• Apirilak 21eko hauteskundeak · EAJ ez da aliatua, errepresioa eta patronala da. Kanpora bota behar dira!

    Apirilak 21eko hauteskundeak · EAJ ez da aliatua, errepresioa eta patronala da. Kanpora bota behar dira!

  • Gaza, infernua lurrean

    Gaza, infernua lurrean

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3


Kataluniako mobilizazio ikaragarriak benetako inspirazio iturri dira Euskal Herriko langile eta gazteentzat. Sekulako borroka gauzatu dute erabakitzeko eskubidearen alde eta PP, Cuidadanos eta PSOEk osaturiko bloke atzerakoiaren errepresioaren aurka, preso politikoak kartzelaratu eta 155a aplikatu dituztenean. Eredu horrek erakusten digu, soilik mobilizazioak geldi dezakeela Alderdi Popularra eta soilik horrela azpiratu daitezkeela EAJ, PP eta PSOEren arteko akordioak, Euskal Herrian ere gehiengoa kondenatzen baitute.

Azaroaren 4an Bilbon gehiengo sindikalak, EHBilduk, Gure Esku Dagok eta beste hainbat kolektibo sozialek deitu zuten manifestazioan azpimarratu zen ezin dela Catalunyako herriaren defentsaz hitz egin eta, aldi berean, hori bortizkeriaz erreprimitzen dutenak babestu edo horiekin gobernatu. Manifestazio amaieran irakurri zen manifestuak zioen bezala “Estatu antidemokratiko baten neurrikoak diren erabakien aurrean onartezina da Euskal Herrian ere, edozein normaltasun instituzional eta lehen mailako akordio politikoak mantentzea horietako hiru indar politikoekin (PP, PSOE eta Ciudadanos)”. EAJren buruzagitzak ulertu zuen berari zuzendua zegoela hor esandakoa, eta lau haizetara zabaldu zuen manifestazio hori anti-EAJ zela, parte hartzen duten Gure Esku Dago plataformaren aurka eginez. Beste behin erakutsi zuen euskal burgesiaren alderdia ez dagoela prest bere aliantza politikarekin amaitzeko, ez Euskal Herri barnean ez kanpoan.

EAJ murrizketen eta PPko errepresio frankistaren konplize

EAJko agintariek Catalunya bisitatzen zuten bitartean eta Procesaren aldeko deklarazioak egiten zituztenean prentsan, modu oportunista batean manifestazioetara joanez, beste aldetik PSOEren ondoan kokatzen ziren herri katalanaren aurkako PPren ariete nagusi gisa. Baina zerbait ezin bazaio egotzi euskal burgesiari, hori burgesia katalanarekin solidarioa ez izana da. Hortxe zegoen Urkullu, bere kideen artean, enpresari katalanen bileretan, izu larriz ikusten zutenean Catalunyako herri altxamendua eta mobilizazioarekin amaitzeko modua aurkitzen saiatzen ari zirenean. Noski, askoz erosoagoa zaio horrela, errepublika katalanaren alde bozkatu zuen eta bere erabaki legitimoa praktikara eramateko kalera atera zen herriaren alboan posizionatzea baino.

Urkulluk ez dio soilik uko egiten Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea kontsekuenteki defendatzeari, gainera, lehenengoa izan zen urriaren 1eko galdeketaren balioa zalantzan jartzen eta edonola ere DUIa deklaratu zedin eragozteko saiatzen. Urkullu izan zen Puigdemont konbentzitzen saiatu zena lege espainolari men egiteko eta hauteskunde aurreratuak dei zitzan. EAJ ez da egon erabakitzeko eskubidearen ondorio guztiak defendatu dituztenen alboan; Kataluniako herria utzi eta xantaia erabili duten 2000 bankari eta enpresarien alboan kokatu da, eta ez du zalantzarik egin Alderdi Popularrari jarraitzeko.

