• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Iraultza burgesaren aro klasikoan Europan –gutxi gora behera 1780tik 1871 bitartean- Estatu nazionalen eraketak paper erlatiboki aurrerakoia jokatu zuen, tokian-tokiko partikularismoekin eta feudalismoaren hondakinekin amaituz eta, merkatu nazionalaren sorreraren bitartez, ekoizpen indarren garapenerako oinarriak finkatuz. Baina ordutik hona egoera erabat aldatu da. Ekoizpen indarrek aspaldian gainditu zituzten Estatu burges nazionalaren muga hertsiak.

Egun, Estatu burges nazionalak paper aurrerakoi bat jokatzeari utzi dio: ekoizpen indarrak garatu beharrean, berauentzako oztopo izugarria suposatzen dute. Burgesak berak ere honen jakitun dira. Europar Batasunaren eraketarekin Estatu europar ñimiñoek Estatu Batuetako inperialismoa eta Errusia stalinista boteretsua bezalako bi erraldoirekin ezin zutela lehiatu onartu zuen burgesia europarrak. Baina Europar Batasunaren eraketak ez zuen Estatu nazionala desagertarazi Europan. Alderantziz. Batasun hau hein batean, Gerra Hotzaren testuinguruan, bloke kapitalistaren liderra zen Estatu Batuen agintetik nolabait askatzeko modua izan zen eta Europako estatuak biltzen zituena hontatik askatzeko interesa bazen ere, behin hau lortutakoan argi ikusi zen “europar guztiak batzen zituen helburu haiek” ez zituztela denek elkarbanatzen. Estatu nazional guztien berdintasun idiliko batetik urrun, inperialismo alemaniarra Europaren agintari bilakatu zen Frantzia atzetik zuela. Antagonismo nazionalak bizirik zeuden eta daude, eta zalantzarik gabe areagotu egingo dira. Desberdintasun hauen adibide argi bat ikusteko hor dugu Irakeko Gerrarena, zeina Erresuma Batuak eta Estatu espainiarrak babestua izan baitzen, Alemaniak eta Frantziak gerran parte hartzea babestu ez zuten bitartean.

Gerra Hotzaren amaierarekin neoliberalismoa ideologia bakarra bilakatu zen. Kapitalismoaren apologistek globalizazioa kolore politekin irudikatu zuten (eta irudikatzen dute), kontraesanik gabeko mundu bat, askatasun eta liberalizazio handiago batera alaiki zuzendua. Baina emaitzak argi geratu dira urte gutxira. Mundua ez da globalizatu eurek nahi edo pentsatu zuten moduan. Batetik, hiru bloke inperialista lehiakidetan apurtzeko joera hartu zuen. Estatu Batuen inguruan antolatzen zena, Kanada eta Hego Amerikarekin, batetik. Japonek agindutako Asiako bloke ahulagoa, bestetik. Europar Batasuna, azkenik, Alemania buru, eta Afrikako, Ekialde Hurbileko, Europa Ekialdeko eta Karibeko zati handi bat kontrolatzen zituela. Bloke inperialista lehiakide  hauen arteko antagonismoak inoiz baino intentsoagoak bilakatu ziren. Beste edozein une historikotan bloke hauen arteko gerra eragingo zuen, baina Bigarren Mundu Gerraz geroztik, batez ere Estatu Batuen eta Sobiet Batasunaren arteko gatazkak sustaturik, garatutako baliabide suntsigarrien bilakabideak –arma nuklearrak, bakteriologikoak eta kimikoak- badirudi mundu gerra baten aukera alde batera uzten duela, izan ere, halako borroka batean lehiakideak erabat suntsituak izateko arriskua baitago. Baina merkatuengatiko borroka gupidagabeak jarraitzen du, gerren biziraupena bermatzen duena munduko eskualde ezberdinetan. Afrika Zentralean eragin esferengatik, merkatuengatik eta meatzaritzak ematen dituen aberastasunengatik burutzen diren borrokak horren adibide dira. Gerra hauek tribalismoaren eta afrikarren basakeriaren emaitza bezala erakutsi ohi dira, baina praktikan, gatazka hauen atzean Estatu Batuen, Frantziaren eta Britainia Handiaren arteko borrokaren eraginak ikus ditzakegu euren txotxongiloak alde batean edo bestean jarriz.

Leninek Inperialismoa, kapitalismoaren fase gorena lanean deskribatzen zuen mundua Gerra Hotzaren ostean antolatu zen eta oraindik ere irauten duen munduaren islada zuzena da. Merkatuengatiko borroka sakonak daude, baita merkatu txikienarengatik ere. Mundu hau oso urrun dago globalizazioaren apologistek kontraesanik gabeko mundu berri baten inguruan ematen zuten irudi erakargarritik. Ezkutuan bada ere, potentzia inperialistak hezurtxo ezdeusengatik borrokan ari dira, zakurrak bailiran. Ikusi besterik ez dago Afrikako mapa zer den, inperialismoaren krimenek milioika gizakiren bizitza eta eboluzioa bortizki nola distortsionatu duten ikusteko. Estatu-mugak lerro zuzenak dira, erregela batekin mapa baten gainean marraztuak. The Economistek bikain azaldu zuen gertatu zena: “Burokrata europarrek 10.000 tribu eta nazio ezberdin dozena bat Estatu ia kolonialetan bildu zituzten”. Egungo Afrika Zentraleko gerrak, hein batean, banaketa geografiko, linguistiko eta tribal naturalak zatikatu zituen munstrozko banaketa baten heredentzia dira. Amaierarik gabeko munstrokeria eguneroko ogia bilakatu izanaren adibide ugari eman daitezke: Kongo, Ruanda, Burundi, Sierra Leona, Sudan, Somalia... The Economistek egoera honela deskribatzen zuen Sierra leonardo gerra zibilean: “Euren gurasoak hiltzen dituzten haurrak, herrialdeetan zehar dabiltzan kanibal taldeak, kaosa, basakeria... Sierra Leona Afrikako azken herrialdea da kaos odoltsu batean desegiten. Eta emaitza are eta okerragoa izan daiteke”. Gerra zibil hau amaitu zen, baina amaiera horren emaitza herrialdearen suntsiketa sozioekonomikoa izan zen.

