazo nazionalak biztanleria osoari eragiten dio, masei eta bereziki burgesia txikiari. Hala ere, aurreko artikuluetan ikusi dugun bezala, Leninek gai hau beti ere klaseko ikuspegi batetik landu zuen.

Klase independentzia

Auzi honek, izatez, historia luzea zuen Errusiako langile mugimenduaren barnean, Bundekin izandako eztabaidak horren adibide, Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrataren bigarren Kongresutik (1903) aurrera eman zirenak. Nola landu zuen Leninek auzi nazionala? Boltxebike errusiarrak, behin eta berriz azaldu zuen bezala, zapalketa nazionalaren forma guztien aurka zeuden, edozein zapalkuntza nazional linguistiko edota arrazazkoren kontra. Baina Leninek ez zuen sekula ere esan burgesia nazionalista edota burgesia txiki nazionalista babestu behar zenik. Alderantziz, Leninen posizioaren baldintza edota oinarri esanguratsuena, tinkoena eta garrantzitsuena erabateko klase independentzia izan zen.

Leninismoaren lehen printzipioa burgesiaren aurka borroka egiteko beharra izan zen beti, bai burgesia hau nazio zapaltzailekoa izan edota zapaldukoa izan. Leninek arazo nazionalari buruz egindako idatzi guztietan burgesia nazionalistaren aurkako kritika gogorrak eta zorrotzak aurkituko ditugu, baina ez honen kontrakoak bakarrik, baita burgesia txiki nazionalistaren aurkakoak ere. Ez da kasualitatea. Leninen ustez langile klaseak nazioaren buruan ipini behar zuen masak gizartearen eraldaketa iraultzailerantz eramateko. Arazo nazionalaren inguruko ohar kritikoak idatzian honakoa dio Leninek: “Aurrera egiten du masen esnatzeak lozorro feudalaren ostean; aurrera egiten du zapalkuntza nazionalaren aurkako bere borrokak, herriaren subiranotasunaren aldeko bere borrokak, subiranotasun nazionalaren aldekoak. Hemendik eratortzen da marxista ororen ezinbesteko betebeharra demokraziarik sakonena eta kontsekuenteena defendatzea dela arazo nazionalaren aspektu guztietan.” Baina aldi berean marxismoak ezin zuen edozein mugimendu nazionalista babestu, asko eta asko, ia gehienak ez esateagatik, burgesiaren kontrolpean aurkitzen baitziren eta nazionalismo horri babesa emateak burgesiari babesa ematea ekartzen baitzuen.

“Edozein nazionalismo liberal-burgesek ustelkeriarik handiena darama langile klasearen lerroetara eta kalte izugarria eragiten dio askatasunaren kausari eta klase proletarioaren borrokari. Eta hau arriskutsuagoa bilakatzen da, tendentzia burgesa (eta feudal-burgesa) kultura nazionalaren leloarekin estaltzen baita. Ultraerreakzionarioek eta elizkoiek, eta hauen atzetik nazio guztietako burgesek, negozio atzerakoiak eta zikinak egiten dituzte kultura nazionalaren (errusiar handiaren, poloniarraren, hebraitarraren, ukraniarraren, etab.en) izenean.

“Halakoa da gaur egungo bizitza nazionalaren errealitatea ikuspuntu marxista batetik lantzen badugu, hau da, klase borrokaren ikuspuntu batetik lantzen badugu, leloak klaseen interes eta politikarekin konparatzen baditugu eta ez printzipio orokorrekin, deklamazioekin eta edukirik gabeko esaldiekin”. (Lenin, Arazo nazionalaren inguruko ohar kritikoak).

Euskal Herrian gertutik ezagutzen dugun egoera da hau. Euskal Herritar guztiek batera borrokatu beharraren ideia erabat arriskutsua da. Batetik, langile klasearen erradikalizazioa kontrolatzea ekartzen du, politika ez proletarioak defendatuz eta politika iraultzaileak alde batera utziz. Bestetik, burgesia nazionalak ez du interesik Euskal Herri askatu batean. Are gehiago, Estatu espainiarraren testuingurua nahiago du, interesatzen zaio eta ez du beragandik bereizi nahi. Eta ez gara ari Alderdi Popularrak ordezkatzen dituen Euskal Herriko burgesei buruz bereziki. Hauek espainiartasuna defendatzen dute, euskalduntasun ororen aurkako gorrotorik garratz eta agerikoenarekin, eta ondorioz, nolabait esateko, kontsekuenteagoak dira esaten dutenarekin eta egiten dutenarekin. Eusko Alderdi Jeltzaleari buruz ari gara. Leninek azaltzen zuen kultura nazionalaren auziak atzo idatzia dirudi. EAJk “laguntzak” ematen ditu Euskararen alde eta kultura sustatzeko, baina ogi apur hutsak dira gaur egun dauden baliabideekin egin daitezkeen gauzen aldean. Txapela janzten du, ikurrinaren pin bat eramango du paparrean eta aurresku bat prestatuko dute kanpotik datorren autoritate bati agurra eskaintzeko, baina beste eskuarekin Ertzainak bidaltzen ditu manifestazioak erreprimitzera, gaztetxeei bisitak egitera, herriko tabernak ixtera, askapen nazionalaren aldeko borrokalariak torturatzera… Euskal kulturaren alde borroka gehien egiten duen sektore haien aurka egiten du!! Ez dago honi “logikarik” bilatuko dion Aristotelesik.

