• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Leninek azaltzen zuen auzi nazionala, funtsean, ogiaren auzi bat dela. Sobiet Batasunaren garapen ekonomiko azkarrak, ekonomia nazionalizatuari eta planifikatuari esker, bizi mailaren eta kulturaren igoera izugarria suposatu zuen Batasuneko herri guztientzat.

 

Arazo nazionala eta stalinismoa

 

Konkistarik handiena Kaukasoko eta Asia Zentraleko errepublika atzeratuenetan eskuratu zen. 1917 eta 1956 bitartean, SESBeko ekoizpen industriala 30 bider handitu zen, baina Kazajistanen 37 bider hazi zen, Kirgizistanen 42 eta Armenian 45; gauza bera gertatu zen Uzbekistanekin, Tayikistanekin, etab. Itzelezko aurrerapen hauek guztiak eman baziren ere, zapalkuntza nazionalak bizirik jarraitzen zuen Sobiet Batasunean. Bere handikeriazko aldarriak funtsik gabeak ziren. Ondorengo pasarte hau garaiko tipikoa da, Leninen lan batzuen berrargitalpen baten sarreran idatzi zuena burokrazia sobietarrak: “ Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuna, lehendik historian ezagutu ez zen bezalako Estatu multinazional mota bat da, lankidetza anaitiarraren eta elkarlaguntzaren printzipioen gainean fundatua. Nazio sozialistek –errusiarrek, ukrainarrek, georgiarrek, uzbekiarrek eta gainerakoek- osaturik dago. Klase berri bateko nazioak dira hauek, historian parekorik ez dutenak. Zapalkuntza eta esplotazio mota orotik aske dauden jende langileko nazioak dira. Batasun moralagatik eta politikoagatik baturik daude eta gizarte berri bat eraikitzeko herrien egiazko adiskidetzagatik. Nazio hauek kultura komun batean, eduki sozialista batean eta forma nazional batean islatzen den moral berri bat eta makillaje politiko bat dute. Alderdi Komunistak heziak izan dira patriotismoaren izpirituan, herrien arteko laguntasunean eta gainerako herri guztien eskubideen errespetuan, internazionalismoaren izpirituarekin” (Leninen Politika Nazionaleko eta Internazionalismo Proletarioko Auziei Sarrera). 

Burokraziak hedatu zituen mito hauek zerikusi gutxi zuten egoera errealarekin. Stalinen eta burokraziaren munstrozko chauvinismoak Sobiet Batasuneko herrien artean zegoen elkartasuna zulatzeko balio izan zuen eta SESBen apurketarako bidea prestatu zuen, herri guztien kaltean. Ezin azal liteke SESBen gainbehera lasterra dena perfektua zenaren propaganda stalinista onartzen bada. Stalinen pean gauzatu ziren SESBeko gutxiengo nazionalen aurkako izugarrikeriarik handienak. Purgek Stalinek 1922an hasi zuen eginkizuna amaitu zuten –Alderdi Boltxebiketik geratzen zenaren likidazioa-. 1937ko erdialdera errepublika nazional guztietako alderdi komunisten aurkako eraso bati ekin zioten. Alderdi nazionaletako buruzagiak Bujarini 1938ko martxoan egin zitzaion epaiketa famatuko parte izan ziren. Buruzagien aurkako salaketa “nazionalista burgesak” izatea izan ohi zen eta exekutatuak izan ziren. Gero masa-atxiloketak eta deportazioak hasi ziren. Stalinen purgen kopuru zehatza ziurrenik ez da inoiz jakingo, baina milioika izan zirela argi dago. Ukraniarrek, armeniarrek eta georgiarrek ez zuten kontsolamendurik izan herri errusiarrak ere modu berean sufritzen zuela ikusita. Stalinen muturreko nazionalismo errusiarra Pravdak 1945eko maiatzaren 25ean berrargitaraturiko diskurtso batean laburtzen da, non Stalinek zioen herri errusiarra “Sobiet Batasuneko nazio guztien artean naziorik bikainena zela (…) SESBen gida eta indarra”. Beraz, gainerako nazionalitate guztiak bigarren mailako herriak ziren eta Moskuren gidaritza onartu behar zuten. Ikuspegi honek arazo nazionalaren inguruko politika leninistaren letra eta izpiritua bortxatzen du.

Stalinek buruturiko krimenik bortitzena Bigarren Mundu Gerran zehar martxan jarri zituen nazionalitateen masa-deportazioak izan ziren. Gerran zehar zazpi herri gutxienez deportatu zituen Siberiara eta Asia Zentralera baldintza gupidagabeetan. Hauxe izan zen Krimeako tartaroen, Volgako germaniarren, kalmikiarren, karatxaiarren, balkariarren, txerkesiarren eta txetxeniarren jomuga. NKVDak (Stalinen polizia sekretuak) inguratu egiten zituen –gizonak, emakumeak, haurrak, agureak, gaixoak, komunistak eta sindikalistak- eta armekin mehatxatuta bagoietan sartzera bultzatzen zituzten hartu ahal izan zituzten janzki gutxiekin. Kopuru handi bat bidean hil zen edota iritsitakoan, hotzez, gosez eta nekez. Guda lerroan borroka egiten zuten soldaduak, euren adoreagatik kondekoratuak izan ziren haiek ere, atxilotuak eta deportatuak izaten ziren. Krudelkeriazko, basakeriazko eta zapalkuntza nazionaleko ekintza hauek sorturiko atsekabearen ondareak bizirik darrai oraindik ere. Sobiet Batasunaren apurketan eta Txetxeniako amesgaiztoan islatu zen.

