• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Nazionalitateen auzia (nazioen eta gutxiengo nazionalen zapalketa) inperialismoaren ezaugarrietako bat da, bere jaiotzatik gaur egun arte, eta teoria marxistan leku nagusi bat bete izan du beti. Leninen idatziak izan ziren zehazki arazo hain garrantzitsu honetaz arduratu zirenak, eta oraindik ere gai konplexu honi ekiteko oinarri solido bat ematen jarraitzen dute.

Boltxebikeek gaia modu egokian landu izan ez balute ez zuten inola ere boterea lortuko 1917an. Kapa zapalduen buruan ipiniz soilik lortu zuten proletalgoa sozialismoaren banderapean biltzea eta zapaltzaileen agintea eraisteko behar adina indar biltzea. Inperio tsaristako nazionalitate zapalduen arazoak eta nahiak ulertu izan ez balituzte, proletalgoaren borroka iraultzaileak ez zukeen arrakastarik izango.

Giza garapenaren bi oztopo handiak, batetik, ekoizpen baliabideen jabego pribatua, eta bestetik, Estatu nazionala dira. Baina ekuazioaren lehen zatia egiazko edozein iraultzailerentzat nahikoa argi dagoen bitartean, bigarren gaiari ez zaio behar adinako arreta eskaini. Orain, gainbehera inperialistaren garai honetan, hilzorian dagoen sistema sozioekonomiko baten kontraesanak maila jasanezinetaraino iritsi diren une honetan, arazo nazionala berriro ere azaleratzen da leku guztietan, ondorio tragiko eta odoltsuekin. Konponbidea etorri beharrean, bere jatorrietara itzuli da, giza garapenaren fase zahar batera, eta nazio guztiak basakeriara bultzatzeko mehatxua dakar. Arazo honekin amaitzea beharrezko aurrebaldintza da sozialismoaren mundu mailako garaipenerako.

Herrialde batek berak ere (ezta Estatu handienek eta boteretsuenek ere) ezin dio nazioarteko merkatuaren aginte zapalgarriari aurre egin. Burgesiak globalizazio bezala deskribatzen duen fenomenoa, Marxek eta Engelsek duela 150 urte aurreikusia, orain errebelatzen zaigu ia laborategiko baldintzetan. Bigarren Mundu Gerraren ostetik, batez ere azken 20 urteetan, lanaren nazioarteko banaketa modu izugarrian intentsifikatu da eta nazioarteko merkataritzaren garapen ikaragarria eman da, Marxek eta Engelsek pentsatu ere ezin izan zuten mailara iritsiz. Mundu mailako ekonomia honen garapena, izatez, gertakari aurrerakoi bat da, nazioarteko sozialismoarentzako baldintza materialen existentzia islatzen baitu.

Mundu ekonomia nazioarteko 200 enpresa handienen esku dago. Kapitalaren kontzentrazioa proportzio harrigarrietara iritsi da. Egunero, transakzio internazionalek 1,3 bilioi dolar mugitzen dituzte eta transakzio hauen %70a multinazionalen artean burutzen da. Diru kantitate izugarriak xahutzen dira pentsaezinezko botere bat geroz eta enpresa gutxiagotan biltzeko. Basapiztiak bailiran portatzen dira, bata bestearen ehizan, ea nork irabazi kantitate handiagoa. Testuinguru honetan Leninen Inperialismoa, kapitalismoaren fase gorena liburuak egunerokotasun handiagoa hartzen du.

Leninek azaltzen zuen inperialismoa monopolio handien eta trusten garaiko kapitalismoa dela. Baina Leninen egunetako monopolizazio mailak ume joko bat dirudi gaur egun. Esaterako, 1999an nazioarteko absortzioak 5.100 izan ziren. Transakzioen balioa 798.000 milioi dolarretakoa izan zen. Kantitate hauekin planetako lehen-leheneko arazoak konpondu ahalko lirateke: pobrezia, analfabetismoa eta eritasuna. Baina honek ekoizpen sistema arrazional baten existentzia eskatzen du, non gehiengoaren beharrak gutxiengo baten irabazien aurretik egongo liratekeen. Multinazional erraldoien botere izugarriak, Estatu kapitalistarekin geroz eta fusionatuagoak daudenak, Wright-Mills soziologo estatubatuarrak “konplexu indutrial-militarra” izendatzen duen fenomenoa dakar, eta munduaren gainean historian zehar inoiz ikusi ez den agintea du.

