• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Txina bere Joko Olinpikoetarako prestatzen ari den unean antortxa olinpikoak nahiko lan izan du bere bidea zailtasunik gabe egiteko. Tibeteko egoera izan da hautsak harrotu dituena. Herri tibetarrak jasaten duen zapalkuntzak mundu osoan ohiartzuna izan duten estatu txinatarraren aurkako mobilizazioak areagotu ditu.

Kapitalismoaren mirariak erakutsi nahi dizkiote burokrazia eta burgesia txinatarrak mundu osoari baina Tibeteko gertakizunek erakusten dute arazoak ez direla konpondu. Kostaldeko eta ekialdeko probintzietan garatu den kapitalismo txinatarra ez da modu berean ibili mendebaldean eta nekazalguneetan. Hiriak eta kostaldeak aberastu egin diren bitartean nekazalguneak pobretu egin dira. Iraultzaren lorpen gehienak desagertu egin dira eta ondorioz langabezia ikaragarri hazitzen ari da, nekazari behartsuak hirietara doaz, lan okerrenak eta soldata baxuenak izatera.  

Nola izaten diren gauzak, Alderdi Komunista Txinatarra izan da kapitalismoaren bultzatzailea, desberdintasun sozialak, pobrezia, miseria... handitzearen arduraduna. Horrekin ez du nahikoa gainera, bizi baldintzen okertzea salatu duten edozein mobilizazio zapaltzen jarraitzen dute. Hala ere, ez da harritzekoa Alderdi Komunista beldurtuta egotea nekazarien, langabetuen, langileen eta nazio ezberdinen ondoezarekin. Ondo dakite edozein gertaera leherketa handiago baten txinparta izan daitekeela. Horregatik du derrigorrezko edozein mobilizazio lehenbailen desagertaraztea, kasu honetan Tibetekoa.

  

Aspaldiko herri zapaldua

 

Azkeneko hiru mendeetan potentzia inperialista ezberdinek inbaditua edo zapaldua izan da Tibet. Britainia Handiaren, Txinaren eta Tibeten arteko 1914ko akordioarekin, Kanpoaldeko Tibet, gaur egungo Tibeteko Eskualde Autonomoa, txinatarren kontrolpean geratu zen. Trukean Txinak Barnealdeko Tibet utzi zuen. Txina ez zen sartuko gai administratiboetan, Dalai Lamari eta bere gobernuari nolabaiteko autonomia bat eman zioten. 

Garai haietako Tibet ez zen paradisu espiritual bat, askori gustatuko litzaiokeen bezala. Bere ezaugarri historiko eta geografikoen ondorioz (“munduko teilatu” deitua) garai haietan oraindik feudalismo absolutua zegoen indarrean. Tibetek ez zuen industriarik, aktibitate ekonomiko garrantzitsuena nekazaritza zen. Lamak eta noblezia ziren lur, ganadu eta aberastasun guztien jabeak. Sineskeria erlijioso eta tortura basatietan oinarritzen zen erregimena eta nekazari tibetarrak miseria eta pobrezia latzenean bizi ziren.

1949an garaipena lortu zuen iraultza txinatarrak, boltxebikeek Errusiakoan egin ez bezala, ez zion autodeterminazio eskubidea eman Tibeti. 1950ean Maok (iraultza txinatarraren buruak) Ejertzito gorria bidali zuen eta ejertzito tibetarraren edozein erresistentzia zapaldu zuen. Armen mehatxuarekin, Tibet eta Txinak Akordio bat sinatu zuten: Tibet Txinako Herri Errepublika berrian sartuko zen. Hala eta guztiz lurralde batzuk Dalai Lamaren kontrolpean jarraituko zutela erabaki zuten.

 

Iraultza txinatarraren kontraesanak

 

Txinatarren kontrolpeko lurraldeetan nekazal erreforma ezarri zen. Esklabotza eta morrontza abolitu egin ziren. Lamak eta nobleak desjabetu egin zituzten eta hauen lurrak nekazarien artean banatu. Eskolak eta eritetxeak ireki ziren lamen tenplu eta jauregi zaharretan. Neurri hauek, ekonomia planifikatuarekin batera, aurrerapen oso garrantzitsuak izan ziren nekazari eta behartsu tibetarrentzat. Lehen aldiz, tibetarrek, elektrizitatea bezalako aurrerapenen onurak ezagutu zituzten zentral elektriko baten eraikuntzarekin. Honi esker hasieran behintzat nekazari tibetarrek maoista txinatarrak babestu zituzten, iraultzaren onurak ari baitziren jasotzen.    

