• Apirilak 21eko hauteskundeak · EAJ ez da aliatua, errepresioa eta patronala da. Kanpora bota behar dira!

    Apirilak 21eko hauteskundeak · EAJ ez da aliatua, errepresioa eta patronala da. Kanpora bota behar dira!

  • Gaza, infernua lurrean

    Gaza, infernua lurrean

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3


Apartheidaren “bukaerak” ez zituen Hegoafrikako herritarren eskubideak bermatu. Xenofobiak jarraitu egiten du. Kapitalismoa bukatu ezean, arrazismoarekin amaitzea ezinezkoa da.

CIAren factbook-aren arabera:

“Hegoafrika hazten ari den diru sarrera ertainen merkatua da, errekurtso naturalen hornikuntza zabal eta finantza, lege, komunikabide, energia eta garraio sektoreak ondo garatuak dituena; munduko hamazazpigarren burtsarik handiena; lurralde guztietako erdiguneetara iristen den merkantzien banaketa errazten duen azpiegitura modernoa da. 2004az geroztik,  hazkundea indartsua izan da, oreka makro ekonomikoa eta merkantzien boom globalaren ondorioz emandako irabaziak erdietsiz”.

Nola uler daiteke, orduan, komunikabideek dioten moduan, azken asteetan etorkinen aurka eman diren erailketa basatiak? Batzuk matxeteekin hil dituzte, beste batzuk bizirik erreta. Orain dela aste batzuk hasi ziren ekintza hauen ondorioz, milaka pertsonak beren etxeetatik ihes egin dute.

CIAren hitzek, nahiz eta baikorrak izan, Hegoafrikako egoera azaletik besterik ez dute erakusten. Errealitatea bestelakoa da ordea, eta hori aberastasunaren polarizazioan nabarmen ikusten da. Gutxi batzuk aberastasun horren jabe diren bitartean beste gehiengoa txirotasun gordinean bizi da.  Hori egiaztatzen duten datu batzuk ematearren, langabezi tasa %30 inguruan dago, biztanleriaren erdia pobrezian bizi da, biztanleriaren %10ak errenta nazionalaren 1,4% jasotzen duten bitartean aberatsenen %10ak %44,7 kontsumitzen du. . .

Hegoafrikan berriki izandako gertaera hauek aurreko datuek biztanleriarengan ezartzen duten presioaren ondorioak dira. Gainera okerrena zera da: bertan izan diren biktimen gehiengoa Zimbawetarrak direla, Mugaberen erregimenak ezarritako politika ekonomikoak eragindako txirotasunari ihes egin nahian Hegoafrikara lan bila joaten direnak (uste da egunero 3000 mugitzen direla).

Pertsona hauek Hegoafrikara joatearen arrazoiak nagusiki bi dira: bata geografikoa, hegoaldera jaitsi besterik ez dute eta bestea berriz, ekonomikoki Zinbawe baino zerbait garatuagoa delako. Hala, Zinbawekoak ez ezik, Afrikako lurralde desberdinetako etorkin ugari jaso ditu Hegoafrikak. Bere gobernuak, Zinbawetik goseturik datorren jende txiroaren mugimendu fluxua geldiarazteko, militarrak ezarri ditu mugetan baina alperrik, pertsona hauen etsipena handiegia baita. Hau gutxi balitz, bere baitan Kongo, Somalia eta beste Afrikar nazioetako milaka errefuxiatu eta asilo eskaerak dauzka.

Nahiz eta kontinentean Hegoafrika izan garatuena, oraindik ere bereak dituen arazo sozial ikaragarriak ditu. 49 milioi biztanleetatik 3 edo 5 milioi etorkinak dira, lehengo langabezi tasa are gehiago puztuz. Gutxi gora behera 7,5 milioi hegoafrikarrek ez dute etxebizitza egokia lortzeko aukerarik eta hori gutxi balitz,  biztanleriaren sektore garrantzitsuenean, hots, txiroenean , VIHa eta erailketak zabaltzen ari dira.

