• Apirilak 21eko hauteskundeak · EAJ ez da aliatua, errepresioa eta patronala da. Kanpora bota behar dira!

    Apirilak 21eko hauteskundeak · EAJ ez da aliatua, errepresioa eta patronala da. Kanpora bota behar dira!

  • Gaza, infernua lurrean

    Gaza, infernua lurrean

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3


Pasa den mendeko 30. hamarkadako krisi ekonomikoan, 1929ko crackaren ondoren, hainbat lekutan burgesiak faxismoa erabili zuen krisiaren ondorioz altxatutako langile mugimendua suntsitzeko. Langile erakundeak ilegalizatu eta milaka langile erailtzeaz gain, herri zapalduen eskubideak are gehiago erreprimitu zituzten. 1936ko Frankoren altxamendu faxista ere kapitalistek eta lur jabe handiek antolatua izan zen. Altxamendu hura antolatu eta frankismoaren urte luzeetan diktadura babestu zuen burgesia espainiarrak jarraitzen du gaur egun ere botere ekonomikoa eta politikoa izaten, estatu aparatua kontrolatzen eta legegintzaldi bakoitzeko gobernuak maneiatzen.  

Baina guzti honetan zein leku du euskal burgesiak? Altxamendu faxista hasi zenean euskal kapitalisten alderdia den PNVk zein adierazpen egin zituen jakiteak asko esaten digu. Nafar Buru Batzarrak, Nafarroako PNVren lehendakariak, hauxe esan zuen: “PNVk, bere ideologia katoliko eta foruzale sutsua dela eta, ez da elkartu eta ez da elkartuko Gobernuarekin (Errepublikarra) borroka honetan”. Araba Buru Batzarrak berriz: “PNVren Arabako eskualdeko kontseiluak, anai arabarren arteko borroka fratrizidak eta odol isurketak saihesteko interesarekin (...) bere afiliatu guztiei (...) eratu berri diren autoritate militarren eta ordezkarien eskura jar daitezela eskatzen die”.

Gorteetan ziren PNVko Javier Landaburuk eta Manuel Ibarrondok honako manifestu hau bultzatu zuten: “Espainiako gobernazioa igarotzen ari zen baldintzak, hiritarren hondamendi moralera eta materialera zeramalarik, borondate oneko gizon batzuk, euren pratiotismo sanoak bultzatuta, erregenerazio espiritual eta materialerako Gurutzada bat egitera bultzatu ditu.(...)ez dago dudarik, eta are gutxiago euskal nazionalista batentzat, komunismoak emango ez liokeen eta herri honek lortu nahi duen askatasun minimoa nahi duenarentzat ... gure lagun nazionalistak bultzatzen ditugu halako altxor preziatua defendatuko duten horiei oztoporik ez jartzera(...) eta elkarrekin gora Espainia oihukatzera...”.

Bizkaiko eta Gipuzkoako egoera berriz Bizkai Buru Batzarrak azaldu zuen: “erabaki bat hartzea aurreztuko zigun berri bat entzuteko itxaropena nuen, bando batek edo besteak irabazi izanarena...Gobernu errepublikarrari babesa ematea erabaki genuen (...) gogo handiegirik gabe (...) jakinda, beste bandoaren alde irteten baginen, gure militantzia aurka jarriko zitzaigula...”. PNV hasieratik jarri zen faxisten alde Araban eta Nafarroan, eta Bizkaian eta Gipuzkoan berriz militantziarenganako beldurrak eta altxamenduaren aurka langile klaseak erakutsitako indarrak eraman zituen kontrako erabakia hartzera. Azken finean, zein bandok defendatzen zituen PNVren eta euskal burgesiaren interesak? Eskubide demokratikoen eta langile mugimenduaren alde egiten zuenak edo kapitalisten interesak defendatzen zituenak? Bigarrenak, noski.

Gaur, kapitalisten bandoan egon ziren talde faxistek, tartean Falangea, Herriko tabernak, hildako errepublikarren oroimenak, Guardia Zibilak torturatu eta eraildako Joxi eta Joxeanen oroitarriak, ezkerreko militanteak eta etorkinak ari dira erasotzen eta mehatxatzen. Euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazioen aurkako errepresio ankerra, Remi Ayestaranen heriotza eragin zuen Ertzaintzaren jazarpen basatia, Alain Berastegiren bahiketa eta tortura, Jon Anzaren desagerketa… eta, bitartean, talde faxistek inpunitate osoz jokatzen jarraitzen dute. Hau ez da kasualitatea. Erakunde faxistak ez dira lau eroz osatutako taldeak, burgesiak diruz lagundu eta euren interesak arriskuan jartzen dituztenen aurka erasotzera animatzen ditu. Burgesiak kontrolatzen duen estatu aparatuan ere jakina da afiliazio faxista duten pertsonak daudela, batez ere ejertzito espainiarrean eta kolore ezberdinetako indar polizialetan.

Poliziaren errepresioa eta talde faxisten erasoak bultzatuko ditu euskal burgesiak langileen aurka ere hauen borrokak handitzen doazen heinean. Horregatik, hilabeteak desagertuta daramatzan Jon Anza non dagoen galdetzea langile klasearen erakunde eta sindikatuen lana ere bada. Kasu honek Joxi eta Joxeani gertatutakoa gogorarazten du, “gerra zikinaren” garaiak hain zuzen. Beharrezkoa da beraz langileen erakundeek ere talde faxisten inpunitatearen, Ertzaintzaren errepresio basatiaren eta euskal herritarren bahiketen aurka borroka egitea eta antolatzen diren ekintza eta mobilizazioei babesa ematea. 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.