• Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Venezuelako hauteskunde presidentzialen balantzea. Azalpen bat marxismo iraultzailetik

    Venezuelako hauteskunde presidentzialen balantzea. Azalpen bat marxismo iraultzailetik

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


 

 

EAJk Alderdi Popularraren gobernua sostengatzeko sinaturiko akordioak hainbat zorion eta laudorio jaso ditu; horien artean euskal eta espainiar patronalak, eskuina eta Eusko Jaurlaritzan gobernu-kide duen PSE. Hain zuzen ere, PP ustelkeria kasuen putzuan hondoraino murgildurik dagoen une batean, alderdiko 800 kide baina gehiago inputaturik daudenean... EAJri esker aurrera atera ahalko du benetan konplikatua zeukan legislatura, parlamentuko ahultasunaren eta ustelkeria kasuek ematen dioten deskredituaren artean. Baina jokoa ez da hor amaitzen. EAJri esker, PSOEko gestora kolpistak oposizio gisa aurkeztu ahalko du bere burua eta horrela, libratu egiten da berriz ere PPren salbatzaile bezala agertzetik, hain zuzen ere idazkaritza orokorrerako kanpaina bete betean daudenean.

Akordio hauek ez dira berriak. Bere garaian Arzallusek Aznar babestu zuen behar izan zuenean eta baita Zapatero ere. Kontuan hartu behar da, akordio hau ez dela azken momentuko inprobisazio huts bat izan, hilabeteak eraman dituzte hori prestatzen. EAJak argi eta garbi utzi du, Andoni Ortuzarrek esan ohi duen bezala "konplejorik gabe", eskuineko alderdi bat dela. Argi utzi du euskal burgesiaren interesen defendatzaile leiala dela, eta honek burgesia espainarrak eta europarrak defendatzen duen sistema berbera defendatzen duela, merkatu, interes eta lotura ekonomiko berberak tartekatuz. Eurentzat hori gailentzen da guztiaren gainetik honelako momentu klabeetan. Ikusi besterik ez dago. Ituna justifikatzeko EAJak gehien erabili duen argumentua Gobernu espainolaren egonkortasuna bermatzea izan da, Kataluiniako prozesu betean eta Podemosek Rajoyren aurka zentsura mozio bat aurkeztu duenean. EAJ harro agertzen da orain, akordioa sinatu ostean, Urkullu izango delako Bruselasen hartuko duten komunitate autonomiko batetako lehen lehendakaria. Komisio Europearreko presidente den Jean-Claude Junckerrek hartuko omen du, EAJ oligarkia europarrentzat konfiantzazko alderdia dela eszenifikatzeko. Azken urteetan EBko beste herrialde batzuk 27en Europa inplosionatzeko mehatxuaren protagonista izan diren arren, Estatu espainiarrak batasuneko ahulenetako bat izaten jarraitzen du.

Akordio hau ez da momentuko zerbait, urrunago doa. Eskuin espainolari gobernuan mantentzea baimentzeaz gain, hori luzatzeko aukera ere ematen dio, itun honek letra txikian legislaturako itun bat ezkutatzen baitu, 2018ko aurrekontuetara zabalduko dena. Funtsean, klaseko itun bat da, kapitalismoa, bere alderdiak eta instituzioak krisirik gordinenaren erdian dauden une batean. Burgesiak egonkortasuna behar du agintzen jarraitzeko, esplotatzen, pribatizatzen eta publikoa dena lapurtzen jarraitzeko, eta funtsean hori adostu dute.

Prentsak, batez ere Euskal Herrira bideratutakoak, ikaragarri puztu ditu akordio honen kopuruak. "Akordio milioiduna Rajoyren gobernua sostengatzearen truke" (El Correo) bezalako titularrekin, PPek prezio oso altua ordaindu duela irudikatzen saiatu dira EAJri aurpegia garbitzeko. Itunarekin euskal patronalak bere kontuak hobetuko ditu, elektrizitate merkeagoa eta salbuespen fiskal handiagoak izango ditu. Ertzaintzak bere estatusa hobetuko du eta polizia gehiago kontratatuko ditu nahiz eta jada Europa mailan biztanleko polizia kuota handiena dugun, kontuan hartuz ETAk armak behin betiko entregatu berri dituela. Kupoari eta abiadura handiko trenari dagokionean berriz, ez dago berri handirik. Azken batean, EAJak ez ditu bertan behera utzi nahi euskal Y-aren obrak, edonola jarraitu nahi ditu eta 2025erako aurreikusiriko inbertsioek hainbat ekarpen behar dituzte. Ondorioz, EAjak PP babesten jarraitu beharko du eta berdina gertatzen da gainontzeko diru partidekin eta kupoarekin. Azken aldiz orain dela 10 urte negoziatu zenean kupoa, gogora dezagun arrakasta historikoaz hitz egin zela eta egonkortasun fiskala hamarkadetarako bermatuko omen zuela. Bada ez zuen ia urte bete ere iraun, eta hori Madrilen Zapatero eta Eusko Jaurlaritzan Patxi Lopeze zeudela. Garai hartan, kupoa ezin adostearen aitzakia egoera ekonomiko orokorra izan zen. Argi dago PPek kupoa presionatzeko karta gisa erabili izan duela eta erabiltzen jarraituko duela, eta EAJak ondo daki hori. Badaki Madrileko sinadurek, bereak bezala, oso gutxi balio dutela. Ikusi besterik ez dago nola EHBilduk Gasteizko Udaleko alkatetza EAJri entregatzeko akordioa sinatu ostean, urte bat beranduago nola onartu behar izan zuen EAJak ez zuela sinatutakotik apenas ezer bete.

