• Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Venezuelako hauteskunde presidentzialen balantzea. Azalpen bat marxismo iraultzailetik

    Venezuelako hauteskunde presidentzialen balantzea. Azalpen bat marxismo iraultzailetik

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Botere ekonomikoa eta botere politikoa txanpon berberaren bi aurpegi dira. Leninek El imperialismo, fase superior del capitalismo liburuan azaltzen zuen moduan, Estatu kapitalista eta hau ordezkatzen duten gobernuak monopolio ekonomiko handien zerbitzura daude. Jeidens ekonomialari alemaniarraren hitzak erabiltzen ditu Leninek liburuan: “la unión personal de los bancos y la industria se completa con la unión personal de ambos con el gobierno. Los puestos en los consejos de administración son confiados voluntariamente a personalidades de renombre así como a algunos funcionarios del Estado, los cuales pueden proporcionar no pocas facilidades en las relaciones con las autoridades”.

 

Ikusi besterik ez dago non bukatzen duten EAJko agintari politiko askok. Estatu aparatu espainiarraren zerbitzura lan egin ondoren, enpresa pribatu handietako zuzendaritza postuetara igarotzen dira EAJ eta monopolio handien arteko fusioa begi bistan utziz. Zerrenda luzea da; hauek dira adibide esanguratsuenetako batzuk:

- Josu Jon Imaz, EAJko Euskadi Buru Batzarreko lehendakari ohia eta Industriako kontseilari ohia. Orain Petronorreko presidentea, Repsoleko kontseilaria (Repsoleko “bigarren zenbakia” deitu diote) eta Orisol Corporación Energetica-ko kontseilaria da.

- Juan Mari Atutxa, Eusko Legebiltzarreko lehendakari ohia eta Barne Sailburua izandakoa Ertzaintzaren garai beltzenetakoan. Iberdrolako kontseilaria eta Bahia de Bizkaia Gaseko kontseilari ohia da. Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko lehendakariaren aita da.

- Idoia Zenarruzabeitia, Juan Jose Ibarretxeren gobernuko Lehendakariorde ohia eta Ogasuneko sailburu ohia. Euskalteleko kontseilaria izan zen. Energiaren Batzorde Nazional espainiarreko kidea izan zen Zapateroren gobernuarekin eta Merkatuen eta Lehiakortasunaren Batzorde Nazionaleko kidea Rajoyren gobernuarekin.

- Javier Balza, Barne sailburu ohia. Iberdrolan idazkari lanak egiteaz gain Petronorren interesak defendatzen ditu. Uria y Menendez bufetearen bazkidea eta Vital Kutxako kontseilari ohia da.

PP eta CiUn bezala, EAJn ere ustelkeria kasuak

EAJren ustelkeria kasuak ez dira atzean geratzen. Alderdiko zuzendaritza ez dago zikinkeria guzti horretatik salbu. EAJko postu gorenetan ohikoa izan den Juan Cruz Nievesek, Jose Luis Bilbaoren Bizkaiko Diputazioko goi kargua eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko zuzendaria izandakoak, 210.000 euro jaso zituen diru publikotik inolako lanik egin gabe Ibarzaharra elkarte publikoko “karguari” esker. 2012ko abuztuan 65 urte bete zituenean kargua utzi zezakeen erretiroa hartuz, baina postuan jarraitu zuen 59.000 euroko soldata jasotzen jarraitzeko.

Andoni Ortuzar EAJko lehendakariaren aholkulari ohia da hurrengoa: Iñigo Camino. EAJren Deia egunkariko zuzendaria eta Radio Euskadiko zuzendaria izan zen. EAJren Think Gaur Euskadi 2020 hausnarketa foroko koordinatzailea izan zen. Orain, EAJren Bizkaiko Diputazioko aholkularia da. Honek ere, 2008ko apiriletik 2009ko irailera bitartean Ibarzaharra elkarteko zuzendaritzan “egoteagatik” 80.000 euro kobratu zituen bere lanpostura inoiz joan gabe.

Azkenaldian, EAJko kide eta lagunei buruzko kasuekin betetzen ari dira epaitegiak, Euskal Herriko komunikabide asko hau gordetzen saiatzen diren arren. Autopisten auzia da horietako bat. AP-1 autopista kudeatzen duen enpresarekin EAJko Xabier Aguirrek sinatutako akordioak 3 milioi euroko gainkostua izan dezake. Epaiketetan dago gaia "prebarikazio delitua eta diru publikoaren erabiltze bidegabearen" salaketapean.

Gipuzkoan, 2002an Diputazioko gobernuan zegoenean EAJk Bidegi Gipuzkoako Azpiegiturak SA enpresa publikoa sortu zuen AP-8 autopista kudeatzeko eta eraikuntza berriak egiteko. EHBilduren Gipuzkoako Diputazioak kereila kriminala aurkeztu du elkarte publiko honetako hiru arduradun ohien aurka. Egin diren azterketen arabera, exekutatu ez ziren 3,4 milioi ordaindu ziren eta diru publikoaren erabiltze bidegabea eta dokumentuen faltsifikazioa inputatzen zaizkie. 2011n, Bidegik 900 milioi euroko zorra zuen dagoeneko exekutatuta zeuden eta sarritan %60ko gainkostua suposatu zuten lanengatik.

