• Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Venezuelako hauteskunde presidentzialen balantzea. Azalpen bat marxismo iraultzailetik

    Venezuelako hauteskunde presidentzialen balantzea. Azalpen bat marxismo iraultzailetik

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


PPk langile klasearen eskubideak eta lorpenak suntsitzeko helburuan jarraitzen du. Honen ondorioak latzak dira: milioika pertsona pobretzea, langabezia tasa historikoa eta hamarkadetan ezagutu gabeko desberdintasun soziala. Honi gehitzen zaizkio oinarrizko zerbitzu publikoak suntsitzea eta lan eskubideak ezabatzea. Hala ere, herritarren gehiengoari eragiten dion erasoaldi honek maila bereko erantzuna izan du kalean. Greba orokorrak, langile publikoen manifestazio masiboak, hezkuntza eta osasun publikoaren aldeko mobilizazio indartsuak, etxe-kaleratzeen aurkako borroka... Azken bi urteetan martxan jarri den mugimendua erabateko errebolta soziala da eta eragin politiko ikaragarria izan du.

 

Hau da PPren egoeraren arrazoi nagusia. Hauteskundeetan lortutako garaipen gozoaren ondoren, sekulako krisia jasaten ari dira alderdia eta Gobernua: batetik, ustelkeria kasuak eta alderdiaren finantziazio ilegala eta, bestetik, inkestek ematen dizkieten emaitza txarrak orain hauteskundeak izango balira. PP barruan dauden kontraesanak eta zatiketak klaseko borrokaren mailaren adierazpena dira azken finean. Baina zergatik jarraitzen du aurrera eta legegintzaldia bukatzeko asmoarekin hain gaizki dagoen Gobernuak? 

Galdera honen erantzuna ez da hain zaila. PPren Gobernuak aurrera egiteko indarra Rubalcaba, Toxo eta Mendezek emandako oxigenotik ateratzen du, hauek bultzatutako "batasun nazionalaren" eta bake sozialaren politikari esker. Gero eta garbiagoa da sozialdemokraziak ez duela inolako alternatibarik PPren politikaren aurrean. PSOEren zuzendaritzak kapitalismoaren logika onartzen du, eta bere zati bezala sentitzen da. PSOE, CCOO eta UGT zuzendaritzak izugarri aldendu dira langile klasearengandik eta gazteriarengandik. Alemaniaren aurrean batasuna defendatuz, Japoni buruzko adibide "onak" erabiliz, Italia eta Frantziarekin "aliantzak" egitea planteatuz... posizio lotsagarriak bultzatzen ari dira. Klaseko ikuspuntua eta sozialismoaren helburua erabat alboratuta dituzte eta sistema kapitalistaren aurkako alternatibarik proposatzeko intentziorik txikiena ere ez dute.

PP eta burgesia, kalean dagoen presioaren gainetik, klaseko borrokarako prestatzen dira eta PSOE, UGT eta CCOOk eskainitako akordioek horretara animatu besterik ez dituzte egiten. Raxoik aurkeztutako Erreformen Plan Nazionalak murrizketen politikan eta eskubide sozialen zapalkuntzan jarraitu besterik ez du egiten. Pentsioen sistema publikoak okerrera egingo du, pentsioak murriztuz, erretiratze adina luzatuz eta erretiratzen plan pribatuak zabalduz. Langabeziako diru laguntzek ere behera egingo dute: laguntza hau eskatzen duten 55 urtetik gorakoak 61 urterekin erretiratzera behartuak izango dira, etorkizuneko pentsioan %18-20ko murrizketa jasango dutelarik. Sektore publikoaren (Correos, Renfe...) pribatizazioaren azkartzeak milaka langile kaleratzea eragingo du. Zeharkako zerga gehiago eta eskubide sozialen murrizketa gehiago, onartu den etxe-kaleratzeen legea bezala, milaka familiaren egoera larria ukitu gabe uzten duena. Hau da burgesiaren programa. 

Estatu espainiarreko klase borroka eta Euskal Herriko langile klasea

Euskal Herriko langileok Estatu espainiarrean gertatzen denarekin adi egon behar dugu. Estatuko langile askorentzat gure borrokak eredugarriak izan diren eta diren bezala, guretzat ere langile espainiar, galiziar eta kataluniarren mobilizazioek adibide izan behar dute. CCOO eta UGTko zuzendaritzen sabotajeaz gain, mobilizazioak gora egin du. Hilabete hauetan ikusi dugu Madrilgo Marea Zuriaren leherketa klaseko tradizio garrantzitsuak berreskuratuz (batzar masiboak, ekintza zuzena, erresistentzia kutxak, biztanleriaren parte hartzea sektoreko langileekin indarrak elkartuz...). Grebak eta mobilizazioak hezkuntza sistemaren murrizketen, kaleratzeen eta LOMCEaren aurka (bertan oinarrizko papera jokatu dute Sindicato de Estudiantes-Ikasle Sindikatuak deitutako borroka asteek) edo PAHren ekintzak etxe-kaleratzeen aurka, gai hau eztabaida politikoaren erdian kokatuz. Asko izan dira estatu osoan zehar kalera atera diren langileak eta gazteak PPren politikaren eta murrizketen aurka. Esperientzia garrantzitsu honi esker gero eta gehiago dira kapital finantziarioaren diktaduraren aurka posizionatzen joan direnak.

Madrilgo, Bartzelonako edo Vigoko mobilizazioak oso positiboak dira Euskal Herriko langile mugimenduarentzat. Hori oso garbi dago. Borroka hauei esker jarri da PPren gobernua paretaren kontra. Horregatik uste dugu beharrezkoa dela Sorturen eta gehiengo sindikalaren zuzendaritzak Estatuan eskuinaren politika atzerakoien aurka deitzen diren borroka, mobilizazio edo grebak babestea. Langile klasearen batasuna oinarrizkoa da kapitalistei aurre egiteko, hauek antolatuta baitaude Europako langile guztiak erasotzeko. Sortuk eta gehiengo sindikalak aukera bikaina dute klaseko politika iraultzaile eta internazionalista defendatzeko, ekintza batasuna planteatuko duena Galizia, Katalunia eta Estatuko langileen erakundeekin, burgesia euskal herritarra eta espainiarraren benetako aurpegia agerian utziz. Programa honekin, eta autodeterminazio eskubidea eta sozialismoa defendatuz, Estatuko eta Europako langileen erreferente bihurtuko ginateke.

Sortuk aukera historikoa du bere inguruan Euskal Herriko langileen eta gazteen gehiengoa antolatzeko, sistemarekin eta politika ofizialarekin zerikusirik ez duela erakutsiz. Eta horretarako funtsezkoa da Sortuk kapitalismoaren krisiaren aurrean alternatiba iraultzailea defendatzea: bankaren desjabetzea langileen kontrolpe demokratikoan, bankaren etxebizitzen desjabetzea hauek alokairu sozialean jartzeko eta enpresa handi eta sektore estrategikoen desjabetzea langileen kontrolpe demokratikoan. Beste gizarte bat behar dugu, multinazionalen eta bankuen diktadurarik gabekoa, benetako demokrazia izango duena. Sozialismoaren aldeko borroka beharrezkoa da gaur egun ditugun oinarrizko arazoak konpontzeko eta askatasunezko mundu bat eraikitzeko. 
Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.