• EEEari ez Bridgestonen
Bizkaian greba orokor baten alde

    EEEari ez Bridgestonen Bizkaian greba orokor baten alde

  • Koalizio militaristak Europa isilarazi du eta langile klaseari gerra deklaratu dio

    Koalizio militaristak Europa isilarazi du eta langile klaseari gerra deklaratu dio

  • Aroztegiko Elkartasun Komiteari elkarrizketa.

    Aroztegiko Elkartasun Komiteari elkarrizketa. "Herri honek ez ditu inposizioak eta bidegabekeriak onartuko"

  • Trumpen barne politika: autoritarismoa, arrazkeria eta errepresioa

    Trumpen barne politika: autoritarismoa, arrazkeria eta errepresioa

  • Milaka pertsona Donostian errentari parasitoen eta etxebizitzaren negozioaren aurka

    Milaka pertsona Donostian errentari parasitoen eta etxebizitzaren negozioaren aurka

  • Euskal Herria Sozialista, 100 ale. 18 urte marxismo iraultzailearen ideiei eutsiz

    Euskal Herria Sozialista, 100 ale. 18 urte marxismo iraultzailearen ideiei eutsiz

  • Errepresiorik ez ikasle mugimenduari! Somosaguasko 7ekin elkartasuna!

    Errepresiorik ez ikasle mugimenduari! Somosaguasko 7ekin elkartasuna!

  • Le Pen ezgaitua. Klaseen arteko borroka gogortu egin da Frantzian

    Le Pen ezgaitua. Klaseen arteko borroka gogortu egin da Frantzian

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
200322 3


Ginebran maiatzaren 3an eta Kanbon maiatzaren 4an ETAk behin-betiko desegitea iragarri izanak eta PPren gobernua erori izanak itxaropen berriak piztu ditu, Estatuko arduradun politikoek presoak Euskal Herrira gerturatzeari buruz egindako adierazpen ugariak direla eta. Adierazpen horiek urteetan kalean egindako borrokaren emaitza dira.


 

Edonola ere, gerturatzearen aldeko adierazpen horien atzean dagoena, hau da, PSOEren gobernuak  presoak banaka Euskal Herritik gertu dauden espetxeetarako ekartzeko iragarri duen plana, Mariano Rajoyren gobernuak otsailean egindakoan oinarritzen da. Pedro Sanchezek iragarri du lehenengo eta behin 70 urtetik gorakoak eta larriki gaixo daudenak (20 baino gehiago) mugiaraziko dituela, baina barne ministroak zehaztu du bi irizpide hartuko direla kontuan. Fernando Grande-Marlaskak zehaztu duenez, osasun egoeraren eta adinaren irizpideak ez dira automatikoki aplikatuko gerturatzea lortzeko, eta beste faktore batzuk hartuko dira kontuan, preso bati neurri berria aplikatu baino lehen: “Ez da lekualdatze kolektiborik egongo. Guztia modu indibidualizatuan egingo da, kasuak banaka aztertuz”, azpimarratu dute espetxeetatik.

Barne ministroarentzat, irizpide horien artean daude jasotako zigorra, betetzeko falta den denbora eta kartzela barruan presoak izandako jarrera. “Erabakigarriagoa izango da presoak indarkeria baztertzeko erakutsi duen jarrera eta kartzelan ondo portatu izana, 70 urte beteak izatea baino” azaldu dute Kartzela Erakundeetatik. Era berean, onartzen dute pisu handia izango dutela delituek eta kondenek: “Neurria ez zaie aplikatuko hilketak dituzten presoei edo preso nabarmenei”. Baldintza horien guztien atzean ezkutatzen dena da PSOEren gobernuaren eta EAJren koldarkeria, PPko eta Ciudadanoseko eskuinaren aurrean, ez dira ausartzen  euskal presoen kolektiboari ezarritako salbuespen neurriak errotik kentzen eta milaka senitartekoren sufrimenduarekin bukatzen.

Etxeraten datuen arabera, azken urtea benetan gogorra izan da: une honetan 241 preso daude espainiar estatuan, 51 estatu frantziarrean eta 1 Portugalen. 26 senitarteko izan dira dispertsioak eragindako 10 istriputan; larriki gaixo edo gaixotasun sendaezinak dituzten 22 preso daude eta azken 8 hilabeteetan 3 euskal preso hil dira espetxean. Gainera, %90a lehen graduan dago.

Errepresioa bukatzeak zapalkuntza bukatzea esan nahi du

Arazoa da egoera hori eragin duen faktore politiko nagusiak indarrean jarraitzen duela. Espainiar estatu aparatuak erakutsi du betiko politika errepresiboekin jarraitu nahi duela, eta are gogortu nahi dituela protesta sozialari erantzun eta 78ko erregimena mantentzeko. Urriaren 1eko errepresioa Catalunyan edo Altsasuko gazteen kasua horren erakusle garbiak dira. Pedro Sanchezen gobernuak ez du adierazpenik egin Mozal Legea indarretik kentzeko, ezta Estatuaren agintaritzan dauden frankista onartuen aurka ezer egiteko. Babestu egiten ditu.

Burgesiak, PSOEko ordezkariak eta EAJk, PPk eta Ciudadanosek bezala, ondo daki guztiaren gainetik ezin duela pausorik egin mobilizazio sozialari baikorki erantzuteko, beren pribilegioen mehatxu handiena baitira. EAJk inork baino garbiago du kontua. Esandako hitzen gainetik, Ertzaintza indartu du mugimenduari aurre egiteko eta preso berriak hartzeko.

Ekainaren 16an Iruñean ziurrenik hiriko historian izandako manifestazio jendetsuena izan zen, arrazoi beragatik apirilaren 14an izandakoa baino handiagoa. Euskal Herri osotik, Catalunyatik eta estatuko leku askotatik 150.000 pertsona baino gehiago bertaratu ziren Altsasuko gazteak aska ditzaten eskatzeko. Amaierako komunikatuan, gurasoek kontinente guztietatik heldutako nazioarteko elkartasuna eta manifestazioan parte hartu izana eskertu zuten: “Kataluniatik, Madrildik, Gaztelatik, Aragoitik, Galiziatik, Extremaduratik, Andaluziatik etorri da jendea, penintsulako herrietatik, herri solidarioak”.

PSOEren aurreko esperientzia itxaropenak zapuztean oinarritzen da, eta horrek kaleko mobilizazioen indarrean arreta jartzera behartzen du. Presoen eskubide demokratikoen aldeko borrokak, ezinbestean, bat egiten du errepresioaren aurkako borrokarekin, zeina modu sistematikoan aplikatzen baitzaio langile klaseari eta gazteriari, gure eskubideen alde edo autodeterminazio eskubidearen alde borrokatzen dugunean. Ezker Abertzaleko zuzendaritzak ardura handia du borroka norabide horretan eramaten. EAJrekin egindako itunek ez dute eskubiderik lortuko eta ez diote amaiera emango zapalkuntzari.

Masen kaleko borroka da bide bakarra!

banner altsasu