• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Aurreko aleetan Otsaileko Iraultza demokratiko-burgesa hasi berritan arazo nazionalak errusiar inperioaren luze zabalean zuen egoeraz eta lehen uneetako Kerenskyren agintaritzapeko gobernuarekin auzi honek izan zituen gorabeherez aritu ginen. Alabaina prozesua aurrera doa eta prozesu iraultzaileak bere erritmo eta bilakabideak ezarriko dizkio auziari. 

Periferietako sektore agintari nazionalista batzuek (asko eta asko bat-batean nazionalista bilakaturikoak esan behar) Errusiako ama-aberriaren krisi politiko-soziala baliatu nahi dute euren lur zatiaren gaineko jaun eta jabe izateko; beste batzuk bertako masen interes nazionalen eta sozialen ordezkari gisa agertuko dira, baina leku horietako klase zapalduenek prozesu horri behetik ekinez helduko diotenean beldurtu egingo dira. Itxuraz behintzat boterean den burgesia liberalak ezin dio botere horri berari eutsi. Trotskyri hel diezaiogun bere Errusiako Iraultzaren Historian.

“Iraganeko ordena zaharra ahal beste denbora mantentzeko ahaleginean, lurralde kolonialetako esplotatzaile eta bortxakeriaren sustatzaile ziren haiek Asanblada Konstituziogilearen eskubide hiritarrak inbokatzen zituzten: fraseologia hau Behin-behineko Gobernuak igortzen zien, hauengan bilatzen baitzuen honek bere babesik hoberena. Bestalde, herri zapalduetako estratu pribilegiatuenek Asanblada Konstituziogilearen izena aldarrikatzen zuten geroz eta gehiago. Erlijio musulmaneko imanek, Koranaren estandarte berdea ipar Kaukasoko mendietako biztanleen eta tribuen gainean altxa zuten haiexek, “Asanblada Konstituziogileari” itxaron beharra azpimarratzen zuten temati, azpiko presioak egoera zailean ipintzen zituen aldi oro. Kontserbadoreen, erreakzioaren, diru gosea zuten interes eta pribilegioen aldeko kontsigna bilakatu zen herrialdeko izkina guztietan. Asanblada Konstituziogilerako deialdiak itxarotea eta egoerara moldatzea esan nahi zuen. Egoerara moldatzeak indarrak batzea eta iraultza itotzea esan nahi zuen.

“Hala ere, buruzagitzek autoritate erlijiosoen edota noblezia feudalaren eskuetan bukatzen zuten lehen uneetan, herri atzeratuetan eta bereziki musulmanetan. Orokorrean, landako mugimendu nazionalak, bere buru natural gisa, maisu eta ofizialak izaten zituen eta batzuetan merkatariak. Intelligentsia errusiar edo errusifikatuaren alboan, periferiako hirietan, kapa gazte bat finkatu zen elementu aberats eta dirudunenen artean, euren jatorriagatik landari estuki lotua, kapitalaren mahaira iristeko biderik topatu ez zuena, eta naturalki nekazal masen interes nazionalen, eta partzialki sozialen, ordezkaritza politikoa bere gain hartu zuena.

“Aldarrikapen nazionalei zegokienez kontziliatzaileei areriotasunez aurre egiten bazien ere, periferiako kontziliatzaileak funtsean tipo berekoak ziren eta askotan izendapen berdinak eramaten zituzten. Sozialista iraultzaileak eta sozialdemokratak Ukrainan, mentxebikeak Georgian eta Letonian, “laboristak” Lituanian, iraultza erregimen burgesaren markoaren barruan mantentzen ahalegindu ziren –euren homonimo errusiar handiak bezala. Baina burgesia indigena hauen muturreko ahultasunak koalizioari uko egitera eta boterea euren eskuetan hartzera bultzatzen zituen mentxebike eta sozialista iraultzaile hauek. Nekazal eta langileen auziei zegokienean botere zentrala baino haratago joatera beharturik, periferiako kontziliatzaileek prestigio handia eskuratzen zuten ejertzitoaren eta herrialdearen aurrean koaliziozko Behin-behineko Gobernuaren etsai bezala agertuz. Honek kontziliatzaile errusiar handien eta periferiakoen artean helmuga eta helburu desberdinak sortzeko balio ez bazuen ere, euren goraldi eta gainbeheren erritmoak desberdinak izateko behintzat balio zuen.

