• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


  • Borrokak elkartzearen eta greba orokorraren alde helburu hau lortu arte!
  • Ezkerreko alternatiba eraginkorraren alde!


PPko diruzaina izan zen Luis Barcenasen paper famatuetan argi ikusi zen alderdi honen eta burgesia espainiarraren arteko lotura: konstruktora eta enpresa handiek PPri emandako “diru laguntzak” alderdiaren zuzendaritzako kideen poltsikoetara joaten ziren. Honek erakusten du PPren gobernua kapitalista handien zerbitzura dagoela eta gutxiengo parasitario batek agintzen duela milioika herritarren bizitza goitik behera baldintzatuz.   

Sacyr Vallermoso, OHL, FCC, Mercadona eta beste hainbat enpresa handik 7,5 milioi euro eman zizkioten PPri hamabost urtetan zehar. Dirutza hori banatu zutenen artean agertzen dira besteak beste Raxoi bera, Cospedal, Acebes, Trillo, Aznar eta Mayor Oreja. Barcenas kasuaren zurrunbiloak agerian utzi ditu sistema kapitalistaren, eskuinaren eta Estatuaren instituzioen ustelkeria. “Soldata beltzak” jasotzen aritu diren horiek dira osasuneko eta hezkuntzako murrizketa basatiak justifikatzen saiatu direnak, langileak gure aukeren gainetik bizi izan garela adieraziz. Barcenasen gutun-azalak gogo onez hartzen zituztenak dira azken 40 urteetan legearen izenean herritarrek jasan duten errepresio polizial ankerraren arduradunak.

Burgesiaren krisia

 

PPren gobernua ikaragarrizko desgastea izaten ari da. Inkesten arabera, Barcenasen kasua lehertu baino lehenago ere, PPri bozka eman ziotenen %45ak bakarrik emango zioketen babesa. Estatu mailan azken urtean izan diren langile klasearen eta gazteriaren mobilizazioek (hezkuntza eta osasun publikoaren alde, etxe-kaleratzeen eta murrizketen aurka …) eta Barcenasen kasuak erabateko krisian sartu dute PP. Egoera honek, gainera, alderdi barruan dauden korronte ezberdinen arteko tentsioak handitzea eragingo du. 

Klase dominatzaile espainiarraren ordezkari politikoen artean dauden zatiketak askotan desitxuratu egiten dira arazo pertsonalek garrantzia handiegia hartzen baitute kanpora begira. Baina zatiketen azpian badira arrazoi sakonagoak: egoera politiko orokorra eta klase dominatzailearen egoera nahasia. Gero eta gehiago, eta gero eta indartsuago ikusten dituzten langileen eta gazteen mobilizazioak dira gakoa. Ez daukate hain garbi zer egin eskenatoki honen aurrean. Erasoen bidearekin jarraitzen badute errebolta soziala eragiteko arriskua dago, baina kontzesioak egiten badituzte ahultasuna erakutsiko lukete mugimendua aurrerantz bultzatuz. Erasoak geratzen badituzte, “merkatu” deitutako horiek beren haserrea azalduko diete, krisi ekonomikoan eta finantzarioan zuzeneko eragina izango luke eta klase arteko borroka areagotuko litzateke. Horregatik, ez da inolako kasualitatea zailtasun hauen aurrean, PPk, burgesia espainiarraren ordezkari bezala, eta EAJk, euskal burgesiaren ordezkari bezala, elkarri babesa ematen egotea garrantzi handiko neurrietan.

PP bota behar da

PP gobernutik botatzeko, eta horrela kapitalistek antolatutako murrizketen politikari kolpea emateko, baldintzak inoiz baino hobeak dira. PPk oraindik gobernuan jarraitzearen oinarrizko gakoa PSOE, CCOO eta UGTko zuzendaritzek bultzatutako akordio politika da. Barcenasen kasua lehertu zenean, Rubalcabak izandako jarrera lotsagarria izan zen: ez zituen gobernuaren dimisioa eta hauteskundeak eskatu. Gero jarreraz aldatu zuen, baina Raxoiren dimisioa eskatzeko bakarrik, hau da, PPko beste bat jartzearen alde. Ikaragarria! Baina lotsagarriagoa da Barcenasen kasua agertu baino lehen egiten ari zirena. PSOEren zuzendaritza “enpleguaren aldeko akordio handi bat” eskaintzen aritu zen dagoeneko mobilizazioen ondorioz krisian erortzen ari zen PPri oxigenoa emanez.