Euskadiko Alderdi Popularreko presidente eta Osasungintzako ministro ohia den Alfonso Alonsok, bere modura esan du: Dena aldatuko da EAJ "euskara azentu katalanarekin hitz egiten hasten bada". Egoera argi baino argiago dago. Baina ezin bota PPri errua, euskal burgesiak bere klaseko interesak defendatzen baditu. Confebask euskal patronalak garbi esan du: EAJak PPrekin akordioa sinatzea nahi zuen eta Urkulluk, beste behin, ez die hutsik egin. Bestalde, patronal kataluniarra ere, bere aldetik, itun honen sinadura erabili nahian dabil presionatzeko. Katalunian PPrekin akordio batera iristea, kontsulta soberanistarena alde batera uztea eta PDeCATek moztu dezan ERC eta CUPekin nahi du; hau da, "normaltasunera" eta negozio onen garai zaharrera itzultzea. Azken batean, EAJ, hamarkadetan zehar tradizionalki burgesia kataluniarrak jokatu izan duen papera ordezkatzen ari da; gobernu espainiarraren egonkortasuna bermatzea %3aren eta askoz gehiagoren truke; lan erreforma, mozal legea, pribatizazioak eta prekarietatea besteak beste.

Akordio honek ez digu ezer onik ekarriko Euskal Herriko langile klaseari, ezta Estatu mailakoari ere. Alderantziz. Suposatuko duena murrizketa eta sakrifizio gehiago izango dira pentsionistentzat, osasun eta hezkuntza publikoan, etab. Hilabete honetan bertan bi greba orokor daude deituak EAEko irakaskuntza publiko ez unibertsitarioan EAJren murrizketa politikaren aurka. Maiatzaren 16an eta 23an izango dira eta manifestazioak deitu dituzte M-20ean hiru hiriburuetan. Gainera, mobilizazio horiek Madrilen Podemosek PP gobernutik botatzeko eta zentsura mozioa babesteko deituriko manifestazioen egun berean izango dira. Era berean, ekainaren 3 eta 6ean ere mobilizazioak deitu dituzte osasungintzan, aplikatzen ari diren murrizketa basatien aurka. Horrelakoa da egoera. Gaur egun, 300.000 langile euskaldun daude hitzarmenik gabe. Horretaz gain, EAJak administrazio paralelo bat eraiki du, Administrazioko sektore pribatuetan lan egiten duten 50.000 langile ingururekin. Lan poltsetan dauden interinoek berriz nekez bizirauten dute pobreziaren eta prekarietate masiboaren artean.

Eskubide demokratikoen arloan ere, akordioak ez du inolako hobekuntzarik ekarriko. Bake prozesuari dagokionean, presoak gerturatzea eta gaixo daudenak askatzea, EAJak aipatzen duen PPrekin itunduriko "estatus autonomiko berri" hori, falta diren transferentziak, erabakitzeko eskubidea... ezer ez da hobetuko EAJren eta PPren arteko "konfiantza erlazio" berriekin. Jada ikusi dugu, ituna sinatu eta bi egunetara, nola Rajoyren gobernuak errekurritu egin duen gehiegikeria polizialen legea, 1978 eta 1999 artean segurtasun indarren aldetik tratu txarrak jasan zituzten pertsonak erreparatzea aipatzeagatik.

Eskuin espainiarrak eta bere defendatzaile direnak, Susana Diaz eta hainbat PSOEko buruzagi barne, sinaturiko akordioa langile klasea zatitzeko ere erabiltzen ari dira, lurraldeetako ezberdintasunak azpimarratuz eta EAEko eta Nafarroako kupoak suposatzen omen duen pribilegioaz hitz eginez. Argi utzi behar da, bitartekoen eta aberastasunen borroka hauetan kapitalisten gutxiengo bat izaten dela, izan han edo hemen, denaren jabe egiten dena. Langile klaseak murrizketak jasaten ditugu edonon. Ustelkeria eta bankari eta enpresarien irabazi milioidunak alde batean eta areagotzen eta zabaltzen ari den desberdintasun eta pobrezia soziala beste aldean. Hori da kapitalismoaren errealitatea. Baina egoera hori sortzen ari den ezinegon sozialak eta klaseko elkartasun sentimenduak muga nazionaletatik haratago iristen ari dira. Sistema hau eraitsi behar dugu, ez baita gizartearen gehiengo zabalarentzat ongizatea eta aurrerapena eskaintzeko ere gai.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.