Herri ez errusiarren errusiartzea Errepubliketako Alderdi “Komunisten” zuzendaritza organoen konposaketan ere argi ikusi zen. 1952an, baltikoko errepubliketako eta Asia Zentraleko buruzagien erdia bakarrik zen bertako nazionalitatekoa. Beste leku batzuetan proportzioa are okerragoa zen. Esate baterako, Moldaviako alderdian %24,7 bakarrik ziren moldaviarrak, 1948an alderdi tajikistandarreko afiliatuen %38a bakarrik zen tajikistandarra.

Stalinismoaren ezaugarri higuingarrienetariko bat bere antisemitismoa izan zen. Alderdi Boltxebikeak beti egin izan zuen borroka antisemitismoaren aurka. Ondorioz, judutarrek euren salbazio bezala ikusi zuten Urriko Iraultza. Boltxebikeek eskubide berdinak eta askatasun osoa eman zizkieten. Euren hizkuntza eta kultura sustatu ziren. Euren errepublika autonomo propio bat sortzeko eskubidea ere eman zitzaien, aberri bereiztu bat nahi zuketen judutarrek hura izango zuten. Baina Stalinekin iraganeko zikinkeria arrazista guztiak berriro ere azalera irten ziren. Judutarrak berriro ere besteren bekatuak garbitzeko sakrifiziorako eskaintzen diren pizti bilakatu ziren. Hogeigarren hamarkadan jadanik Stalinek antisemitismoa erabili zuen Trotskyren aurka. Judutarrek boltxebike zaharren zati garrantzitsu bat osatzen zutenez, purgak neurrigabe pairatu zituzten. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Stalin pozoitzen saiatzearen salaketapean, medikuen aurkako kanpaina antisemita bati ekin zitzaion, hauek batez ere judutarrak baitziren. 1948an Israelgo Estatua eratu ostean (hasera batean Moskuk babesturik) kultura judutarra, ordura arte onartua, debekatua izan zen. Yidishean idatziriko argitalpen guztiak itxi egin ziren eta berdin gertatu zen antzoki yidishekin. 1952an, Stalinen heriotzaren aurreko urtean, kultura judutarreko ia lider guztiak erail zituzten eta judutar ugari atxilotu zituzten. Stalinen heriotza izan zen purga berri bat saihestu zuena. Egun ere bizirik diraute antisemitismo elementuek Errusiako Alderdi “Komunista” deiturikoan. Hau, bere kasa, nahikoa da stalinismoa egiazko leninismotik bereizten duen amildegia erakusteko.

SESBak gerra eta gatazka nahasketa batean amaitu zuen. “Bizitzak erakutsi egiten du”, esan ohi omen zuen Leninek. Eta bizitzak irakaspen oso krudelak erakutsi dizkie Sobiet Batasuneko herriei. Herrialde bakar bateko sozialismoaren porrotak burokraziaren sudurraren aurrean egin zuen eztanda eta honen berehalako eginkizuna esplotatzaile kapitalisten klase berri bat bilakatzea izan zen. Inork ezin dezake ahaztu garai modernoan mundu-ekonomia faktore baldintzatzailea dela. “Herrialde bakar bateko sozialismoa” utopia erreakzionario bat bezala geratu da.

Iraganeko Sobiet Batasunaren erorketarekin ikusi ahal izan zen gainbehera ekonomikoa, gerrak eta gatazka etnikoak Moskuko aginte burokratiko totalitarioaren herentzia pozoitua izan ziren. Hala ere, argi geratu da kapitalismoak ezin izan diela etorkizun duinik ez irtenbiderik eskaini SESBeko errepublika zaharrei. Independentzia formalak ez die oinarrizko arazo nazionalik konpondu, eta izatez gatazka nazionalak areagotu egin dira. Kapitalismoaren premia inperialistek edota langile klasea zatitzeko beharrak gorroto nazionalak areagotu dituzte, baina konponbiderik ez dagoela ezin esan daiteke. Izan ere, Sobiet Batasuna izan baitzen halako egoera batek konponbidea izan dezakeela praktikan frogarazi zuena. Iraultza aurreko egoerak bere antzekotasun handiak izan zituen egungo gorroto nazional eta etnikoen zentzuan eta Iraultza giroak sorturiko anaitasuna, errepublika guztien planifikazio ekonomiko bat oinarri sakon zuena, izan zen amorru horiei irtenbidea eman ziena. Boltxebikeen arrakastaren osteko lehen urteetako esperientziak eta politikek irakaspen handiak izaten jarraitzen dute askapen nazionalaren aldeko langile klasearen borrokarentzat. Sobiet Batasunaren menpe elkarbizi izan ziren errepublikentzako konponbide bakarra, berriro ere, sozialismoaren aldeko borroka da.