EAJk esaten duena esaten dutela ere, 155. artikulua indarrean jartzearen alde egon da, nahiz eta mehatxu den erakundeen babesa izan bai baina PPren gustuko ez diren neurriak atzera botatzeko. EAJren jarreraren arrazoi nagusia euskal burgesiaren interesen eta merkatu espainiarrean parte hartze kupoaren defentsa sutsuan datza, bertan saltzen baitu produktuen %40. Gainera, EAJri primeran datozkio PPren eta PSEren legeak: lan erreforma, Mozal legea, gastu sabaia bankuekiko zorra ordaintzea bermatzeko... Aitzakia dira murrizketa sozialak indarrean jartzeko eta etekinak lortzeko langile klasearen eta euskal herritarren kontura.

Eskubideak kalean konkistatzen dira

Procèsaren aurrean, EAJk “euskal bidearen” bandera altxatu du, eta EAJk Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemos alderdiarekin batera zehaztu duen autogobernuaren aldeko ponentzia defendatu du. Bertan erabakitze eskubidea defendatzen da Estatuarekin adosturik, baina porrot egitera kondenaturik dago, Catalunyan ikusi den bezala. Batzorde horren helburu nagusia EAJrentzat denbora irabaztea eta Euskal Herrian Catalunyan gertatu den antzeko egoera saihestea da, PPren gobernuaren egonkortasuna mantentzearekin batera. Ponentziak duen pisu politikoa PPk eta Pedro Sanchezek Konstituzioa erreformatzeko adostu zuten mahaiaren antzekoa da; bat ere ez, alegia. Trikimailu parlamentarioak ez dira gai zentralismorako itzulera, errepresioa eta inposizio frankistak geldiarazteko. Hori da Catalunyako gertakariek erakusten digutena: erakundeetan ezin da aurrerakadarik egin, lehenago ez bada kalean irabazi.

“Guztiok zaudete jakinaren gainean” esan zuen Rafael Hernando alderdi popularreko bozemaileak, “beste 155 batzuk egongo dira independentismoaren aurka, Catalunyan edo nonahi”. Mehatxu hau ere egin zuen: “Artikulua garatu dugu, eta badakigu aplikatzen; bere ondorioa ere ezagutzen dugu.” Hori erakusteko, Ogasunak Madrilgo Udalaren kontuetan eskua sartu du, eta Manuela Carmenaren udal gobernuari bidea moztu dio izaera soziala duen edozein aurrera pauso emateko.

Alfonso Alonsok ere mehatxu egin du 155 artikulua Euskal Herrian indarrean jartzeko Catalunyako “antzeko egoerara” iristeko “osagai berberak” daudelako. Ana Beltrán Nafarroako PPko presidenteak ziurtatu zuen “(Barkos buru duen) Gobernu Foralak Nafarroa desagerrarazi eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste probintzia bat bilakatu nahi duela erakusten duten frogak” daudela. Gaineratu zuen Catalunyako Govern-aren jarrera Nafarroara ekar daitekeela: “Biek nahi dute gutxiengo batek gehiengo ez nazionalista zapaldu.” Gaztela Mantxa ere mehatxatu dute 155arekin. PPko José Julián Gregoriok erkidegoko presidentea eta Gobernuko ordezkaria 155a ezartzearekin mehatxatu zituen, Podemosekin gobernu koalizioari balazta jartzeko. Eta hori guztia funtzionarioen 35 orduko lan ordua defendatzeagatik eta etorkinei osasun txartela kentzea ukatzeagatik.

PPren errepresio politikak hilabete hauetan Catalunyan salto handia eman badu ere, egia esan hori ez da berria Euskal Herriarentzat. Altsasuko gazteek -Oihan Arnanz, Jokin Unamuno eta Adur Ramirez de Aldaque- urte bat baino gehiago daramate kartzelan, herriko festetako gau batean gertatutako tirabira baten ondorioz, terrorismoz akusatuta. Kasu hauetako askori eta Ibon Iparragirre bezala larriki gaixorik dauden presoen aurkako krudelkeriari, orain preso politiko katalanak eta Mozal Legearen aplikazioaren ondorioz preso dauden gazte eta sindikalistak gehitzen zaizkie, PPko ustelak besterik gabe jarraitzen duten bitartean.