IUko Cayo Larak gobernuaren dimisioa eta hauteskunde berriak eskatu zituen, baina honen helburua “demokrazia onbideratu” anbiguo bat izan behar zela azaldu zuen. CCOOko idazkari nagusia den Toxok eta UGTko idazkari nagusia den Mendezek ere ez zuten berehala dimisiorik eskatu, eta ez zuten inolako mobilizaziorik planteatu. Barcenasen kasua lehertu baino egun batzuk lehenago enpresariekin elkarrizketa soziala hastearekin tematuta zeuden, hain zuzen ere PPren murrizketa basatiak eta gazteentzako minijob-ak babesten dituzten patronalarekin eta enpresari horiekin. UGT eta CCOOko arduradunek ez diote inolako jarraipenik eman azaroaren 14ko greba orokorrari eta sektore edo enpresa garrantzitsuetan (Seat, Arcelor, Naval…) egiten ari direna erabat okerra da: langileen aurkako neurriak erraztu eta kasu askotan indar handiarekin hasitako grebak zapuztu dituzte.

Ez da kasualitatea zuzendaritza sindikal hauek gutxiago kontrolatzen dituzten mobilizazioak askoz eraginkorragoak eta zabalagoak izatea. Hipoteken aurkako Plataformak bultzatutako etxe-kaleratzeen aurkako borroka, Madrilen osasun publikoaren alde egiten ari diren borroka edo Sindicato de Estudiantesek Estatu osoan otsailaren 5, 6 eta 7an deituko hiru eguneko greba orokorra dira bidea.

Borrokak elkartu eta greba orokorra deitu eskuina garaitzeko

Ezkerreko alternatiba eraginkorra behar dugu PP garaitzeko eta murrizketen sarraski honekin amaitzeko. Beharrezkoa da CCOO, UGT eta IUk, eta baita ELA, LAB eta Sortuk ere, herritarren haserreari erantzuna ematea eta erasora pasatzea. Oinarrizkoak dira ekintza batasuna eta borroka estrategia bat. Gure ustez hurrengo pausoa PPren gobernu ustelaren aurkako greba orokor bateratua zehaztea da. Bide hau da murrizketen eta hersturen politikekin bukatzeko modu bakarra. Eta borroka hau noski, Euskal Herrian murrizketak aplikatzen ari diren EAJren eta UPNren gobernuen aurkakoa ere bada.

PPren gobernuaren erorketarekin batera, funtsezkoa da Euskal Herriko eta Estatuko ezkerreko erakundeek herritarren gehiengoaren zerbitzura egongo den programa defendatzea eta bankarien eta enpresari handien planen aurka posizionatzea. Horregatik, benetan ezkerrekoa litzatekeen gobernu berri batek neurri hauek hartu beharko lituzke berehala: lan erreforma indargabetzea, Estatuko aurrekontuak indargabetzea gastu sozialen murrizketak eta pribatizazioak atzera botaz, enpresa publiko pribatizatuak bernazionalizatzea, hezkuntzako erreforma frankista gelditzea, PPren ustelkeria kasuan erorita daudenak kartzelaratzea, estatu aparatuko faxistak eta atzerakoiak depuratzea, monarkia abolitzea eta honen ustelkeria kasuak ikertzea, autodeterminazio eskubidea onartzea Euskal Herriarentzat, Kataluniarentzat eta Galiziarentzat, bankaren nazionalizazioa langileen kontrolpean, enpresa handi guztien nazionalizazioa langileen kontrolpean ekonomia planifikatzeko eta helburu nagusia herritarren beharrak asetzea izateko. Programa honen defentsak harrera ona izango luke langileengan eta herritar zapalduengan, eta baldintzak jarriko lituzke krisiarekin eta kapitalismoarekin amaitzeko.

 
Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.