• Apirilak 21eko hauteskundeak · EAJ ez da aliatua, errepresioa eta patronala da. Kanpora bota behar dira!

    Apirilak 21eko hauteskundeak · EAJ ez da aliatua, errepresioa eta patronala da. Kanpora bota behar dira!

  • Gaza, infernua lurrean

    Gaza, infernua lurrean

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3


Orain, beharrezkoa da kaleko mobilizazioekin jarraitzea gure aldarrikapenak lortzeko

Pedro Sánchezek jarritako mozioarekin Rajoy erori izanak begi bistan jartzen du 78ko erregimenak bizi duen krisi sakona. Ustelkeriak, PPren deriba neofrankistak eta murrizketa sozialek erantzun sozial masiboa eragin eta PPren gobernuaren bukaera ekarri dute, jakina, lasaitasuna eta poza eraginez. Presio sozial hori dago Pedro Sánchezen garaipen parlamentarioaren atzean. Nola azaldu, bestela, EAJk Rajoyren gobernua babestu izana eta egun gutxiren buruan mozioaren alde egin izana?

Urtea hasi zenetik, mobilizazio ikaragarriak ikusi ditugu Euskal Herrian, Catalunyan eta Estatu guztian. Presoak gerturatzearen alde urtarrilean egin zen manifestazioaren ondoren, pentsionisten manifestazioak hasi ziren, greba feminista, La Manadaren eta Altsasuko gazteen epaiaren aurkakoa. Mobilizazio horien guztien tamaina eta izaera borrokalaria kontuan izanda, aurrekaritzat har daiteke 70eko hamarkadako azken urteetan bizi zen egoera. Lurrikara soziala hori argi ikusi da Deustobarometroan. Galdeketa baten arabera, EAEn gizartearen %71k parte hartu du izaera soziopolitikoko ekimenen batean eta %45a mobilizazioren batean izan da.

Txeke zuririk ez Sánchezen gobernuari

Hori da, eta ez besterik, Sánchezek hartutako neurrien atzean dagoen arrazoia, hala nola Franco Erorien Haranetik atzeratzeko saiakera, Billy El Niño torturatzaileari kondekorazioa kentzea, euskal presoak eta katalanak gerturatzea edo emakumeak gehiengo diren gobernua osatzea. Edonola ere, keinu horiek propaganda besterik ez dira, oinarrian murrizketa eta errepresio politika berberak aplikatzen badira. Ekintza konkretuak nahi ditugu, gure bizi baldintzak errotik aldatzea. Akats larria da gobernuari txeke zuri bat ematea, bere hitzean konfiantza izatea eta, horregatik, kaleko mobilizazioak bertan behera uztea, Unidos Podemoseko agintari batzuen proposatu duten bezala, eta CCOO eta UGTko agintariek patronalari eskaini dieten itun soziala.

Azken finean, Pedro Sánchezek aliantza osatu du parlamentuan Ciudadanosekin (gobernua osatu nahi izan zuen alderdi horrekin) eta EAJrekin PP babesteko funtsezko gaietan: Podemosek 2017ko maiatzean aurkeztutako zentsura mozioari aurka egiteko, Catalunyan 155a aplikatzeko eta adierazpen askatasunaren aurkako erasoak justifikatzeko. Gauza bera esan daiteke murrizketa sozialei, etxe kaleratzeei, justizia matxistari edo diktadurako biktimei kalteak ordaintzeari PPk emandako ezetzari dagokienez. PSOEregan ohikoa da emandako hitza ez betetzea.

Historian askotan gertatu denez, PSOE klase agintariaren interes estrategikoentzako aukera fidagarria da polarizazio handiko garai honetan, zeinetan Justizia, Monarkia eta Guardia Zibila bezalako erakunde burgesak kaltetuta dauden.

Burgesia gogor saiatzen ari da koiuntura berri hau aprobetxatzeko eta PSOE erabiltzeko behar duen oreka lortzeko. Espainiar ekonomia eta Estatu aparatua kontrolatzen duten familia handiek denbora irabazi nahi dute.

Eskubideak kalean irabazten dira eta ez ditugu abandonatuko!

Kaleko mobilizazioak ez dira gelditu eta ez dira geldituko. Beharrezkoa da sakabanaturik dauden borrokak bateratzea. Ezker Iraultzailekook uste dugu borroka ezin daitekeela esparru parlamentariora mugatu. Kaleak hustutzea eta arreta sistema sostengatzen duen erakundeetan jartzea da burgesiak nahi duena. Hori dela eta, EHBilduri eta Elkarrekin Podemosi dei egiten diegu ofentsiba politikora pasa daitezen, ahal den modu bakarrean: PSOEri eta EAJri ezkerreko oposizio bat egiten, ez Parlamentuan bakarrik, baizik eta borroka masibora deituta. Programa garbi dago: murrizketa sozialekin galdutakoa berreskuratzea eta 1.100 euroko gutxieneko pentsioa finkatzea; LOMCE eta lan eta pentsio erreformak indargabetzea; etxe kaleratzeak debekatzea eta alokairu sozialarekin etxe bizitza publikoa bermatzea; indarkeria matxistari, justizia patriarkalari eta soldata diskriminazioari amaiera ematea; Mozal Legea eta raperoen, txiolarien, sindikalisten eta ezkerreko militanteen aurkako prozesu judizialak atzera botatzea; Catalunyarentzat, Euskal Herriarentzat eta Galizarentzat erabakitzeko eskubidea onartzea, euskal presoak gerturatzea eta preso politikoak askatzea.

Azken urtetako esperientziak erakutsi du ezker indartsu bat eraiki behar dela, langile klasearen eta gazteriaren mobilizazioan oinarrituko dena eta eskuinari, estatu errepresiboari, bere lege atzerakoiei aurre egingo diena eta eskubide sozialak konkistatuko dituena, gizartearen eraldaketa sozialistarako bidea irekiko duena. Ezker Iraultzailea eraiki behar da, behetik, auzo, fabrika, ikastetxe guztietan, langile mugimenduan eta klaseko feminismoan. Ez dago beste biderik.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.