• EEEari ez Bridgestonen
Bizkaian greba orokor baten alde

    EEEari ez Bridgestonen Bizkaian greba orokor baten alde

  • Koalizio militaristak Europa isilarazi du eta langile klaseari gerra deklaratu dio

    Koalizio militaristak Europa isilarazi du eta langile klaseari gerra deklaratu dio

  • Aroztegiko Elkartasun Komiteari elkarrizketa.

    Aroztegiko Elkartasun Komiteari elkarrizketa. "Herri honek ez ditu inposizioak eta bidegabekeriak onartuko"

  • Trumpen barne politika: autoritarismoa, arrazkeria eta errepresioa

    Trumpen barne politika: autoritarismoa, arrazkeria eta errepresioa

  • Milaka pertsona Donostian errentari parasitoen eta etxebizitzaren negozioaren aurka

    Milaka pertsona Donostian errentari parasitoen eta etxebizitzaren negozioaren aurka

  • Euskal Herria Sozialista, 100 ale. 18 urte marxismo iraultzailearen ideiei eutsiz

    Euskal Herria Sozialista, 100 ale. 18 urte marxismo iraultzailearen ideiei eutsiz

  • Errepresiorik ez ikasle mugimenduari! Somosaguasko 7ekin elkartasuna!

    Errepresiorik ez ikasle mugimenduari! Somosaguasko 7ekin elkartasuna!

  • Le Pen ezgaitua. Klaseen arteko borroka gogortu egin da Frantzian

    Le Pen ezgaitua. Klaseen arteko borroka gogortu egin da Frantzian

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
200322 3


Euskal Herria Sozialistak Federico Engels Fundazioarekin elkarlanean UEUk antolatutako 42. udako ikastaroetan parte hartuko du eta marxismoa, oroimen historikoa eta krisi kapitalista landuko ditugu.

 

Oroimen historikoa, marxismoa eta krisi kapitalista.

INPRIMATU 
  • Hasiera-data: 2014(e)ko uztailaren 21a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko uztailaren 22a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu:http://www.tagzania.com/pt/jaso-ikastola-1/
  • Ordutegia: Astelehena-Asteartea. 9:00-13:00/15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 13a
 

 

Krisi kapitalista ikaragarrizko sarraskia eragiten ari da gazteriaren eta langile klasearen eguneroko bizi baldintzetan. Zertarako? Oligarkia finantzieroaren eta enpresari handien poltsikoak aberasteko, hezkuntza, osasuna, pentsioak eta oinarrizkoak diren zerbitzu sozialei lapurtutako diruarekin. Gero eta argiago geratzen ari da sistema kapitalistarekin errotik amaituko duen alternatiba ezinbestekoa dela. Horregatik, beharrezkoa da bizitzen ari garenkrisi kapitalista nondik datorren eta nolako garapena izan dezakeen aztertzea. Eginkizun honetarako, ezinbestekoa da oroimen historikoa berreskuratzea iraganeko krisi kapitalistetan eta prozesu iraultzaile eta kontrairaultzaileetan sakonduz. Hemen kokatzen da bete betean pasa den mendeko Euskal Herriko eta Estatu Espainiarreko gerra zibila. Ikastaro honetan, oroimen historikoa eta krisi kapitalista jorratzeaz gain, Marxismoak eskaintzen digun azterketa metodoa ere jorratu nahi dugu, propaganda erreakzionarioak etengabe egin duen desitxuraketa gezurtatuz oinarri filosofikoen inguruan modu argi eta sinple batean mintzatzeko.

 

Irakasleak

  • Ibon Artola

    Federiko Engels Fundazioko Gipuzkoako arduraduna, editorea eta Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistako kidea.

  • Iker Otermin

    Filosofian lizentziatua, musika irakaslea eta Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistako kidea.

  • Urtzi Reguero Ugarte

    Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko doktoregaia.

    Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistako kidea.

 

Helburuak

  • Kapitalismoak XX. mendean eta XXI. mendean izan dituen eta izan ditzakeen ondorioei buruzko gogoeta bultzatzea.
  • Oroimen historikoa berreskuratzea.
  • Marxismoaren oinarrizko ideiak azaltzea.
 

Metodologia

Gaiaren esposaketa egingo litzateke haseran. Ondoren, tartea irekiko litzateke jendeak bere iritziak emateko eta galderak egiteko. Bukaeran, hizlariak, egin diren galderetan eta iritzietan oinarrituta beste esposaketa bat egingo luke.

 

Nori zuzendua

Herritar orori.

 

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
 

Babesleak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia-Euskara

  • Euskararen Erakunde Publikoa

  • Bizkaiko Foru Aldundia-Euskara

banner altsasu

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.