Hemen kontraesan handi bat ikusten dugu. Kapitalismoaren apologista burgesek eta burges txikiek zera baieztatzen dute, globalizazioak jada Estatu nazionalak garrantzirik ez izatea ekarri duela. Hau ez da berria. Kautskyk Lehen Mundu Gerran zehar erabili zuen argudio bera da (ultra inperialismoa deituriko teoria), eta teoria honek kapitalismo monopolistaren eta inperialismoaren garapenak pixkanaka-pixkanaka kapitalismoaren kontraesanak ezabatuko zituela defendatzen zuen. Jada ez zen gerrarik egongo, kapitalismoaren beraren garapenak Estatu nazionala zerbait alferrikakoa bilakatuko baitzuen. Gaur egun hainbat teoriko errebisionistek eta stalinista ohiek defendatzen duten argudio bera da: Estatu nazionala giza historiaren garai iragankor bat izan zen eta gainditurik dago, arazo nazionala desagertu egingo da kapitalismoaren garapenarekin.  Sistema kapitalistatik bereiz ezin daitekeen kontraesan hau arazoa bera existitzen ez dela argudiatuz ezabatu nahi dute. Eta hain justu orain da, nazioarteko merkatua planetaren indar agintaria bilakatu den honetan, antagonismo nazionalak izaera bortitzagoa hartzen ari diren unea, eta arazo nazionala, konpondu beharrean, konplexuago bilakatzen ari da.

Inperialismoaren eta kapitalismo monopolistaren garapenarekin, kapitalismoak jabego pribatuaren eta Estatu nazionalaren muga hertsiak gainditzea lortu du, gaur egun kapitalismoaren aurreko printzerri txikiek eta estatu lokalek jokatu zuten paper bera jokatuz. Lehen Mundu Gerran zehar Leninek honako hau idatzi zuen: “Inperialismoa kapitalismoaren fase gorena da. Herrialde aurreratuetan, kapitalak Estatu nazionalen markoa gainditu zuen eta monopolioa konpetentziaren lekuan ipini zuen, sozialismoa burutzeko aurrebaldintza objektibo guztiak sortuz.” (Iraultza sozialista eta nazioen autodeterminaziorako eskubidea). Baieztapen hau ulertzen ez duena ez da arazo nazionala ulertzeko gai izango, eta ez ditu egungo garaiaren ezaugarri garrantzitsuenak ere ulertuko.

Azken 100 urteetako historiaren ezaugarria indar produktiboek Estatu nazionalaren muga estuen aurka egin duten errebolta izan da. Kontraesan nazionalak amaitu diren mundu bat, teoriko errebisionistek dioten moduan, asmakeria hutsa da; errealitatea guztiz kontrakoa da. Kapitalismoaren krisi orokorrarekin arazo nazionalak ez die herrialde kolonial ohiei bakarrik eragin, herrialde kapitalista aurreratuak ere asaldatu ditu, baita arazoa amaitu zela uste zen lekuetan ere. Belgikak (Europako herrialde garatuenetako batek) baloien eta flandriarren gatazka pairatzen du. Txipreko greziarren eta turkiarren arteko antagonismo nazionalak Grezia eta Turkiara ere iritsi dira. Duela hamarkada bat, Balkanetako arazo nazionalak Europa ia-ia gerraraino eraman zuen.

Estatu Batuetan beltzen eta hispanoen aurkako arrazismoaren arazoa aurkitzen dugu. Alemanian, Estatu frantziarrean edota espainiarrean etorkinen aurkako diskriminazio eta eraso arrazistak ikusten ditugu. Sobiet Batasun zaharrean arazo nazionalak herrialdeen arteko gerra odoltsuaren itxura hartu du. Britainia Handian (kapitalismoaren existentzia luzeena izan den herrialdean) arazo nazionalak konpondu gabe jarraitzen du, ez Ipar Irlandan bakarrik, baita Galesen eta Eskozian ere. Italian, Iparraldeko Ligak Italia zatitu nahian, Pandaniaren autodeterminazio eskubidea modu erreakzionarioan defendatzen du. Ondorioa argia da. Arazo nazionala ukatzea arriskutsua da. Gizartea aldatzeko langile klasea muga nazionalez haraindi batuko duen programa bat behar da, bakoitzaren kontsigna nazionalak, hizkuntza eskubideak, eskubide kulturalak, eta noski, hauek bilduko lituzkeen autodeterminazio eskubidea bandera iraultzailean txertatuz. Marxek, Engelsek, Leninek eta Trotskyk hain argiro ulertu zuten arazo hau sistema sozioekonomikoa aldatzeko borrokarekin soilik konponduko da, sistema kapitalista eta bere merkatu askea izan baitira arazo nazionala eragin dutenak. Arazo nazionala konpontzeko, arazo nazionala bera eragiten duen kausa ezabatu behar da, kapitalismoa, eta Euskal Herriko langile klaseak burgesia espainiarrarekin, frantziarrarekin eta euskaldunarekin amaitu nahi badu beharrezko izango du langile galiziarrekin, kataluniarrekin, espainiarrekin, bretoiekin, kortsikarrekin eta frantziarrekin batzea, denak batera, eta eskubide nazionalen kontsigna gogoan, Estatu espainiar eta frantziarrarekin, denok zapaltzen gaituzten etsai komunekin amaitzeko. Askok ezinezkotzat ikusiko dute hau, baina historian zehar eman da batasun internazional hau, eta nazio zapalduen historia azaltzen saiatuko gara ondorengo artikuluetan ere.

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.