Testuinguru honetan, gobernuak  arazo sozial guzti hauen errua etorkinei (bertako tribu etniko batzuei ere bai) egotzi die eta txiroenek beren ongizaterako mehatxu moduan ikusten dituztenez, ondoeza guztia hauengan botatzen dute. Apartheidaren erregimenaren erorketaren ondoren, ikusten ez dutena zera da ordea, zein den egoeraren erantzulea. Masak apartheidarekin amaitzeko eta beren bizi baldintzetan hobekuntzak izateko asmotan borrokatu ziren eta ez orain, garai bateko zurien antzera, beltz gutxi batzuk ondo bizi eta beste guztiak eguneroko biziraupenean  egon daitezen. Hasieran zituzten itxaropenak (benetako aldaketarenak) ezerezean geratu ziren ANCko zuzendaritzak klase kapitalistaren ikuspuntua hartu ondoren erabili zuen politika zela eta. Politika hori masen beharretara egokitu beharrean, kapitalismoaren menpe ezarri zuten. Orain agertu berri den agintari ustel horietako bat Thabo Mbeki dugu, Mugabek Zimbawen ezarritako politikaren eredu eta babeslea eta horrek ANC eta sindikatuen haserrea piztu du. Izan ere, Mugabek ezarritako politikaren ondorioz nazioa krisian barneratu duela ikusita ere, Mbeki prest agertzen da inperialismoaren aginduak betetzeko, nahiz eta egoera errepikatzeko arriskua egon. Bertako ekonomiak krisi ekonomiko mundialaren tenka pairatzen du eta oraingo arazo sozialak ekonomia hazten ari dela eman baldin badira, zer esanik ez egoera erabat okertuko dela krisiak bere gordintasunean harrapatzen dituenean. Maiatzaren lehenean, ANCko agintariek jendeari “arrazakeriaren” aurka batera borrokatzeko eskatu zion. Baina arrazakeri hori, ez da inondik eta  bat-batean sortu. Kapitalismoarekin ezin dira behartsuenen arazoak konpondu, gosea eta etsipenarekin batera, gehienez ere txirotasun maila handiagoak sor ditzake. Ez da harritzekoa beraz, txiroek “lana lapurtzen dien atzerritarrak” erasotzea, nahiz eta Hegoafrika gai den bertako biztanle guztiak elikatu, jantzi, etxebizitza duina eta lanpostuak emateko. Aukera ederra du langile mugimenduak krisi honi irtenbidea emateko, baina horretarako derrigorrezkoa dute gutxiengo kapitalisten eskuetan (aurreko apartheidaren erantzuleak hain zuzen)  dauden baliabideak bereganatzea. Hegoafrikar langile mugimenduak, elkartasunean, internazionalismo eta klaseen arteko borrokan tradizio handia du eta horren adibidea Zimbawerako ziren armaz beteta zeuden ontzi txinatarrak husteko ezetza eman zuten zamaketariena izan da. Adibide honek garbi erakusten du hegoafrikar langile klasea dela, muga nazional guztien gainetik, txiroen elkartasuna lortu eta masak norabide zuzenean gidatzeko gai den klase bakarra. Aurreko urtean, Hegoafrikan, ANCren gobernuaren aurkako grebak izan ziren. Bertan sektore publikoko milaka langilek parte hartu zuten. Greba hauen iturburua osasungintzan izan ziren 600 langileren kaleratzea izan zen, soldataren %12ko igoera eskatzen baitzuten, gobernuaren %7,25aren aurrean. Hitzaldi handiak egon ziren, garraioko sektoreak greba babestu zuen (taxi, autobus, trena). Mbeki presidentea grebalarien aurka azaldu zen, eskirolak babesteko polizia erabiltzeko prest zegoela esanez. Greba hark langile hegoafrikar mugimenduaren indarra erakutsi zuen eta haren agintariek nahi izan balute, gizartea eraldatzeko indarrak mobilizatzea besterik ez zuten. Ez badute hori egiten, basakeria egoera hauek errepikatzera zigortuak egongo dira, langileek beren buruari zer egin dezaketen galdetzen duten bitartean. Gaur egungo egoera, apartheidaren erorketaren ondoren ANCko agintariek harturiko politikaren ondorio zuzena da. Horrek erakutsi du apartheidaren amaiera ez zela nahikoa, baizik eta beharrezkoa zela apartheida oinarritzen zen sistema soziala eta ekonomikoarekin, hots, kapitalistarekin, behin betiko amaitzea. Masen borrokak ez ziren gutxiengo beltz batzuk burgesak bilakatu zitezen, aldiz, justizia sozialaren alde borrokatu zuten, baina, tamalez, ANCko agintariek huts egin dute. Horrenbestez, Hegoafrikan ere derrigorrezkoa izango da bertako langile mugimenduan marxismoaren ideiak bultzatzea, langile eta ikasleei Leninek esaten zuen moduan ideiak pazientziarekin azaltzea, honela errealitateaz jabetu daitezen. Ezinbestekoa, beraz, hegoafrikar langile masak langile klasearen borrokara gerturatzea, azken finean, beren etorkizunaren alde borrokatuko baitute. Bi aukera dituzte, gaur egungo egoerak ez baitie besterik eskaintzen: Basakeria ala sozialismoa.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.