• Valentzia: arduragabekeria kriminala frogatuta dago. Greba orokorra behar da Valentzian Mazon botatzeko!

    Valentzia: arduragabekeria kriminala frogatuta dago. Greba orokorra behar da Valentzian Mazon botatzeko!

  • Etxebizitza-eskubidearen aldeko manifestazio jendetsuak bata bestearen atzetik datoz. Alokairuen greba erabat posible da!

    Etxebizitza-eskubidearen aldeko manifestazio jendetsuak bata bestearen atzetik datoz. Alokairuen greba erabat posible da!

  • Ultraeskuinaren mehatxua eta EH Bilduren politika

    Ultraeskuinaren mehatxua eta EH Bilduren politika "errealista eta pragmatikoa"

  • Trumpen gobernu ultraeskuindarra erasorako prest

    Trumpen gobernu ultraeskuindarra erasorako prest

  • Al-Assaden erorketa Sirian. Fase berri bat munduko nagusitasuna lortzeko borrokan

    Al-Assaden erorketa Sirian. Fase berri bat munduko nagusitasuna lortzeko borrokan

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Kataluniako errepublika sozialistaren alde

Diadako aurtengo mobilizazioek nazio askapenerako mugimenduak Katalunian duen indarra erakutsi dute. Komunikabide handien, eta bereziki eskuin espainolistakoen titularrek behin eta berriz hiltzat jo nahi izan dute Kataluniako independentziaren aldeko masa borroka. Joan den irailaren 11n ordea milaka zintzurrek berriro oihukatu zuten “Els carrers seran sempre nostres”, “1 d’Octubre, ni oblit ni perdó” eta “I-inde-independència". Zapalkuntza nazionalaren aurkako eta Kataluniako errepublikaren alde borrokatzeko dagoen gogo indartsuaren berrespena izan da.

PSOEren negoziazioak ERC eta Junts-ekin

Sanchezek eta PSOEk behin eta berriz errefusatu dute katalanaren erabilera Espainiako Parlamentuan. Katalanaren, euskararen edota galizieraren erabilera baimendu behar izanak, askapen nazionaleko mugimenduaren indar handia erakusten du. Eta, gainera, orain Amnistiaren Lege posible bat mahai gainean jartzeak, zalantzarik gabe, erreakzioaren aurkako garaipena eta kolpe gogorra ekarriko luke, nahiz eta epaile frankisten boikot militantea piztuko duen. Argi dago Kataluniako errepublikaren aldeko masa borroka izan dela berrogei urtean 78ko erregimenak izan duen erronkarik handiena.

Katalunian, krisi iraultzailearen ondorengo nondik norakoak indarren korrelazioa aurka zegoela argudiatuz azaltzen saiatzen direnak, ERC eta Junts-eko buruzagiek egiten duten bezala, oso modu partzialean irakurtzen dute errealitatea eta beren erantzukizunak ezkutatu nahi dituzte.

Buruzagi horiek izan dira, burgesiarekin eta eskuin katalanistarekin lotuta, eta indarrean dagoen ordena, murrizketak eta austeritatea errespetatzen dituen sozialdemokrazia errepublikanoarekin, borroka kontsekuentea emateari uko egin diotenak. Euren estrategia izan da porrot egin duena. Ez burgesia katalana, ezta Europa kapitalistako erakundeak ere, ez dira Kataluniako herriaren alde kokatu. Buruzagi horiek dira mugimenduaren sektore zabalen arteko desilusioa eta desmoralizazioa erein dutenak, eta, horregatik, U23an ERCk zein Juntsek zigor gogorra jaso zuten.

Estatuko Gobernuaren buru muturreko eskuina ezartzeko arriskua zegoen testuinguruan, askapen nazionaleko mugimenduko sektoreak abstenitzea erabaki zuten, baina beste batzuek SUMAR (Komunak) eta PSC bozkatu zuten. Boto hiperkritikoa, jakina, eta inolaz ere txeke zuri bat.

Horrexegatik, orain, independentismoko sektore batzuek diotenean, berdin duela Madrilen nork gobernatzen duen eta hauteskundeak errepikatzeari atea ireki behar zaiola, jarrera hori ahula da guztiz, eta zintzo esanda, erreakzionarioa. PPren eta Voxen Moncloako gobernu batek Kataluniako eskubide nazionalak hobetzea ekarriko luke? Posible ote litzateke amnistia bat, erreakzionario horiek gobernatuko balute? Zer irabazten dugu jarrera horrekin Kataluniaren askapen nazionalaren alde borrokatzen dugunok?

Badakigu PSOE 1978ko erregimenaren zutabe bat dela, baina horrek ez du esan nahi Moncloako ateak PPri eta Voxi irekitzea onartu behar dugunik. Sánchezen inbestidurari emandako edozein babes kritikoren helburu bakarra eskuinak gobernatzea eragoztea da, baina besterik ez. Juntseko buruzagiek eta ERCkoek egiten duten bezala, askapen nazionala eta errepublika lortzeko borrokari uko egitea ezin da ezker independentistaren alternatiba izan.