Arazo nazionalaz hitz egiterako orduan adibide “klasikoagoak” etorri ohi zaizkigu burura, hala nola Palestina, Irlanda, etab., baina auzi hau dela eta Afrikako kontienentean gertaturiko izugarrikeriak konparaezinak dira. Izatez, modu isilago batean bada ere, egunkaria edota web orri bat irekitzea nahikoa da Afrikan “beti” “zerbait” gertatzen ari dela ikusteko. Gatazka hauen jatorria mendebaldeko potentzien menperaketa inperialistan topatzen da, baina ez da ahaztu behar XX. mendearen erdirako jada Afrikako zonalderik gehienak “independentzia” eskuratu zutela eta Estatu nazional gisa antolatu zirela. Beste era batera esanda: independentzia prozesu hauek ez dute konponbiderik ekarri afrikarrentzat, eta kapitalismoaren barnean egiazko independentzia eskuratzeak dituen zailtasunaren froga argia bilakatu da Afrika.

Ikuspegi iraultzaile batetik Afrikaren arazoen konponbiderako (nazionala barne) alternatiba Afrika ekonomia planifikatu batekin antolatzea izango litzateke eta betebehar hori langilegoarena eta sektore zapalduena da. Afrikako herrien miseriaren amaiera eta askapena, arazo sozialen eta nazionalen ebazpena, arazo sakonenen konponketarekin dator. Gatazkan dauden tribu edo talde ezberdinen buruzagiek euren jarraitzaileei euren arazoen jatorria azaltzerakoan tribu baten edo bestearen existentzia edota beste herri batzuek euren lurren jabegoaren gain eginiko bortxaketa aipatzen dizkiete. Konponbidea, beraz, beste tribuaren suntsiketa eta Estatu-mugen aldaketa izan ohi da. Baina baieztapen horiek errealitatetik oso urrun daude. Tribu horiek interes inperialisten peoi bilakatzen dira eta lur haiek zein triburenak diren zehaztea formalismo hutsa da: inperialismoa da Afrikako lurraren aberastasuna xurgatzen duena. Afrikak ekonomikoki duen potentziala ikusita, nekazal arloan izan dezakeen hedapenagatik, bere lehengai mineralengatik,... erabat alda lezake bertako biztanleen bizitza ustiaketa hauen irabaziak gizartearen gainera eroriko balira. Eta eskasiaren amaierak tribu eta herri ezberdinen elkarrarteko ulermenerako oinarri esanguratsua finkatuko luke ezbairik gabe.

Autodeterminazio eskubidearen manipulazioan ere, Afrika izan daiteke adibiderik garbienetakoa, autodeterminazioaren printzipioak helburu erreakzionarioetarako balio dezakeela erakutsiz: Estatuak ahultzeko, eskualdeak euren baliabide mineralen arabera zatitzeko eta potentzia inperialistek eta multinazionalek hobeto menperatzeko bidean. Inperialista estatubatuarrek eta frantziarrek borroka titanikoak izan dituzte Afrikan eta Asian merkatuengatik eta bi Estatu hauek autodeterminazio eskubidearen defentsa egitearen hipokresia begibistakoa da. Adibide gutxi batzuk emateagatik, Frantziak bere lurraldeak mantentzen jarraitzen du Amerikan edota Ozeano Bareko irletan, besteak beste. Estatu Batuek, berriz, inoiz gutxitan egin diote kasu gainerako Estatuen subiranotasun nazionalari (Latino Amerikako gobernuetan esku hartzeak, Irak, Afganistan, etab. luzea).

Bigarren Mundu Gerraren ostean iraultza kolonialaren goraldi itzela eman zen. Agian historiako herri zapalduen mugimendurik handiena, Txina, Afrika, Ekialde Hurbila, Indonesia, India edota Pakistan bezalako lurralde zabalak esnarazi zituena. Milioika esklabu kolonial euren ugazaben aurka altxatu ziren eta euren askapen nazionalaren alde egin zuten borroka. Marxistek iraultza koloniala babestu zuten, begibistakoak diren arrazoiengatik: mugimendu iraultzaile bat zen, inperialismoaren aurkako kolpe bat, masak altxatzea ahalbidetu eta klase borrokak aurrera egitea baimendu zuena. Mende erdi bat baino gehiagora, zer konpondu dute herrialde “independiente” hauetako burgesiek? Independentzia formala lortu zuten, baina kapitalismopean ez da independentzia. Herrialde kolonial ohiak mundu-inperialismoaren zalgurdiari loturik daude mundu-merkatuaren mekanismoen bitartez. Errealitatean, egun esklabizatuago daude garai kolonialean baino. Desberdintasuna zera da, aginte burokratiko eta militar zuzen bat beharrean, zeharkako aginte bat dutela euren gain, merkataritzaren eta zorraren bidez antolatzen dena. Konponbide bakarra iraultza sozialistaren bidetik etorriko da.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.