Langile mugimendua

Azken hilabeteetan komunikabide ezberdinetan mundu mailako krisi ekonomikoari buruz entzun, ikusi edo irakurtzen ari garen albisteak ikaragarri nahaspilatsuak izan daitezke; zerga fiskalak, inflazioa, akzioak, finantza sistema,...etab luze bat, baina edonork daki gauzak ez doazela batere ondo hainbeste fabrika itxiera, kaleratze, etabekin,...


Arlo denetan, baina, batez ere, ekonomian gauzak oker hasi ziren urte honetan eta urtea pasa ahala, gero eta zailago jartzen ari direla esan genezake. Burgesiaren adituek ere diotenez, ez omen da hilabete batzuetako kontua izango, krisia hainbat urtetan luzatuko da. Zapaltzaileen aurreikuspen hauek ez dute lasai egoteko tokirik uzten. 

XIX. mendeko lan baldintzak ezarri nahi ditu Europa “demokratikoak”. Gainera, askatasunaren izenean, neurri hauek aurrera egiten badute enpresariak langile bakoitzarekin indibidualki negoziatu ahal izango ditu lan harremanak, konbenioak albo batera utziz. Negoziazio kolektiboaren aurkako eraso zuzena da hau. Eta hau dena,...


Joan zen urteko abuztuan eman zen burbuila inmobiliarioaren eta finantzieroaren leherketaren eraginak bete betean ari gara sufritzen. Aditu eta ekonomista burgesek diotenez, pare bat urteko kontua "besterik ez" omen da izango. Milaka eta milaka milioi irabazten dituzten bankari eta enpresarientzat, agian, ez da horren larria izango,...

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.