Donostiako Ibaeta unibertsitateko V. Jardunaldi Marxistak
Kreditu batekin konbalidagarriak
(Kreditua behar edo nahi ez dutenek parte hartu dezakete dohain)
Azaroak 6, 13, 20 eta 27an
Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (2.6 gela)
Azaroak 6
15:30etan bideo emanaldia
17:30etan hitzaldia
Ikasle mugimendua eta gazteariaren borroka iraultzailea (gazteleraz)
Azaroak 13
15:30etan bideo emanaldia
17:30etan hitzaldia
Materialismo Dialektikoa, filosofia iraultzailea (euskaraz)
Azaroak 20
15:30etan bideo emanaldia
17:30etan hitzaldia
II. Errepublika, gerra zibila eta langile iraultza Euskal Herrian (gazteleraz)
Azaroak 27
15:30etan bideo emanaldia
17:30etan hitzaldia
Langile mugimenduaren indarra eta kapitalismoaren aurkako borroka gaur egun (euskaraz)
Krisiaren ondorioak sufritzen ari direnak betikoak dira: langabetuak, gazteak, pentsionistak eta langileak. Pobrezia gero eta handiagoa da eta okerrena da gauzek ez dutela hobera egingo hurrengo urteetan. Dena dela, badira krisiaren ondorioak sufritzen ez dituztenak: bankariak eta enpresari handiak. Krisiari esker gero eta aberastasun gehiago ari da pilatzen esku gutxitan; mugarik gabe irabazi lotsagarriak eskuratzen ari dira gutxi batzuk, eta honek guztiak agerian uzten du gaur egungo “demokrazia” kapitalaren diktadura dela. Kapitalistek Estatua eta sistemaren logika onartzen duten gobernuak erabiltzen dituzte beren tresna bezala, beren klaseko interes propioak defendatzeko.
Geroz eta argiago geratzen ari da milioika pertsonentzat mundu zabalean sistema kapitalistarekin errotik amaituko duen alternatiba iraultzaile bat ezinbestekoa dela. Jardunaldi hauek alternatiba hori, sozialismo iraultzailea, lantzera doaz zuzenean. Hori dela eta, hainbat hitzaldi antolatu ditugu. Beste behin, oroimen historikoa berreskuratzeko eta etorkizunerako ikasgaiak ateratzeko helburuz, Euskal Herrian gerra zibilaren gaia landuko dugu. Bestalde, marxismoak eskaintzen digun azterketa metodoa ere jorratu nahi dugu, propaganda erreakzionarioak etengabe egin duen desitxuraketa gezurtatuz oinarri filosofikoen inguruan modu argi eta sinple batean mintzatzeko.
Hitzaldien artean, garrantzia berezia eman nahi genioke gazteriaren eta ikasle mugimenduaren borrokaren gaiari. Ikasturte honetan PPren gobernuak aurrera eraman dituen hezkuntzako murrizketen eta erreformen aurkako borrokak indar berezia hartu du gure unibertsitatean; eta Euskal Herrian bezala, Estatu espainiar guztian ere.
Azkenik berriz, egungo egoera eztabaidatu nahi genuke, klase arteko borrokaren eta langile mugimenduaren egoeraz hausnartuz; hala nola, langile alderdi eta sindikatuek jokatzen duten paperari eta planteatu zaizkien eginkizunak aztertuko ditugu.
Sozialismoaren ideien eztabaida kapitalistek geroz eta gehiago kontrolatu nahi duten hezkuntza sistema honetatik kanpo geratzen da. Baina bestalde, gizarte eredu hau irauli nahi dugunontzat erabat ezinbestekoa zaigu eztabaida hau garatzea. Honela beraz, jardunaldi hauetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, eztabaida bera aberasgarriagoa egin dezagun.
Kredituen aitorpena
Jardunaldi hauetan izena eman eta erregulartasunez azaltzen direnek Bertaratze Ziurtagiri bat jasotzeko eskubidea izango dute, 16 ordutan zifratua eta Ikerketa Sozialisten Federiko Engels Fundazioak emana. Ziurtagiri honek aukera askeko kreditu baten konbalidazioa suposatuko du plan zaharrean matrikulaturik dauden EHUko ikasle guztientzat. Bolognako planekin aukera askeko kredituak ezabatu egin direnez, plan berrian matrikulaturik dauden graduko ikasleak ez dute ezer konbalidatzeko. Hala ere, ate guztiak zabalik daude parte hartu nahi duten guztientzat eta eskertzekoa litzateke gogoa izanez gero jardunaldietara bertaratzea, noski, erabat dohainik eta konpromisorik gabe.
Matrikula
Matrikularen prezioa 15 eurokoa da. Matrikulatzeko epea Azaroaren 6 izango da. Ordainketa egiteko kontu zenbakia 3035 0156 83 1561023721 da, Euskadiko Kutxa (Caja Laboral). Ordainketa hau egiten duen orori material sorta bat entregatuko zaio, EHS aldizkariaren azken alea, Revolucion socialista y guerra civil liburua.
Informazioa
Euskal Herria Sozialista – Telefono zenbakia: 685 720 939
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
www.euskalherriasozialista.net