PSOEren nahiz Junts eta ERCren zuzendaritza, diskurtsoetatik haratago, 2017ko U-1aren ostetik irekitako krisi politikoa behin betiko ixteko lanean ari dira. Betiko normaltasunera itzultzea da helburua, hau da, Ibex 35arentzat eta patronalarentzat onura handiak ekartzen ari den bake sozialera.

Zerk balio du eta zerk ez askapen nazionalaren aldeko borrokan?

Euskal eta kataluniar burgesiek, klase agintariko sektore erabakigarri bat ordezkatuz, ondo baino hobeto dakite askapen nazionalaren eta errepublikaren aldeko borrokak duen potentzial iraultzailea, eta ez dute inola ere nahi egoera berriro errepikatzea. Patronalak eta enpresaburu katalan handiek frogatu dute independentziaren etsai zina direla. Horregatik, iraganean egin zuten bezala, edozer egingo dute eragozteko.

Hala izan zen 1930eko hamarkadan. Askapen nazionalak iraultza sozialistarekin bat egin zuenean, Kataluniako burgesiak ez zuen zalantzarik izan Espainiakoarekin lankidetzan aritzeko, Katalunian kolpe faxista garaitu zuten langileen eta nekazarien altxamendua zapaltzeko. Eta beste horrenbeste gertatu zen 70eko hamarkadan. Katalunian jaiotakoen eta beste eremu batzuetatik  etorritakoen langile batasuna askapen soziala eta nazionala erdiesteko borroka iraultzailean, PCE eta PSOEko buruzagiek zapuztu zuten, iraultza sozialistari (autodeterminazio-eskubidea barne) uko egin ziotenean. Horrek eta Espainiako burgesiak Tarradellas (ERC) eta Pujol-ekin(CiU) egindako itunek lagundu zuten, eta ez gutxi, monarkia ezartzen, Estatu frankistaren aparatuaren jarraipena bermatzen, eta frankismoan izugarri aberastu zen zen oligarkia blindatzen. Nazionalismo burges katalana eta euskalduna egonkortasun kapitalistaren elementu nagusi bihurtu zen hamarkadetan.

Ordenaren defentsa horrek berak azaltzen du zergatik berrezarri dituzten zubiak Junts eta ERCko buruzagiek erregimenarekin eta Estatu aparatuarekin. Kontrolpetik ihes egiten zien mugimendu baten beldur ziren. Aldiz, Espainiar Estatutik bultzatutako politika kapitalista berak aplikatu dituzte, eta mossoetara eta errepresiora jo dute mugimendu sozialak eta ezker independentista borrokalaria jazartzeko.

Hori da, halaber, Kataluniako herriak independentziaren eta errepublikaren alde egin duen borrokak Europako gobernuen eta erakundeen arteko laguntzarik txikiena ere jaso ez izanaren arrazoia. Espainiako Estatuarekin lerrokatu dira.

Ezker independentista berreraiki

PSOE-UP koalizio gobernuak, Junts eta ERCrenak eta, orain, ERCren bakarkako gobernuak utzi duten esperientziak argi erakusten du ezinezkoa dela Kataluniako errepublikaren eta eskubide sozial eta nazionalen alde serioski borrokatzea, klase arteko lankidetza estrategiaren bidez eta langile klasearen eta gazteriaren mobilizazioari bizkar emanda.

ERC eta Juntsi 78ko erregimenaren aurkako jarrera berriro hartzeko eskatzeak -CUPeko zuzendaritzako zenbait sektore esaten ari diren moduan- mugimendua geldiaraztea eta etsipena ehdatzea besterik ez dakar. Ezker independentista helburu estrategiko batekin berreraiki behar da: nazio askapen mugimenduaren zuzendaritza behetik berrezartzearen alde borrokatzea, programa komunista argi bat defendatuz eta langile klasearen artean erroak dituen erakunde iraultzailea eraikiz. Etapismo ororekin eta burgesia katalanarekiko itxaropenekin behin betiko hautsiko duen ezker independentista masibo bat berreraiki behar dugu, irmoki independentziaren eta sozialismoaren aldeko borroka bat bakar bihurtuko duena.

Kataluniako errepublika sozialistaren aldeko borrokak banku eta monopolio handiak desjabetzea planteatu behar du, aberastasun hori guztia herritar gehienok pairatzen ditugun arazo larriak konpontzeko, etxebizitza publiko duina eta eskuragarria izateko, prekarietatearekin eta murrizketa sozialekin amaitzeko, bizitzeko aukera emango diguten soldatak lortzeko, eta hondamendi klimatikoa konpontzeko. Helburu horiek aldarrikatzen dituen errepublika katalan sozialista iman bat bihurtuko da espainiar Estatuko, Europako eta munduko gainerako herrientzat.