“Sozialdemokrazia georgiarrak bere atzetik ez zeraman Georgia txikiko nekazalgo behartsua bakarrik, Errusia osoko “demokrazia iraultzailearen” mugimendua zuzentzeko asmoa ere erakutsi zuen –eta ez arrakasta gutxirekin–. Iraultzaren lehen hilabeteetan, intelligentsia georgiarraren goi esferek ez zuten Georgia aberri nazionaltzat hartzen, Girondatzat baizik, hegoaldeko probintzia hautatu bat, herrialde osoa buruzagiz hornitzera deitua izan zena. Moskuko Estatu Konferentzian, mentxebike georgiar modakoenak, Chenkelik, harrotasunez adierazi zuen georgiarrek erregimen tsaristapean ere, nahiz garairik oparoenetan nola zailenetan, “Errusia aberri bakarra da” aldarrikatu zutela. “Zer esan nazio georgiarrari buruz? –galdetzen zuen Chenkeli berak hilabete bat geroago, Konferentzia Demokratikoan–. Bere osotasunean Errusiako Iraultza handiaren zerbitzura dago”. Eta, hain zuzen, bai georgiarrak bai judutarrak burokrazia errusiar handiaren “zerbitzura” zeuden hainbat eskualdetako aldarrikapen nazionalak moderatu edo geldiarazi behar ziren une guztietan.

“Honek, ordea, sozialdemokrata georgiarrek iraultza demokrazia burgesaren markoan mantentzeko itxaropena kontserbatu zuten bitartean bakarrik iraun zuen. Boltxebikeek zuzenduriko masen garaipenaren arriskua agertzen zen neurrian, sozialdemokrazia georgiarrak kontziliatzaile errusiarrekin zituen lokarriak lasaitu egiten zituen, Georgia bertako elementurik erreakzionarioenekin harreman estuak eraikiz. Sobieten garaipenarekin, Errusia bakar eta zatiezinaren defendatzaile georgiarrak separatismoaren orakulu bilakatzen dira eta chauvinismoaren letagin horiak erakusten dizkiete Transkaukasiako gainerako herriei.

“Antagonismo sozialek, periferian hain garaturik ez zeudenek, hartutako mozorro nazional saihestezinak, nahiko ondo azaltzen du Urriko Iraultzak nazio zapalduen gehiengoan Errusia zentralean baino erresistentzia handiagoa aurkitu izanaren zergatia. Baina bestalde, borroka nazionalak bere kabuz Otsaileko erregimena bortizki apurtzen ari ziren, zentroko iraultzarentzat periferia politiko mesedegarri bat sortuz.

“Antagonismo nazionalek larritasun berezia hartzen zuten klase antagonismoekin bat egiten zuten leku haietan. Nekazalgo letoniarraren eta baroi alemaniarren artean mendeetan luzatu zen borrokak, gerra hastean, milaka langile letoniar ejertzitoan boluntarioki izen ematera bultzatu zituen. Ehiztarien errejimenduak, letoniar jornalari eta nekazariek osatuak, gudalerroko hoberenen artean zeuden. Maiatzean jada sobieten boterearen alde agertu ziren. Nazionalismoak gutxi heldutako boltxebismo baten estalkia zela erakutsi zuen. Antzeko prozesu bat ari zen gertatzen Estonian.

Errusia Zurian [Bielorrusia garai hartan, egungo Lituaniako eta Poloniako zenbait lurralde hartzen zituena] –bertan jabe poloniar eta poloniarizatuak eta hiri eta hiribilduetan populazio judutarra zegoen funtzionario errusiarren alboan– nekazalgoak, bi eta hiru aldiz zapaldurik zegoenak, gertuko gudalerroak eraginik, Urriaren aurretik bere errebolta nazional eta soziala zuzendu zuen korronte boltxebikeari jarraiki. Hauetako gehiengo izugarriak boltxebikeen aldeko bozka emango du Asanblada Konstituziogilerako.