Baina Maok, burokrazia estalinistaren bidea jarraituz, akordioetara heldu nahi zuen lamekin hauek desjabetu ez ziren lurraldeetan. Horren ondorioz, lamen kontrolpeko lurraldeetan aristokraziak eta gobernu tradizionalak jarraitu zuten, Txinaren diru laguntzekin gainera. Maoren politika Tibetekiko okerra zen, nola zen posible Txinaren kontrolpeko lurraldeetan esklabotza abolitu izana eta aldi berean diruz laguntzea esklabotza mantentzen zutenak lamen kontrolpeko lurretan? Tibeteko herritar zapalduekin batera lamen eta terratenienteen aurkako borroka bultzatu beharrean Alderdi Komunista Txinatarra Dalai Lama eta honen jerarkiarekin elkartu nahi zen. Horregatik utzi nahi ziren nekazal erreforma eta alkilerren murrizketak adibidez etorkizun zehaztugabe baterako. Maok nobleak eta lamak lasaitu nahi zituen, hauekin ondo konpondu, eta hau ezin esan politika komunista bat denik. Nola eskertu zizkioten lamek eta nobleek Maori diru laguntzak eta kolaborazio nahiak? Txinatarren kontrolpean geratu ziren beste lama eta nobleekin batera eta CIAren laguntzarekin matxinada bat hasi zuten. Alderdi Komunista Txinatarraren politikaren ondorioz lamek denbora izan zuten matxinada hura antolatzeko eta finantziatzeko.

Iraultza txinatarrak ez zuen langile iraultzaren ixura jarraitu, baina feudalismoarekin eta kapitalismoarekin bukatzeari esker garapen ekonomiko ikaragarria eman zen. Bai Txinan eta baita Tibeten ere. Hala ere, benetako sozialismoak langile klaseak eta nekazariek gizartearen kudeaketan parte hartze zuzena izatea esan nahi du. Hori ez zen gertatu Txinan. Hasieratik, burokrazian oinarritu zen iraultza eta ez langileen demokrazian. Eta burokraziak ez zuen sozialismoa eraiki, beren pribilegioak eta boterea bermatzen zituen erregimena baizik. Arazo nazionalari dagokionez ere burokrazia maoistak “Txina batua” besterik ez zuen buruan. Hori ezbaian jartzen zuena zanpatu egin behar zen. Horixe da Tibeten egin zutena. Berdin erlijioarekin. Maoistek erlijioa eta monasterioak erasotu zituzten, ikono historiko eta kulturalak suntsitu eta zeremonia erlijiosoak debekatu. Arazoak ez dira konpontzen soilik armak eta kartzelak erabilita, garbi dago errepresioa ez zela modu onena herri tibetarra irabazteko. Iraultzaileen lana erlijioaren gaia azaltzea da baina maoistek hori egin beharrean mehatxuekin konbentzitu nahi izan zuten herri tibetarra eta hauek Alderdi Komunistaren ideiak onartzera behartu.   

Errepresioaren ondorioz lamek eta terratenienteek erraztasuna izan zuten matxinada gehiago antolatzeko, oraingo honetan ere inperialismo estatubatuarraren laguntzarekin.

 

Inperialismo estatubatuarraren helburuak

 

Argi esan behar da Kosovoren kasuan bezala inperialismo estatubatuarra ez dagoela herri tibetarraren zapalkuntzarekin arduratuta. Gauza “garrantzitsuagoak” dituzte buruan. Ez zituzten lamak diruz lagundu Tibet aske baten alde, heuren interes ekonomikoen defentsan baizik. Hori ondo ikusi zen 1972an Nixon presidente estatubatuarra Txinara joan zenean. Lamek inperialismo estatubatuarrarengatik jasotzen zuten laguntza bukatu egin zen. Estatu Batuarrak gauza garrantzitsu batez ohartu ziren: hobea zen Txinarekin negozioak egitea Tibeteko lamak laguntzea baino. Estatu Batuen estrategia aldatu egin zen, Txina erakarri nahi zuten Sobietar Batasuna isolatzeko.

Baina Estatu Batuen laguntza gabe ere herri tibetarra ez zen ixilik geratuko. 1987 eta 1989 urteen artean hainbat manifestazio jendetsu egon ziren Tibeten. Ez ziren ordea Tibetera soilik mugatu mobilizazio horiek. Kapitalismoaren sarreraren ondorioz inflazioaren gorakada eman zen, enpleguen galera, soldata murrizketa masiboak eta erasoak baldintza sozialen aurka. Iraultzaren konkistak hondatzen ari ziren. Horregatik, Txinan zehar ere ikasleek hasitako eta langileek jarraitutako manifestazio eta protesta indartsuak zabaldu ziren, 1989an Tiananmengo Plazan egin zen manifestazio masiboarekin amaituz. Tibeteko borrokak Tiananmengo Plazako mobilizazioen aitzindari izan ziren. Nola ez, estatu txinatarraren errepresioa ankerra izan zen, batez ere Tibeten, 1989ko martxoko manifestazio batean adibidez errepresioak 100 hildako baino gehiago eragin zituen.

Hau da Txina beldurtzen duena. Badakite Tibeten gertatzen denak eragina izan dezakeela Txinako edozein lekutan, badakite Tibeteko txinpartaren batek sua piztu dezakeela. Eta oraingoan ere, Tibeteko gertakizunek manifestazioak sortu dituzte Pekinen bertan ere, gogor erreprimituak izan diren protestak.

