• Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Venezuelako hauteskunde presidentzialen balantzea. Azalpen bat marxismo iraultzailetik

    Venezuelako hauteskunde presidentzialen balantzea. Azalpen bat marxismo iraultzailetik

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


2012 osoan zehar PPren gobernuak erakutsi zuen noren interesak defendatzeko dagoen. Burgesia espainiarraren alderdiak, euskal kapitalisten babesarekin, ez zuen arazorik izan langile klasearen eta sektore ahulenen aurkako eraso historikoak onartzeko. Baina aldi berean, eskuin espainiarrak aurrera eramandako erasoaldiak aspaldian ikusi gabeko mobilizazio handienak eragin zituen: greba orokorrak eta manifestazio masiboak. Martxoaren 29ko, irailaren 26ko eta azaroaren 14ko greba orokorretan milioika langile eta gazte mobilizatzeaz gain, etengabekoak izan ziren fabriketako eta sektoreetako borrokak. Garbi dago PPk ez dituela aldatuko bere helburuak 2013an, eta zalantzarik gabe mobilizazio gehiago eragingo ditu bere politikak. Horrela, ekonomiaren krisiak eta kapitalisten erasoek ondorio iraultzaileak izan ditzakeen krisi politikoa eragitea ezin da baztertu.  

 

Aberastasun gehiago kapitalistentzat, pobrezia gehiago langileentzat

 

Estatu espainiarreko kapitalismoaren krisia azken 70 urtetako krisirik kgogorrena da. Eta noski, honen aurrean, bankaren eta enpresa handien irabaziak handitzea helburu duen Raxoiren gobernuak badaki zein diren hartu beharreko neurriak: langile klasearen eskubideak eta soldatak erasotzea. PPk aplikatutako kontrarreformek ikaragarrizko murrizketak ekarri dituzte gastu sozialetan. Honekin batera, negozio bikainak sortu nahi dituzte enpresa pribatu handientzat osasuna eta hezkuntza bezalako oinarrizko sektoreak pribatizatuz. Bestalde, enpresariek fabriketan botere gehiago izateko neurriak hartu dituzte beren poltsikoak betetzeko langileak nahi bezala erabiltzeko aukera izateko. Eta hau gutxi balitz, orain langileek arazo gehiago izango dituzte enpresarien erasoei tribunaletan aurre egiteko justiziaren pribatizazio prozesuaren ondorioz. Krisiaren benetako arduradun direnen negozioa eta hauen diru publikoaren lapurreta ezin da hobea izan.

Hego Euskal Herrian, 2012 urteak 28.687 langabetu gehiago utzi zituen, eta langabeziaren datua 221.027 pertsonara iritsi zen, biztanleriaren %16,64. Krisia hasi zenetik, 124.871 hazi da dagoeneko langabezia. Estatu espainiarrean berriz, langabezia %26,6koa da, 6 milioi pertsona baino gehiago daude lanik gabe. Estatu espainiarreko langabezia handiagoa izan arren, Hego Euskal Herrikoa Europako Batasuneko bataz bestekoa baino 6 puntu handiagoa da, eta 2013ak ez ditu berri hobeak ekarriko. Euskal langileak zapaltzen dituen Confebask patronalak berak dioenez beste, 21.000 lanpostu suntsituko dira aurten.

Lan erreformak eta PPren gobernuaren neurri berriek langabezia handitzea ekarriko dute. Eraso horien ondorioz, langile klasearen eros ahalmena 1985eko mailara iritsi da. Herritarren gehiengoa pobretzeak, ordea, kontrako jarrera du beste aldean: Estatu espainiarreko %10 aberatsena errenta osoaren %63aren jabe da. 200 multimilioidunek bakarrik, Euskal Herriko hainbat kapitalista bertan daudelarik, 145.800 milioi euroko aberastasun lotsagarria dute gainontzekoon pobretzearen kontura. 

Raxoiren gobernuaren planak 2013rako

 

Ekonomiaren atzeraldiak ez du oraingoz atzera bueltarik. PPren gobernuak aurreikusitako datuak baino okerragoak aurkeztu dituzte nazioarteko erakunde ekonomikoek. 2012an, BPGa %1,3 erori ondoren, OCDE eta NDFaren arabera beste %1,3 edo %1,4 eroriko da 2013an, estatu espainiarreko langabezia ia %30era iritsiz.

