• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


XX. mendean, munduko potentzia inperialista handienen borroken eszenatoki izan zen Afrikako kontinentea. Afrikaren baliabide natural izugarriek erakarrita, estatu inperialista bakoitzak ahalik eta etekinik handiena lortu nahi izan zuen. Helburu hauek lortzeko asmotan, hainbat metodo erabili zituzten potentzia inperialista hauek: gerrak, herrialdeen banaketa artifizialak, tribuen, etnien eta erlijio ezberdinen arteko liskarrak bultzatu… maniobra hauek guztiak inperialismoaren interesak asetzeko, milioika hildako eraginez. Besteak beste, Kongoko gerra eta Ruandako gatazka ere inperialismoaren ondorio garbiak dira.

XXI. mendea modu berean hasi da, Sudan Hegoaldearen independentzia erreferendumarekin: herrialdearen banaketa hau maniobra inperialista baten adibide garbia da, modu honetan, multinazional inperialista handiek bertako aberastasunetara heltzeko aukera izango baitute.

Orain dela urte batzuk, Sudan albiste izan zen Darfurko gatazkagatik (herrialdearen mendebaldean). Bertan emandako borroketan 350.000 pertsona hil eta beste 3 milioitik gora erbestera ihes egin beharrean izan ziren. Modu honetan, Sudan da mundu osoan gatazka armatuengatik erbesteratu gehien dituen herrialdea, 6 milioi herritartik gora.

Bai Darfureko gatazkaren eta baita Sudanen gaur egungo egoeraren sorburua, Afrikako beste hainbat herrialdetan gertatzen den modura, herrialdearen iragan koloniala da. Sudanen, inperialismo britainiarrak aplikatutako “zatitu eta garaitu” politikaren ondorioz aurrez aurre jarri zituen musulman eta arabiar hiztunak (iparraldeko gehiengoa) eta gainerakoak (hegoaldeko kristau eta animistak). 1956an Sudanek independentzia lortu zuen, baina inperialismoak bere hazia ongi errotuta utzi zuen bertan: etnien, erlijioen, herrien eta tribuen arteko banaketa mordoa bultzatu zituen. Hauek ondorengo urteetako gatazka armatuen sorburu izan ziren.

Hogeita bi urtetako gerra zibil gogorrak, 2 milioi hildako eta 4 milioi errefuxiatu eragin zituen. Gerra hau 2005ean amaitu zen, Sudango gobernuaren (gaur egungo presidentea buru zuela), Omar Hassan al-Bashir erreakzionarioa eta SPLMaren (Sudango Herriaren Mugimendu Askatzailea) arteko Bake Akordio baten ostean. Bake akordio hau, gaur egungo Sudango presidente ordeak eta hegoaldeko gobernuaren presidenteak, Salva Kiirek, zuzendu zuten. Sinatutako bake akordioak, independentzia erreferendum bat egitea bere gain hartzen zuen.

Petrolio erreserba handiak

Potentzialki  Sudan herrialde aberatsa da, baina hala ere mundu osoko estaturik pobreenetakoa da: NBEren pobreziaren indizearen arabera, 104. postuan aurkitzen da  132 estatutako zerrendan. Azpimarratzekoa da, bizi itxaropenari dagokionez ez dela 50 urtetara heltzen. Bestalde, jakina da Sudanek 6.700 milioi petrolio kupeletako erreserba duela; %80a hegoaldean. Horrek esan nahi du petrolio aberastasunaren zatirik handiena estatu berriaren eskuetan geratuko dela. 

Gaur arte, petrolioa izan da Sudango gobernuaren diru sarrera nagusia. 1998 eta 2008 artean, sarrera hauek herrialdearen garapen ekonomikoa baino bost aldiz handiagoa izan ziren. Hala ere etekin hauek, hirugarren mundua moduan ezagutzen diren herrialde gehienetan bezalaxe, gutxiengo pribilegiatu bat soilik aberasteko balio izan dute, gehiengo zabal bat pobreziara kondenatuz. Orain gutxi Wikileaksek jakinarazi duenez, al-Bashirek 9.000 milioi dolar atera zituen Sudandik eta banketxe britainiarretan sartu. Iparraldeko elite baten aberasteak, diskriminazio sozialak, hegoaldeko ekonomiak (hegoaldeko pobrezia tasa %85ekoa da eta iparraldekoa berriz %46), zapalketa nazionalak eta hamarkadetan hegoaldeak al-Bashir erreakzionarioaren eskutik jasandako errepresioak erresumin handia sortu du hegoaldean. Hauxe da independentziaren aldekoen babes zabalaren (%96) arrazoirik nagusiena.

 

Demokrazia eta justiziaren alderako pausua?

Inperialismoak, batez ere AEBk eta EBak, independentzia erreferenduma babestu dute sutsuki. Obama berak, The New York Times egunkarian eginiko adierazpenetan azaldu zuen, “bozka historikoa autodeterminazioaren alde (…) zoramena sortu eta aurrera pausu garrantzitsua izango da Afrikako demokraziaren eta justiziaren bide luzean”. Baina independentziaren inguruan estatubatuarrek azaldutako babesaren atzean dagoen benetako arrazoia Txinarekiko abantaila estrategiko bat lortzea da, honek bertako petrolio produkzioaren %60 kontrolatzen baitu. Estatu berri sortuz, oraindainoko kontratuak bertan behera geratuko dira eta berriro negoziatu beharko dira, beraz, petrolio konpaini europar eta estatubatuarrek aukera berria izango dute posizio hobe bat lortzeko.

Estatu berria, munduko estatu pobreenetako baten modura sortuko litzateke eta bertako gobernuak, gobernu kapitalista bat izaten jarraituko du, inperialismoaren zerbitzura. Erreferenduma ospatu ostetik (Urtarrilak 9), 30tik gora hildako izan dira mugan eman diren enfrentamenduetan; beraz, denbora kontua da borroka armatuaren gatazka berriro sortzea. Muga berrien sorrera eta petrolio baliabideen banaketa tentsio askoren sorburu ari da izaten. Bestalde, oraindik ez da konpondu mugan dauden bi etnien arteko gatazkaren etorkizuna. Gainera, iparraldean bizi diren eta hegoaldekoak diren 140.000 herritarrek ihes egin behar izan dute independentziaren ostean sortu zitezkeen oldarraldiei beldur.

Hegoaldetik banatzea eta estatu kapitalista berri bat sortzea ez da Sudango masek dituzten arazoak konpontzeko erremedioa eta ez du autodeterminazioaren ariketa efektiboa gainontzeko herrialdeetara zabalduko. Alternatiba bakarra, gazte, langile eta nekazari guztien batasuna da, herrialdeko gobernu erreakzionarioa gainditu eta guztien borrokaren bidez inperialismotik askatzeko, modu honetan gizartearen eraldaketa sozialista eman ahal izateko.

Gehiago hemen

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.