 

Alternatiba bakarra sozialismoa

 

Estatu txinatarrarentzat Tibetena bezalako gatazka nazionalak buruhauste handiak dira, ez baitira konpatibleak burokrazia eta burgesia txinatarraren politika eta Txinak zapaltzen dituen nazio ezberdinen askatasuna. Esan dugunez, iraultzari esker, Tibeten ikaragarri azkar hobetu ziren baldintza sozialek banaketa nazionala leundu egin zuten. Bazirudien gai nazionala bigarren lerro batean geratu zela, baina gaurko gertaerek agerian uzten dute ez zuela konponketarik izan. Txinako kapitalismoaren garapen ezberdin eta irregularrak arazo nazionala oraindik eta gehiago zaildu du, eta okertzen jarraituko du. Tibeteko aurrerapen ekonomikoek gainera ez dute herri tibetarrarengan hobekuntzarik suposatzen. Txinako lurralde eta nazioen artean behartsuenetakoa da. Enplegu onak, bai sektore pribatuan eta estatalean, modu itxuragabe batean etnia txinatarrentzat dira. Hedapen ekonomikoa eta industria berriak etorkinek eta elite tibetar txiki batek kontrolatuak daude. Honek esan nahi du biztanle tibetarrak pobreziara eta miseriara kondenatuta daudela, okerren ordainduak dauden eta arriskutsuenak diren lanak egiten dituztela, edo langabezia dutela aukera bakarra. Hau da tibetarren deskontentua elikatzen ari dena, azken finean, Alderdi Komunista Txinatarraren politika kapitalista.

Batzuk Dalai Lama jarri nahiko dute Tibeten askapen borrokaren buru. Baina iraganean gertatu bezala, orain ere, Dalai Lama inperialismo estatubatuarraren kidea besterik ez da. Mendebaldeko inperialistek bere figura eta tibetarren deskontentua erabili nahi dituzte Txina presionatzeko. Baina egoera oso delikatua da. Inperialistek badakite Txinarekin kontuz ibili behar dutela, ez dela errez mehatxatu daitekeen Afrika, Amerika Latina edo Asiako herrialde ahul bat. Inperialistek diru asko inbertitu dute industria txinatarrean eta ez dute nahi irabaziak arriskuan jartzea. Eta ondo dakite azken urteetan nekazarien greba eta gatazkak zenbaterainokoak izan diren Txinan zehar, Tibetekoak baino handiagoak. Baina kasu hauetan zer egin dute inperialistek eta hauen komunikabideek? Ixilik geratu dira, nekazari eta langile klase txinatarraren esplotazioak irabazi zoragarriak ematen baitizkie. Zer egingo lukete inperialistek langile klase txinatarrak greba orokor bat edo greba mugimendu bat antolatuko balu? Dudarik gabe, mugimendu horren berehalako zapalkuntza eskatuko lukete eta babesa eman estatu txinatarrari. 

Herri tibetarrak ez du sekula askatasunik lortuko Pekingo erregimenak existitzen jarraitzen duen bitartean. Burokrazia txinatarrak eta burgesia “jaio berriak” ez dizkiote Tibeti bere eskubide nazionalak emango, beldurra baitute beste nazioek ez ote duten bide berdina jarraituko eta horrela beren merkatuak galdu. Erregimen txinatarrak botere zentrala eta Txina “batua” ditu helburu. Langile klaseak eta nazio zapalduek ez dute askatasunik lortuko gaur egungo “Herri Errepublikan”.

Garrantzitsua da aipatzea ere herri txinatarra ez dela Tibeten etsai. Burokrazia eta kapitalistak dira errudunak. Beraiek dira Txinako langile, nekazari, behartsu eta nazioen etsai komunak. Txinako eta Tibeteko langile eta nekazariek arazo berdinak dituzte: esplotazioa, soldata baxuak, oinarrizko produktuen garestitzea, azpiegitura sozialen gabezia eta burokrazia estatalaren eta klase kapitalistaren zapalkuntza. 

Horregatik da beharrezkoa iraultzaileentzat Txinako eta Tibeteko langileen eta nekazarien batasuna bultzatzea eta defendatzea etsai komunaren aurka, kapitalismoaren eta burokraziaren kontra hain zuzen. Erregimenak errepresioa erabiliko du masen protesta txikienak zapaltzeko ere baina horrek manifestazio gehiago sortu ditzake. Klase borrokari izkin egitea ezinezkoa egingo zaio estatu txinatarrari. 

Marxismoaren ikuspuntutik alternatiba bakarra daukate Txinako, Tibeteko eta beste lurraldeetako langile eta nekazariek: langile klasearen batasunagatik borrokatu burokrazia txinatarra boteretik botatzeko, burgesia desjabetu eta ekoizteko indarrak (fabrikak, lurrak, bankuak, komunikabideak...) langileen eta nekazarien kontrolpean jarri eta nazio guztiei beren eskubide demokratiko nazionalak eman, autodeterminazio eskubidea barne. Txinako nazioen gaia eta langile klasearen askatasuna benetako sozialismoarekin bakarrik konponduko dira.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.