• Valentzia: arduragabekeria kriminala frogatuta dago. Greba orokorra behar da Valentzian Mazon botatzeko!

    Valentzia: arduragabekeria kriminala frogatuta dago. Greba orokorra behar da Valentzian Mazon botatzeko!

  • Etxebizitza-eskubidearen aldeko manifestazio jendetsuak bata bestearen atzetik datoz. Alokairuen greba erabat posible da!

    Etxebizitza-eskubidearen aldeko manifestazio jendetsuak bata bestearen atzetik datoz. Alokairuen greba erabat posible da!

  • Ultraeskuinaren mehatxua eta EH Bilduren politika

    Ultraeskuinaren mehatxua eta EH Bilduren politika "errealista eta pragmatikoa"

  • Trumpen gobernu ultraeskuindarra erasorako prest

    Trumpen gobernu ultraeskuindarra erasorako prest

  • Al-Assaden erorketa Sirian. Fase berri bat munduko nagusitasuna lortzeko borrokan

    Al-Assaden erorketa Sirian. Fase berri bat munduko nagusitasuna lortzeko borrokan

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Leninentzat klaseko independentzia defendatzea oinarrizkoa zen arazo nazionalarekiko ere. Zein zen beretzat klaseko independentzia bermatzeko modua? Burgesiaren aurkako borroka iraultzailea planteatzea. 

ETAren su etenaren ondoren, negoziazio prozesuaren inguruan eman diren azken gertakizunek erakusten dute zein oztopo boteretsu dauden kapitalismoaren markuan Euskal Herriaren eskubide demokratikoak lortzeko.

Leninentzat klaseko independentzia defendatzea oinarrizkoa zen arazo nazionalarekiko ere. Zein zen beretzat klaseko independentzia bermatzeko modua? Burgesiaren aurkako borroka iraultzailea planteatzea

ETAren su etenaren ondoren, negoziazio prozesuaren inguruan eman diren azken gertakizunek erakusten dute zein oztopo boteretsu dauden kapitalismoaren markuan Euskal Herriaren eskubide demokratikoak lortzeko.

Estatuaren aparatutik bolada errepresiboa etorri da PPk eta PSOEk bere garaian onartu zituzten lege erreakzionarioetan oinarrituta. Azken asteetan errepresioaren igoera ikusi dugu: atxiloketeiz gain, Auzitegi Nazional espainiarrak ezker abertzaleko 37 militanteren prozesamendua baieztatu du “banda armatuko kide” izatea argudiatuta. Bestalde Baltasar Garzon epailearen 35/02 sumarioarekin guardia zibilak eta Ertzantzak herriko tabernak okupatu dituzte Alderdien Legea aplikatzen jarraituz. Ohikoa den bezala gertaeren orduan, euskal burgesiak ez du dudarik izan bere indar polizialak bidaliz guardia zibilaren ekintza babesteko, “indarrean dagoen legea” bete behar dela aitzakia erabiliz, hau da, Alderdien Lege erreakzionarioa babestuz. Horrela erakusten dute PNVk eta Eusko Jaurlaritzak nola defendatzen dituzten Euskal Herriaren eskubide demokratikoak.

Bestalde, Estatu espainiarreko epailetza, frankismoaren txarrenarekin identifikatzen direnek kontrolatzen dutena esparru askotan, Parot doktrina aplikatzen ari da, beren kondena bete duten presoei bizitza osorako kartzela zigorra ezarriz. Errepresio aukera hauek, ez da ahaztu behar, PSOEko agintariek oparituak eta PPk aplikatutakoak izan ziren.

ESKUINA PROZESUA SABOTEATZEN

Errepresioa eta errepresio gehiago. “Justizia” espainiar erreakzionarioaren mailua eta diktadura frankistatik depuratu gabe jarraitzen duen Estatu aparatua (faxistez, torturatzailez eta hiltzailez beteta) prozesu hau lehertzeko asmo guztiarekin dabiltza PSOEren Gobernuak kontzesioak egiten ari denaren aitzakia erabilita.

Estrategia bistakoa da: PPk ez du nahi, Euskal Herriko eskubide demokratikoei kontzesiorik egitea eta euskal preso politikoen eta hauen senideen egoera injustua konpontzea. Aldi berean, Zapateroren Gobernua desgastatzeko ahal duen guztia egiten ari da, eskuinak berriro boterea hartzearen asaltoa prestatuz. Eztabaida mahai edo foroetan hitzegitea alperrikakoa izango dela esatera heldu dira PPko agintariak, Gobernura heltzean edozein akordio indargabetuko dutela adieraziz. Tankera berean, PPk mehatxuekin jarraituz azaldu du, Zapateroren Gobernua Batasuna legalizatzen saiatzen bada  CGPJko (Consejo General del Poder Judicial) eta Auzitegi Goreneko gehiengoa erabiliko dituela saiakera atzera botatzeko. Jarrera probokatzaile honek erakusten du PPren aparatua PSOEren Gobernuarekin amaitzeko edozer gauza egiteko prest dagoela. Horrekin jarraitu dute beste behin komunikabideak erabilita, ETA eta Al Qaedaren arteko harremanak erakutsi nahian ibili dira azido borikoaren gaiarekin.