Leioako Pinosolo polikiroldegian EAJk egin duen kudeaketa da beste kasu esanguratsua. Hau ere epaitegietan dago. Diru publikoko 1,6 milioi euroren galera egon da eta enpresa konkretu bati mesede egiteko lehiaketak manipulatu ziren kasu honetan. Karrantza, Muskiz eta Bakioko Minda egitasmoak ere EAJren ustelkeria maila oso goian utzi du. Diru publikoko 10 milioi euro desagertu dira!! Eta proiektua ezerezean gelditu da!!

EAJko hainbat alkate ere saltsan sartuta daude. Bizkaiko fiskaltza Aitor Apraiz (EAJ) Bakioko alkatea eta lau enpresa ikertzen hasi zen 2014 hasieran. Delituak honakoak: erabiltze bidegabea, iruzurra, influentzia trafikoa eta prezioen alterazioa lehiaketa eta enkante publikoetan. Ikerketak Txakoligune txakolin museoan zentratu ziren. Milioi erdia baino gehiago ordaindu zen bukatu gabeko lan batengatik eta 100.000 euroko gainkostua suposatu zuen gainera.

Barakaldoko epaitegia, berriz, Muskizko udaletxea ikertzen ari da 200.000 euroko kalteagatik: arkitekto bati 17.100 euroko proiektua kontratatu zitzaion plan urbanistikoa ez betetzeagatik exekutatu ezin zen arren; enpresa bati 17.870 euro esleitu zitzaizkion, baina ondoren 21.200era igo zen eta, azkenean, 47.700 euroko ordainketak egin zitzaizkion; beste enpresa bati herriko argiztapena kontratatu zitzaion 23.000 euroko balioarekin, baina ondoren 27.400era iritsi zen, azkenean beste 136.000 euro jasoz.

PPko kasuetan azaldu den moduan, zabalduta daude gainsoldatak EAJko ardura postuetan? Juan Antonio Ollaguenaga EAJko Orozkoko alkate ohiak 50.000 euroko gainsoldata kobratu zuela agerian geratu da. Hiru urte eta erdian 50.000 euro baino gehiago jaso zuen udaleko elkarte publiko batetik alkatearen soldata jasotzen zuen bitartean. Gainsoldatak, salbuespena edo ohikoa EAJn?

Jose Luis Bilbao EAJko Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren hitzek erakutsi zuten alderdi honen zainetan dagoen ustelkeria bere kargua utziko zuela adierazi zuenean: "Pueden estar tranquilos porque nunca escribiré mis memorias, memorias en las que podrían aparecer personas con sus grandezas y sus miserias. Desgraciadamente habría muchas miserias, los que decían una cosa en privado y la contraria en público, los que mentían sabiendo que mentían, los que sabían que nosotros teníamos información que luego no podíamos utilizar y jugaban con ello, los que decían una cosa y la contraria sin pestañear, los que hacían pagos con fajos de billetes sin demostrar su origen, los que tenían grandes sumas de dinero en paraísos fiscales y cuyos nombres no salen a la luz. Saben perfectamente quiénes son, les digo que pueden estar tranquilos, al menos por lo que a mi se refiere, porque yo nunca escribiré mis memorias».

Kapitalismoa berreraiki daiteke "demokratikoki"?

Marx eta Engelsek Manifestu Komunistan esan zuten kapitalismopeko gobernuak "klase burges osoaren negozio komunak administratzen dituen junta" direla. Banku eta monopolio handiek harreman oso estuak dituzte gobernuekin eta erabat lotuta daude babesten dituen Estatuarekin. EAJko ustelkeria kasuek ere errealitate hau agerian uzten dute, burgesia kontrakoa azaltzen saiatzen den arren.

Kapital finantzarioaren diktaduraren eta honen botere politikoaren aurka borrokatzeko modua ez da "berreraikuntza demokratikoa" delakoa. Bidea beste bat da: borroka egitea modu kontziente eta antolatu batean monopolio handien boterearekin amaitzeko, banka eta multinazionalak desjabetuz eta ekonomiako oinarrizko palankak herritarren gehiengoaren kontrolpe demokratikoan jarriz. Honekin batera beharrezkoa da demokrazia zuzena, demokrazia sozialista: ordezkari politiko guztiek aukeragarriak eta edozein unetan kengarriak izan behar dute, eta ez dute langile kualifikatu batek baino soldata handiagoa jaso behar. Izate sozialak kontzientzia determinatzen du, eta ezin da langile klasea ordezkatu eta defendatu, burges bat bezala bizitzen edo burgesa izaten.