OCDEren ustez, beharrezkoa da “arrisku garrantzitsuen” aurrean “neurri politiko erabakiorrak hartzea fronte guztietan”. Zein dira beharrezko neurri hauek? BEZaren igoera; pentsioen erreforma berria erretiro adina luzatzeko eta pentsioak murrizteko; beste lan erreforma bat kaleratze-ordainak are gehiago merkatzeko… OCDEk PPren gobernuari 2013rako egiten dizkion proposamen hauek dagoneneko mahai gainean dauden beste batzuei gehitzen zaizkie: osasunaren kopagoa eta pribatizazioa; hezkuntzaren pribatizazioa LOMCE kontrarreforma frankistaren bitartez; milaka funtzionario eta langile publiko kaleratzea (informazio batzuen arabera langile publikoen %20ko kaleratzea); langabezia, erretiro eta alarguntza laguntzen murrizketa gehiago… Gainera, langile klasearen zapalkuntza areagotuko duten eraso hauek ez dute bermatzen “erreskate” finantzario berria saihestea. Orain arte EBri “erreskate” berria ez eskatzearen arrazoia PPko agintariek klaseko borrokaren gorakadari dioten beldurragatik izan da.

Borrokaren jarraipena eta alternatiba sozialistaren defentsa

 

Langileek eta gazteek behin eta berriro erakutsi dute prest daudela borroka egiteko. 2012 urtean izan ziren mobilizazio garrantzitsuak langile klasearen eta gazteriaren azpiko presioaren ondorio izan ziren. Arazoa ez da zapalduen borrokarako borondate eza. Zoritxarrez, langileen etsai bakarrak ez dira eskuina eta patronala. Langileen borroka gaitasunean konfiantzarik ez duten agintari politiko eta sindikal erreformistak bihurtzen dira kasu askotan oztopo nagusi.

Pasa den urteko greba orokorren eta egun horietako manifestazio jendetsuen ondoren, agintari sindikalek azken urteetako akats bera errepikatu zuten. Beste behin, borrokari jarraipena ez ematearen akatsa egin zuten, borroka ez gogortzearen eta gehiago ez zabaltzearen akatsa, borroka greba orokor berriekin ez jarraitzearen akatsa.

Errua “borroka egin nahi ez duten langileena” denaren argudioak ez du balio, erasoen aurkako borroketan langileen parte hartzea handiagoa den tokietan ikusten den bezala. Hau izan zen Beasaingo CAFeko langileen kasua: batzar eta mobilizazio masibo eta jarraituen bitartez atzera bota zuten 2012aren bukaeran ia 900 langileri eragiten zion EEEa. Hor dago Euskal Herriko komunikabideak ondo gordetzen saiatu diren osasun publiko madrildarraren aldeko borroka historikoaren kasua ere. Pribatizazioaren aurkako borrokak ikaragarrizko indarra izan du etengabeko langileen batzar parte hartzaile eta demokratikoei esker (burokratek batere gustuko ez dituztenak), greba eta ospitaleen okupazioei, manifestazio masiboei eta herritarren babesa bilatu eta lortzeari esker. Mota honetako estrategia da gure eskubideak defendatzeko modu onena, hau da, beharrezkoa dugu politika ofentsiboa, beharrezkoa da langileen borroka gaitasunean erabateko konfiantza izatea eta beharrezkoa da, noski, alternatiba sozialista defendatzea.

Kapitalismoa ezin da konpondu, kapitalismoa ezin da sendatu. Horregatik, murrizketa sozialen, etxe-kaleratzeen eta osasunaren eta hezkuntzaren pribatizazioaren aurka borrokatzeko oinarrizkoa da langile klasearen eta gazteriaren antolakuntza. Baina funtsezkoak izan arren, borroka eta antolakuntzarekin ez da nahikoa. Beharrezkoa da alternatiba sozialistaren defentsa kapitalismoaren krisiaren aurrean. Horregatik, langile eta gazte iraultzaileen betebeharra da sozialismoaren aldeko defentsa egitea gure sindikatu eta alderdietan. Beharrezkoa da kapitalismoaren aurkako borroka antolatzea, eta hori programa sozialistaren defentsarekin bakarrik egin daiteke: kapital finantzarioaren, bankaren eta enpresa handien desjabetzea langileen kontrolpe demokratikoan. Modu honetan bakarrik da posible herritarren bizi baldintza duinak lortzea, oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzea eta benetako demokrazia baterako zutabeak eraikitzea.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.