Baina logika aristoteliarraren ordez logika dialektikoa, Marxen metodoa, erabiltzen badugu, arazoa bi-hiru lerrotan konpontzen da buru-hauste handiegirik gabe. Euskal burgesia, burgesa den heinean, bere klase interesei begira dago, hori defendatuko du, ezkutuan bada ere, eta burgesak Jainko bakar bat gurtzen du beste guztien aurretik: Irabazia. Estatu espainiarraren barnean irabazi ederrak segurtatuta dituela? Bada Estatu espainiarraren barnean jarraitzen da, autodeterminazio eskubidea praktikan ez ipintzeko trikimailu guztiak erabiltzen dira, ez baitago oso argi zer gertatuko litzatekeen Irabaziarekin euskal herritarrek independentzia babestearen kasuan, eta funtsik gabeko galderak dituen galdeketak proposatzen dira, auzi garrantzitsuenari buruzko galdera bakar bat ere ez duena. Euskal Herriko mugimendu sozialek, bere gehiengoa langile klaseak osatzen duenak, euskal kulturaren alde borroka egiten duten haiek, Irabaziarentzat mehatxu bat suposatzen dutela? Bada erreprimitu egiten dira.

Leninen proposamena honakoa da: “Nazionalismo burgesa eta internazionalismo proletarioa: hauek dira bi lelo antagoniko adiskide-ezinak, mundu kapitalistako bi klase eremu handiekin bat datozenak eta arazo nazionalaren inguruko bi politika (are gehiago, bi ikuskera) adierazten dituztenak.” Laburbilduz, iraultzaile ororen eginkizuna nazionalismo burgesaren eta burges txikiaren eragina langile klasearengandik bereiztea da, langile klasea izango baita arazo nazionalari konponbidea emango dion bakarra.

Rosa Luxemburgo

 

Leninek, burgesia txikiaren eraginpean zeuden ideia oportunistei eta errebisionistei aurre egiteaz gain, arazo nazionalak bat ere garrantzirik ez zuela ziotenei ere aurre egin behar izan zien. Urteetan zehar, Rosa Luxemburgo poloniarrak auzi nazionalaren inguruan zituen iritziei aurre egin behar izan zien. Garai hartan Polonia Errusiaren menpean aurkitzen zen eta Rosa Luxemburgo iraultzaile eta internazionalista garrantzitsua izan arren, bere internazionalismoa nahikoa abstraktua zen. Herri poloniarrari autodeterminazio eskubidea ukatzen zion eta nazio ukraniarra intelektualen asmakeria bat zela zioen.

Nondik nora iritsi zen iraultzaile poloniar hau ideia hauetara? Rosa Luxemburgo Poloniako Alderdi Sozialistako kidea zen, baina izatez alderdi hau ez zen sozialista, izaera burges txikikoa baizik. Ondorioz, alderdiaren barnean bi hegal antolatu ziren: batzuek burgesia txiki nazionalistaren inguruan, eta besteak hegal honen erreakzio gisa, klase independentzia eta internazionalismoa defendatuz. Hegal honetan aurkitzen zen Luxemburgo eta hegal burges txikiak eragiten zituen kalteak ikusirik, azken finean, azken hauek langile poloniarren eta errusiarren arteko zatiketa sustatzen baitzuten, ondorioz sozialismorako bidea ezinezkotuz, kontrako posizio bat hartu zuen, baina oso muturrekoa. Rosaren arabera, autodeterminazio eskubidea defendatzeak langileak zatitzea zekarren. Leninek iraultzaile poloniarrei eman zien erantzuna ondorengoa izan zen:

“Begira, zuen posizioa ulertzen dut. Sozialdemokrata poloniarrak zarete. Zuen lehen eginkizuna nazionalista poloniarren aurka borroka egitea da. Jakina, hori egin behar duzue. Baina adiskide errusiarrok ez dizuegu zuen programatik herri poloniarraren autodeterminazio eskubidearen leloa ezabatzeko eskatzen, sozialdemokrata errusiar bezala, gure lehen eginkizuna gure burgesiaren aurka borroka egitea baita, burgesia errusiarraren eta tsarismoaren aurka. Modu honetan bakarrik erakutsiko diegu poloniarrei gure asmoa ez dela beraiek zapaltzea, honetan datza bi herrien batasuna borroka iraultzailean”. Paradoxikoa badirudi ere, autodeterminazio eskubidearen defentsak, bereizketatik urrun, langile klasearen batasuna sustatzen du, izan ere, borroka nazionala eta soziala borroka internazional bat baita eta langile klasearen  gehiengoaren batasunik gabe bi helburuak ezingo dira sekula bete. Nazio zapaltzaileetako langileak, euren burgesiaren aurkako borrokan, nazio zapalduotako langile klasearen aliaturik hoberenak bilakatuko dira.