“Duintasun nazionalaren esnatzea eta sumindura soziala nahasten ziren prozesu hauek guztiek, batzuetan azken hau oztopatuz, besteetan aurrera bultzada emanez, ejertzitoan zuten euren espresiorik biziena, errejimendu nazionalak suhartsuki sortzen baitziren bertan eta gerrarekiko eta boltxebikeekiko hartzen zuten jarreraren arabera botere zentralak babestu, onartu edota jazartzen bazituen ere, azken finean, oro har, areriotasun gorakorrez, Petrogradoren aurka lerratzen baitziren.

“Leninek zehaztasunez hartu zuen iraultzaren pultsu “nazionala”. Krisia heldurik dago izeneko bere artikulu famatuan, irailaren amaiera aldera idatzitakoan, setati baieztatzen zuen Konferentzia Demokratikoko kuria nazionalak “bere erradikalismoagatik bigarren postua okupatzen zuela, sindikatuak bakarrik gailentzen zitzaizkiolarik, eta sobietek baino boto portzentaje handiagoarekin koalizioaren aldean (40 postu 55en aurka)”. Honek esan nahi zuen nazio zapalduek jada ez zutela ezer espero burgesia errusiar handiaren aldetik. Geroz eta maizago euren eskubideak zuzenean ipintzen zituzten praktikan, desjabetze iraultzaileen metodoaren arabera”.

Nazionalismoa bi ahotako labana da. Argi behatu behar da nork eta zeri begira erabiltzen duen. Trotskyk nazionalismoaren bi aurpegien adibide garbiak ematen dizkigu testu zati honetan: nazionalismoa aldarrikapen sozialak marko kapitalistatik haratago ez joateko instrumentu gisa batetik; nazionalismoa boltxebismo oraindik osatugabearen adibide gisa, iraultzaren motor gisa, bestetik. Honela uler ditzakegu Kaukasoko imanak edota sozialdemokrata georgiarrak Errusia handiaren batasuna aldarrikatzen edota ejertzito errusiarra askapen nazional eta sozialaren hazia nazio zapalduetan ereiten. Hauxe da Trotskyren mezua: kontuz ibili mozorroekin. Askapen nazionalaren aldeko borrokak, klase agintarien eskuetan, euren zapalketa eskubideak mantentzea esan nahi du, borroka sozialak testuinguru jakin batean mantentzea, klase gatazka muga jakin batzuetan mantentzea. Eta hau teoria hutsa dela uste duen orok begira beza non amaitu duten Ardanzak edota Josu Jon Imazek. Botere politikoen eta indar ekonomikoaren arteko fusioaren adierazgarri garbiak dira. Kapitala eta botere politikoa inoiz baino lotuago agertzen zaizkigun honetan zaila da demokrazia burges parlamentarioaren premisak ere betetzea. Ikusi besterik ez dago krisi testuinguru honetan hartutako erabakiak nori mesede egiteko dauden eginak. Herriaren subiranotasuna kimera bat da. Sozialismoaren aldeko borroka botere politikoa bahiturik duen botere ekonomiko hori hau azpiko mailetatik, beragandik onurarik jaso gabe, eraikitzen duen langile klasera eta gainerako zapaldu sozialengana itzultzearen aldeko borroka bat da. Demokratizazio egiazko bat zentzu sozial eta politikoan. Langile eta ezkerreko erakundeen klase independentzia inoiz baino beharrezkoagoa da iparra ez galtzeko. Burgesiarekin eginiko koalizioak klase apalenen kalterako izaten dira, indar agintariek ezin baitute euren interesen aurkako erabakirik hartu. Bestalde, lagun onak direla adierazteko, gustura ipiniko dute ikurrina paparrean. Baina kontuz mozorroarekin. Aspaldidanik krisian den sozialdemokraziaren jukutriak present ditugu. Baina ahaztu egin al zaigu aurreko legegintzaldiko koalizio nazionalista burgesak langile klasearen eta askapen nazionalaren aldeko borrokaren aurka eginikoak? Haiek memoria eskastu nahi badigute guk hura oroituz erantzungo diegu. Gertueneko iraganetik hartuko ditugu ikasgaiak. Eta askapen nazionalaren aldeko borroka motor iraultzaile bilakatuko dugu, bi ahotako labana horren bietako bakarra erabiliz: iraultzarena.