Inolako akordiorik ez EAJrekin! Eskubide demokratikoak eta gehiengoaren interesak defendatuko dituen ezkerreko fronte baten alde!

EAJk Madrilen 2018rako gastu zorua sinatu du PPrekin, trukean, EAEn defizit tarte handiago bat izango dela argudiatuz. Baina egia esan EAJren eta PPren arteko akordioek inoiz ez dute onurarik ekarri langile eta gazteentzat, ez Euskal Herri barnean, ez kanpoan. Hori izan da errealitatea EAJk PPren 2017ko aurrekontuekin eta 2018ko gastu zoruarekin eginiko itunen ondoren, eta horrela izango da, aurreikusi daitekeen 2018ko aurrekontuei emango dien babesarekin. Oso argi dago: murrizketa sozialak osasungintzan, hezkuntzan eta euskal arlo publikoan, prekarietate handi batean jarraitzen duena; murrizketak berriz ere aurrekontu proiektu berriaren arabera etxebizitzako laguntzetan eta noski, DBEren (RGI) murrizketak pairatzen dituzten familia behartsuenen aurkako pertsekuzio demagogikoa jarraitzea.

Soberan dago esatea, PPrekin dagoen arazoa ez dela soilik ekonomikoa. Nola da posible Catalunyan 155a aplikatu ondoren, erabakitzeko eskubidea defendatu zuten milaka pertsona kolpatu ondoren, diktaduraren amaieraz geroztik ikusi ez den errepresio, jazarpen eta Governeko partaideen kartzelaratzearen ondoren, esatea “PPrekin dauden erlazioak mantendu egiten direla absolutuki”, Aitor Estebanek orain dela egun gutxi esaten zuen bezala?

Testuinguru honetan, ulergaitza egiten da EHBilduren zuzendaritzak EAJrekin akordio integral” batetara iristeko duen “erabateko disposizioa”, Gara egunkariak pasa den azaroaren 9an azaltzen zuen moduan. Eta, era berean, ulergaitza da Elkarrekin Podemoseko zuzendaritzak EAJrekin “sintonia” onean dagoela planteatzea. Podemoseko zuzendaritzak 155aren eta DUIaren arteko ekidistantzia planteatzean hartu duen jarrera, estatu mailan zein Euskal Herrian, erabateko akatsa da, eta indartu egiten ditu bloke atzerakoiak maila guztietan gorakada errepresiboa handitzeko zabaldu nahi dituen aurreiritzi espainolistak. Elkarrizketarako eta itundutako erreferendumerako deiak, praktikan Catalunyako kaleetan dauden masekin posizionatzeari uko egitea eta EAJren estrategia demagogikoari jokoa egitea esan nahi dute.

Ezker Iraultzailetik uste dugu EHBilduk eta Elkarrekin Podemosek euskal gehiengo sindikal indartsuan oinarritu behar dutela eta mobilizazio orokor bat garatu behar dutela, jarraitua eta indartsua kaleetan, borrokan dauden enpresak eta sektoreak elkartuz, arlo publikoan zein pribatuan. Erakunde hauetatik behar duguna ez da eskuinarekin itunak egitea, baizik eta ezkerrarekin fronte bateratu bat planteatzea, EAJren gobernua, bloke atzerakoi espainolista eta 78ko erregimena azpiratzea baimenduko diguna. Hori da langileak eta gazteak langabeziatik, prekarietatetik, etxe kaleratzeetatik, pribatizazioetatik eta genero, arraza edo nazio zapalkuntza orotatik askatuko gaituen alternatiba bakarra gauzatzeko bidea: errepublika sozialista katalana eta Euskal Herria Sozialista.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.