• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


<"/>

“Demokraziaren erreibindikazio ezberdinak, autodeterminazioarena barne, ez dira zerbait absolutua, mundu mailako mugimendu demokratikoaren (gaur egun sozialistaren) partikula bat baizik. Gerta liteke beraz, osotasunaren testuinguruan, baztertu behar izatea. Posible da herrialde batean, mugimendu errepublikarra apaizen azpikerien edota beste herrialdeetako intriga finantziero-monarkikoen arma bat izatea; kasu horietan guk ezin dugu mugimendu jakin hori babestu. Baina irrigarria litzateke arrazoi honengatik errepublikaren leloa nazioarteko sozialdemokraziaren programatik baztertzea” (Lenin, Politika nazionalaren eta internazionalismo proletarioaren inguruko arazoak).

<"/>

Hitz hauek erakusten dute autodeterminazio eskubidea eskubide erlatibo bat bakarrik dela. Langile klaseak autodeterminazio eskubidea babestea kasu bakoitzaren testuinguru konkretuak baldintzatzen du. Auzi konkretu bat da. Ezinezkoa da jarrera orokor bat izatea, kasu guztientzako balio duena. Leninek ez zuen sekula horrela ikusi. Beharrezkoa da auzi bakoitza kontu handiz aztertzea eta atzerakoia zer den eta aurrerakoia zer ongi bereiztea. Bestela nahaspila batean bukatuko genuke. Eta Leninen jarrera 1917ko praktikan baieztatua izan zen. Errusian arazo nazionala ez zuen burgesiak konpondu, iraultza sozialistak baizik. Boltxebismoaren kalumniatzaile guztiek onartu nahi ez duten zerbait da. Arazo nazionalaren inguruko jarrera marxista ulertu nahi duten guztientzat beharrezkoa da boltxebikeek urte haietan izandako jokabidea ezagutzea.

Leninek aurreikusi bezala, poloniarrek euren independentzia Errusiako iraultzaren ondorioz eskuratu zuten. Urriko Iraultzak Poloniaren bereizketarako baldintzak sortu zituen. Poloniako Alderdi Sozialistaren eskuin hegala, gobernuaren jabe bilakatu zena, azkar mugitu zen botere guztia burgesia poloniarrari emateko, mehatxu boltxebiketik ihes egin nahian. Burgesia honek Frantzia eta Britainia Handia Errusiari gerra aldarrikatzera bultzatu zituen 1920an. Boltxebikeek burgesia poloniar erreakzionarioaren aurrean defendatzeaz gain, gerra izan zuten Poloniarekin. Honek autodeterminazio poloniarra ukatzea esan nahi al zuen? Leninek berak eman zuen erantzuna:

“Marxen garaian tsarismoak nazioarteko politikan zuen eragin gaileneko egoera hura beste modu batean errepikatuko balitz, hau da, hainbat herrik iraultza sozialistari ekingo baliote (1848an Europan iraultza demokratiko-burgesa hasi zuten bezala) eta beste herri batzuk erreakzio burgesaren oinarri garrantzitsuenak balira, guk ere herrialde horien aurkako gerra iraultzailearen babesle izan behar genuke, beraiek “zanpatzearen” alde egon, euren abangoardiako postuak suntsitzearen alde egin, haietan sortuko liratekeen nazio txikien aldeko mugimenduak edozein direla ere” (Ibidem).

Lerro hauetan modu argian ikusten da Leninek autodeterminazioaren inguruan zuen jarrera. Arazo nazionala (autodeterminazioa barne) proletalgoaren eta mundu mailako iraultzaren interes orokorren menpe dago beti. Proletalgoak nazio zapalduetako askapen nazionalerako borrokak babestu behar ditu, borroka hauek inperialismoaren aurka zuzendurik dauden heinean. Zentzu honetan mugimendu nazionalak, nekazalgoak bezala, proletalgoaren aliatu izan behar du. Baina mugimendu nazional hauek iraultzaren aurka zuzendurik badoaz, nazio txikiak inperialismoaren eta erreakzioaren instrumentu bezala erabiltzen direnean (historian hainbatetan eta hainbatetan gertatu den bezala), langile mugimenduaren jarrera etsaitasun osokoa izango da, mugimendu hauen aurkako borroka ere hasterainokoa. Erabat argi dago hau Leninen hitzetan.

Arazo nazionalaren inguruko programa boltxebikearen helburua Errusia tsaristako nazionalitate guztietako langileak eta nekazariak batzea zen tsarismoa modu iraultzailean eraisteko. Behin langileek boterea hartu zutenean, autodeterminazio eskubidea eskaini zitzaien nazionalitate zapalduei, baina kasu gehienetan herri hauek elkarturik jarraitzea eta boluntarioki Federazio sobietar batean parte hartzea erabaki zuten. Egia da Poloniak eta Finlandiak bereiztea erabaki zutela, eta bietan botere sobietarraren aurkako diktadura erreakzionarioak finkatu ziren. Ukrainia Alemaniaren menpe erori zen. Boltxebikeek ez zuten Finlandian eta Polonian esku hartu, ez hauen autodeterminazio eskubideagatik, borroka bati ekiteko ahulegi zeudelako baizik. Beranduago bai, Polonian, Ukrainian eta Georgian esku hartu behar izan zuten.