Hau ez da alderdiaren jarrera soilik. PPren bidez isladatzen da burgesia espainiarraren eta hau sostengatzen duen Estatu aparatuaren izaera. Inoiz ez dituzte onartu Euskal Herriaren eskubide demokratikoak. Nola espero dezakegu hauek, negoziazio mahaietan, Euskal Herriari erabakitzeko eskubidea aitortzea lurralde batasunari eta bere etorkizunari buruz?

EUROPAKO PARLAMENTUAREN “BABESA”

Esperientzia historikoak erakusten du burgesia espainiarrak eta frantziarrak, ez dutela Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea onartuko. Euskal Herriaren mugak gaindituko lituzkeen masa mugimenduen bidez lortu daiteke soilik eskubide hau.

Prozesu honekin, lor daiteke euskal preso politikoak eta errefuxiatuak etxera ekartzea. Hori aurrera pauso garrantzitsua litzateke, borrokalari asko langile klasearen batailoietan sartzearen aukera egongo bailitzateke sozialismoaren alde borrokatzeko. Baina prozesu honen mugak garbi daude. Euskal Herriaren eskubide demokratikoak ez dira lortuko negoziazio mahaietan erabili daitekeen trebetasunari esker. Langile klasea buru izango duen masa mobilizazioa sortzeko gaitasunean dago oinarria, sozialismoaren aldeko borroka argi eta garbi planteatuz. 

Europako Parlamentuko eztabaidarekin itxaropena sortu da, gatazkaren internazionalizazioak honen konponketan izan dezakeen garrantziagatik. Baina Europako Parlamentua, burgesia europearraren instrumentua den heinean Estatu Frantziarraren eta Estatu Espainiarraren interesak defendatzera mugatuko da. Onartu duten textuak erakusten du Euskal Herriko benetako gatazka ukatzen dutela. Burgesia europearrak nazio eta herri zapalduen eskubide demokratikoak babestuko dituela pentsatzea akats larria da. Yugoslaviaren adibidea hor dago. Kroazia, Eslovenia edo Montenegrok ikusi dute zapaltzaile batzuk nola utzi dieten bidea beste zapaltzaile batzuei, inperialismo alemanarriaren kolonia politiko eta ekonomiko bihurtu dira. Autodeterminazio eskubidea inperialismoaren bidez bermatu daitekeela ustea gogor ordaindu daitekeen iruzurra da. Kurduak Iraken, inperialismo estatubatuarraren “babesean”, ordaintzen ari dira.

EUSKAL HERRIA SOZIALISTA

Euskal Herrian, Europa guztian bezala burgesia eta langile klasea dauzkagu aurkako interesekin. PNV eta EAk polizia onaren papera joka dezakete interesatzen zaien guztietan baina prozesu honetan duten helburuetako bat Ezker Abertzalea bide instituzionalera eramatea da. Autodeterminazio eskubidearen eta sozialismoaren aldeko borroka desagertarazi nahi dituzte, horrek Estatu frantziar eta espainiarrarekin aurrez aurreko borroka inplikatzen baitu.

Euskal burgesiaren nazionalismoa bere poltsikoa hasten den tokian amaitzen da. Prozesu honekiko erabiltzen dituen azpijoko guztiak pribilegio gehiago lortzeko eta langile klasea esplotatzeko aukera handiago izateko dira. Estatutua bernegoziatzeko erabili nahi du prozesua, bere interesak defendatzeko, CIUk Kataluinian egin duen moduan. Ez dago oinarririk eukal burgesiarengan konfidantzarik izateko, eskubide demokratikoak edo langileen eta gazteriaren egoera ez dira hobetuko hauekin kolaboratuta. Gure kontsigna hau izan behar da: Fronterik ez euskal burgesiarekin, independentziazko klase politika baizik!

Gaur inoiz baino gehiago sozialismoaren bandera altxatu behar dugu eta langile klasearen mobilizazioetan babestuta eskuin erreakzionarioaren eta sistema ekonomiko honen aurkako ofentsiba tinkoa planteatu behar da. Presoen askatasuna, Alderdien Legearen eta langile klaseari kalte egiten dioten lege erreakzionarioen abolizioa eta autodeterminazio eskubidearen exijentzia programa sozialistari uztartuta joan behar dute gizartearen gehiengoaren mesedetean. Langile klaseak soilik, muga nazionalen gainetik elkartuta (Errusiako iraultzan ikusi genuen bezala) eta programa sozialista eta iraultzaile batekin armatuta, dauka indarra eskubide demokratikoak lortzeko eta gizartea aldatzeko.

Bizi dugun une historikok ez du pesimismorako lekurik uzten. Latinoamerika astintzen ari duten gertakizun iraultzaileak eta batez ere langile klasearen borrokak boterea hartzeko Venezuelan, Bolivian eta Mexikon, inspirazio bat dira mundu guztiko langile eta herri zapalduentzat. Kapitalismoaren aurkako mundu mailako borroka da hau. Langile klasea indartsua da ideia erreformisten ilusiotik askatzen bada. Erreformismoak beti promesten du negoziazioen bidez arazoak konpondu daitezkeela eta klaseko borrokarako ez dagoela antolatu beharrik. Langile klasearen borrokarekin soilik, proletalgoaren metodoak diren greba orokorra eta altxamenduarekin, programa sozialista bati uztartuta lortuko dugu gure askatasun irrika asebetetzea.