• Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Venezuelako hauteskunde presidentzialen balantzea. Azalpen bat marxismo iraultzailetik

    Venezuelako hauteskunde presidentzialen balantzea. Azalpen bat marxismo iraultzailetik

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Askapen nazionalaren eta askapen sozialaren aldeko borrokak elkarri lotuta daude, eta inoiz baino gehiago borrokak internazionalista izan behar du. Catalunyako zapalduen arazoak eta mundu osoko zapalduenak berberak dira. Herri kataluniarra ezin izango da sekula bere buruaren jabe izan botere ekonomikoa eta politikoa klase dominatzailearen zerbitzura badaude, hau espainiarra edo kataluniarra izan. Horregatik, Catalunyaren autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka sozialismoaren aldeko borrokari erabat lotuta dago.

 

Hori dela eta, beharrezkoa da burgesia kataluniarraren eta bere alderdiaren (CiU) benetako helburuak agerian uztea. CiUren proiektuak eta pasa den irailaren 11n kalera atera ziren milaka lagunen askatasun gogoak ez dute inolako zerikusirik. Iazko urteko Diadaren harira Masek hartutako bide “independentistak” oso helburu politiko garbiak ditu: bere gobernuak langile klasearen eta gazteriaren aurka aplikatutako murrizketa sozialak ezkutatzea, eskubide demokratikoen eta mobilizazio sozialen aurka erabilitako errepresio polizial sistematikoa ezkutatzea, PPrekin etengabe egindako akordioak oroimen kolektibotik ezabatzea eta CiUko agintarien ustelkeria kasuak estaltzea. Honekin guztiarekin batera, Masen gobernuaren helburua estatuko aurrekontuetatik ahal den tarta zati handiena eskuratzea da, eta ez herri kataluniarraren alde, enpresari eta bankari kataluniarren alde baizik. Eta beste behin, politika ezkertiarra alde batera utziaz, ERC, PSC, UGT eta CCOOko agintariak CiUren maniobra hauetara egokitu dira.

2012ko azaroaren 25eko hauteskunde kataluniarretan CiU eta burgesia kataluniarrak zaplazteko galanta jaso zuten espero baino askoz emaitza txarragoak atera baitzituzten. Honen ondoren, Masek Catalunyaren etorkizunari buruz “galdeketa” bat (galdera zein izango litzatekeen ere argitu gabe) deitzearen truke, ERCk CiUren murrizketa sozialen politikari babesa eman zion (neurri hauek oso konkretuak izan ziren). CiUren maniobra garbi geratu zen, eta ERCko agintariak burgesia kataluniarraren politika antisozialaren konplize bihurtu ziren. Uda bukaeran, CiUk 2012ko aurrekontuen luzapena iragarri zuen 2.000 milioi euroko beste murrizketa batekin. Honek ondorio zuzena izango du osasun eta hezkuntza publikoan eta laguntza sozialetan. Edozein unetan, edozein aitzakiarekin, CiUk bere bide “independentista” alde batera utziko du kontsulta aldatuz edo beste edozein maniobra eginez. Rajoyk kontsulta egiten uzten ez badu, 2016an “hauteskunde plebiszitarioak” izango direla iragarri du Masek, eta honek lehentxeago egindako analisia baieztatzen du. Egia seguru bakarra CiUren politika ekonomikoa izango da, ondorio sozial dramatikoak eragiten ari dena.

Beharrezkoa da CiUren aurkako borroka antolatzea

CiUren gobernua ez da inolaz ere gobernu indartsua. Ezkertiarrak direla esaten duten alderdietako agintarien babesik gabe, Masen gobernua berehala eroriko litzateke. Catalunyako herritarren gehiengoa CiUren murrizketen aurka dago; mobilizazio masiboak izan dira osasun eta hezkuntza publikoaren defentsan eta greba orokorrek oso jarraipen handia izan dute. PPren gobernuak eta estatu aparatuko sektore erreakzionarioek herri kataluniarraren aurka antolatutako erasoak eta etengabeko probokazioak ezin ditu zertan CiUk kapitalizatu. Catalunyako ezkerreko erakundeek klaseko programa ezkertiarra defendatuko balute, eskubide demokratikoen eta autodeterminazio eskubidearen defentsa barne, gizartearen gehiengo zabala irabaziko lukete.

Baina ERCk (CiUren gobernuari babesa ematen ari dena) eta PSCk ez dute asmorik CiUren erorketa eragiteko. CCOO eta UGTko agintariek, estatu osoan egiten duten modura, bake sozialaren alde apustu egiten ari dira, eta ez dute inolako asmorik herri kataluniarra jasaten ari den eraso ikaragarrien aurka mobilizazio eraginkor eta masibo bat antolatzeko. Erakunde hauetako agintarien politika kaxkarrari esker, bai mobilizazioen gaian eta baita maila ideologikoan ere, CiUk aukera du gobernuan jarraitzeko eta iniziatiba politikoa hartzeko. CUP, ICV eta EUiAk, modu egokian, CiUren politika ekonomikoa eta soziala kritikatu dituzte, baina urrutiago joan beharko lukete, eta batik bat, CiUrekin erabakitze eskubideari eta hizkuntzari buruzko edozein akordiorekin puskatu beharko lukete. CiUrekin erresoluzioak akordatuz katalana defendatzea pentsatzea akatsa da, are gehiago Rigaoren ezaugarri nagusienetakoa hezkuntza publikoa erasotzea izan denean.

Askatasun nazionala eta sozialismoa

Askapen nazionalaren eta askapen sozialaren aldeko borrokak elkarri lotuta daude eta inoiz baino gehiago borrokak internazionalista izan behar du. Catalunyako zapalduen arazoak eta mundu osoko zapalduenenak berberak dira. Herri kataluniarra ezin izango da sekula bere buruaren jabe izan botere ekonomikoa eta politikoa klase dominatzailearen zerbitzura badaude, hau espainiarra edo kataluniarra izan. Horregatik, Catalunyaren autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka sozialismoaren aldeko borrokari erabat lotuta dago. Beharrezkoa da bankuak eta enpresa handiak desjabetuak izatea langile klasearen kontrolpean, horrela bakarrik izango bailitzateke posible biztanleriaren gehiengo handiaren askatasuna, kultura eta ongizatea bermatzea.

Beharrezkoa da, beraz, ezkerreko erakundeek alternatiba iraultzaile, sozialista eta internazionalista defendatzea burgesiaren erasoei aurre egiteko eta Catalunyako, Euskal Herriko eta Europa osoko langile klasea iraultzaren garaipenera eramateko eta gizartearen eraldaketa sozialista eskuratzeko.