Urriko Iraultzaren ostean, behin baino gehiagotan gobernu boltxebikeak zenbait mugimendu nazionalista erreakzionarioren aurkako gerrak aldarrikatu behar izan zituen, Dashnaks armeniarraren edota Rada ukraniarraren aurka esate baterako, hauek Errepublika sobietarraren aurkako esku hartze inperialista atzerritarraren mozorro bat baitziren. 1920an Lenin Poloniaren aurka gerra iraultzaile bati ekitearen aldekoa zen, baina Trotsky asmo honen aurka agertu zen, ez printzipio kontuengatik edota autodeterminazio poloniarrarengatik (Poloniako Pilsudskiren erregimen erreakzionarioa inperialismo ingelesaren eta frantziarraren txotxongilo bat besterik ez zen, azken hauek Errusia sobietarraren aurka bultzatzen zutena), arrazoi praktikoengatik baizik.

Otsailetik Urrira Errusian eman zen prozesu iraultzailean zehar burgesia finlandiarra bere eragina zabalduz joan zen diskurtso nazionalista batekin. Behin iraultzak garaipena eskuratu zuenean inperialismoak bere babes osoa eman zion burgesia honi botere sobietarra zulatzeko estrategiaren barnean. Mugimendu nazionalista erreakzionario honen aurka ezin zen ordea indar militarrarekin egin. Masa finlandiarrak erakartzeko eta nazionalismo burgesaren eragina murrizteko asmoz, gobernu sobietarrak independentzia onartu zien 1917ko abenduan. Ekintzarekin bakarrik erakuts zezaketen boltxebikeek ez zirela tsarren berdinak.

Gerora askotan landu zuen Leninek kasu finlandiarra. “Ikus dezagun Finlandia: herrialde demokratikoa, gurea baino garatuagoa, kultuagoa. Bertan bereizketa prozesua ematen da, proletalgoaren desberdintze prozesua, modu berezi batean, gurean baino modu mingarriagoan. Finlandiarrek Alemaniaren diktadura jasan dute, orain Ententearena jasaten dute. Baina guk nazioen autodeterminaziorako eskubidea onartu dugunez, diferentziazio prozesua errazagoa izan da. Ongi oroitzen dut Smolnyko eszena hura, Svinhufvudi, burgesia finlandiarraren ordezkariari eta borrero papera jokatu zuenari, akta eman behar izan nionekoa. Adeitasun osoz eman genion eskua elkarri eta begirunezko zenbait hitz elkarbanatu genuen. Zein desatsegina izan zen hura! Baina egin beharra zegoen, burgesia finlandiarrak herria engainatzen baitzuen, langile masak engainatzen baitzituen, Moskukoek, chauvinistek, errusiarrek finlandiarrak ito nahi zituztela esanez. Nahitaezkoa izan zen hura egitea.” (Lenin, Errusiako Alderdi Komunistaren (boltxebikea) VIII. Kongresua, 1919ko martxoaren 18tik 23ra).

Beste batean berriz hala zioen: “Estatu poloniarraren, letoniarraren, lituaniarraren, estoniarraren eta finlandiarraren independentzia onartu izanagatik hain zuzen ari gara orain Estatu bizilagun txiki hauetan kapitalistek engainatzen eta zapaltzen dituzten masa atzeratuenen konfiantza mantsoki baina tinko irabazten. Hau da, bereziki, euren kapitalista nazionalen eragina apurtzeko modurik seguruena, euren konfiantza erabat konkistatzeko bidea eta etorkizuneko Nazioarteko Errepublika Sobietar bakarrera erakartzeko modua” (Leninen, Ukrainiako langile eta nekazarientzako gutuna, Denikinen lortutako garaipenen inguruan).   

Iraultzaren ondoren, Finlandian gerra zibil odoltsu bat piztu zen burgesia nazionalistaren, guardia zurien eta langileen artean. Zilegi ote zen, autodeterminazio eskubidea eman ostean gobernu boltxebikeak langileen alde borroka honetan esku hartzea? Leninen ustetan bai. Hala egin ez bazuten indar faltagatik izan zen. Une hartan Errepublika Sobietar jaio berria potentzia inperialisten tropen erasoak jasotzen ari zen fronte askotan. Arrazoi materiala izan zen, eta ez zuen zerikusirik “autodeterminazio eskubidearekin”. Behin eta berriz buruzagi boltxebike hark esan zuen bezala, autodeterminazio eskubidea ez da zerbait absolutua, zeruan edota ideien mundu platonikoan bizi den eskubide aldaezin bat. Eskubideak ez dira, askotan pentsatu ohi den bezala, zerbait unibertsala, hor dauden zerbait, elementu oso praktikoak baizik, borrokarekin eskuratzen direnak, eta ez inbokazioz. Autodeterminazio eskubidea oinarrizko elementua da nazio zapalduak dauden testuinguruetan hauek borroka iraultzailera ekartzeko eta zapalketa horixe bera eragin duen kausak suntsitzeko. Baina beti ere nazioarteko proletalgoaren estrategia orokorraren barnean ikusi behar da, askotan eskubide honen defentsa helburu atzerakoiekin egiten baita. Trotskyk moral iraultzailearen inguruko lan batean esaten zuen bezala, sozialismoaren alde, zapalkuntza ororen aurka, borroka egiten duen iraultzailearen morala, “ona dena eta txarra dena”, elementu batek finkatzen du: sozialismoaren ezarpenaren ikuspegiak. Ondorioz, langile klaseak autodeterminazio eskubidea iraultzaren estrategiara egokitzen den heinean bakarrik defendatuko du. Askapen borroka horiek helburu kontrairaultzaileekin sustatzen badira, langileriaren etsai bilakatuko dira.