• EEEari ez Bridgestonen
Bizkaian greba orokor baten alde

    EEEari ez Bridgestonen Bizkaian greba orokor baten alde

  • Koalizio militaristak Europa isilarazi du eta langile klaseari gerra deklaratu dio

    Koalizio militaristak Europa isilarazi du eta langile klaseari gerra deklaratu dio

  • Aroztegiko Elkartasun Komiteari elkarrizketa.

    Aroztegiko Elkartasun Komiteari elkarrizketa. "Herri honek ez ditu inposizioak eta bidegabekeriak onartuko"

  • Trumpen barne politika: autoritarismoa, arrazkeria eta errepresioa

    Trumpen barne politika: autoritarismoa, arrazkeria eta errepresioa

  • Milaka pertsona Donostian errentari parasitoen eta etxebizitzaren negozioaren aurka

    Milaka pertsona Donostian errentari parasitoen eta etxebizitzaren negozioaren aurka

  • Euskal Herria Sozialista, 100 ale. 18 urte marxismo iraultzailearen ideiei eutsiz

    Euskal Herria Sozialista, 100 ale. 18 urte marxismo iraultzailearen ideiei eutsiz

  • Errepresiorik ez ikasle mugimenduari! Somosaguasko 7ekin elkartasuna!

    Errepresiorik ez ikasle mugimenduari! Somosaguasko 7ekin elkartasuna!

  • Le Pen ezgaitua. Klaseen arteko borroka gogortu egin da Frantzian

    Le Pen ezgaitua. Klaseen arteko borroka gogortu egin da Frantzian

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
200322 3


Urtero bezala, aurten ere Jardunaldi Marxistak antolatu ditugu Donostiako Ibaetako Kanpusean. Azpian duzue egitaraua eta oinarrizko informazioa.

Donostiako Ibaeta unibertsitateko V. Jardunaldi Marxistak

Kreditu batekin konbalidagarriak

(Kreditua behar edo nahi ez dutenek parte hartu dezakete dohain)

 

Azaroak 6, 13, 20 eta 27an

Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (2.6 gela)

 

 

Azaroak 6

15:30etan bideo emanaldia

17:30etan hitzaldia

Ikasle mugimendua eta gazteariaren borroka iraultzailea (gazteleraz)

 

Azaroak 13

15:30etan bideo emanaldia

17:30etan hitzaldia

Materialismo Dialektikoa, filosofia iraultzailea (euskaraz)

Azaroak 20

15:30etan bideo emanaldia

17:30etan hitzaldia

II. Errepublika, gerra zibila eta langile iraultza Euskal Herrian (gazteleraz)

 

Azaroak 27

15:30etan bideo emanaldia

17:30etan hitzaldia

Langile mugimenduaren indarra eta kapitalismoaren aurkako borroka gaur egun (euskaraz)

 

Krisiaren ondorioak sufritzen ari direnak betikoak dira: langabetuak, gazteak, pentsionistak eta langileak. Pobrezia gero eta handiagoa da eta okerrena da gauzek ez dutela hobera egingo hurrengo urteetan. Dena dela, badira krisiaren ondorioak sufritzen ez dituztenak: bankariak eta enpresari handiak. Krisiari esker gero eta aberastasun gehiago ari da pilatzen esku gutxitan; mugarik gabe irabazi lotsagarriak eskuratzen ari dira gutxi batzuk, eta honek guztiak agerian uzten du gaur egungo “demokrazia” kapitalaren diktadura dela. Kapitalistek Estatua eta sistemaren logika onartzen duten gobernuak erabiltzen dituzte beren tresna bezala, beren klaseko interes propioak defendatzeko.

Geroz eta argiago geratzen ari da milioika pertsonentzat mundu zabalean sistema kapitalistarekin errotik amaituko duen alternatiba iraultzaile bat ezinbestekoa dela. Jardunaldi hauek alternatiba hori, sozialismo iraultzailea, lantzera doaz zuzenean. Hori dela eta, hainbat hitzaldi antolatu ditugu. Beste behin, oroimen historikoa berreskuratzeko eta etorkizunerako ikasgaiak ateratzeko helburuz, Euskal Herrian gerra zibilaren gaia landuko dugu. Bestalde, marxismoak eskaintzen digun azterketa metodoa ere jorratu nahi dugu, propaganda erreakzionarioak etengabe egin duen desitxuraketa gezurtatuz  oinarri filosofikoen inguruan modu argi eta sinple batean mintzatzeko.

Hitzaldien artean, garrantzia berezia eman nahi genioke gazteriaren eta ikasle mugimenduaren borrokaren gaiari. Ikasturte honetan PPren gobernuak aurrera eraman dituen hezkuntzako murrizketen eta erreformen aurkako borrokak indar berezia hartu du gure unibertsitatean; eta Euskal Herrian bezala, Estatu espainiar guztian ere.

Azkenik berriz, egungo egoera eztabaidatu nahi genuke, klase arteko borrokaren eta langile mugimenduaren egoeraz hausnartuz; hala nola, langile alderdi eta sindikatuek jokatzen duten paperari eta planteatu zaizkien eginkizunak aztertuko ditugu.

Sozialismoaren ideien eztabaida kapitalistek geroz eta gehiago kontrolatu nahi duten hezkuntza sistema honetatik kanpo geratzen da. Baina bestalde, gizarte eredu hau irauli nahi dugunontzat erabat ezinbestekoa zaigu eztabaida hau garatzea. Honela beraz, jardunaldi hauetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, eztabaida bera aberasgarriagoa egin dezagun.

Kredituen aitorpena

Jardunaldi hauetan izena eman eta erregulartasunez azaltzen direnek Bertaratze Ziurtagiri bat jasotzeko eskubidea izango dute, 16 ordutan zifratua eta Ikerketa Sozialisten Federiko Engels Fundazioak emana. Ziurtagiri honek aukera askeko kreditu baten konbalidazioa suposatuko du plan zaharrean matrikulaturik dauden EHUko ikasle guztientzat. Bolognako planekin aukera askeko kredituak ezabatu egin direnez, plan berrian matrikulaturik dauden graduko ikasleak ez dute ezer konbalidatzeko. Hala ere, ate guztiak zabalik daude parte hartu nahi duten guztientzat eta eskertzekoa litzateke gogoa izanez gero jardunaldietara bertaratzea, noski, erabat dohainik eta konpromisorik gabe.

 

Matrikula

Matrikularen prezioa 15 eurokoa da. Matrikulatzeko epea Azaroaren 6 izango da. Ordainketa egiteko kontu zenbakia 3035 0156 83 1561023721 da, Euskadiko Kutxa (Caja Laboral). Ordainketa hau egiten duen orori material sorta bat entregatuko zaio, EHS aldizkariaren azken alea, Revolucion socialista y guerra civil liburua.


Informazioa

Euskal Herria Sozialista – Telefono zenbakia: 685 720 939

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

www.euskalherriasozialista.net

banner altsasu

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.