• Apirilak 21eko hauteskundeak · EAJ ez da aliatua, errepresioa eta patronala da. Kanpora bota behar dira!

    Apirilak 21eko hauteskundeak · EAJ ez da aliatua, errepresioa eta patronala da. Kanpora bota behar dira!

  • Gaza, infernua lurrean

    Gaza, infernua lurrean

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3


Kanporatu egin behar ditugu kaleko borrokaren bitartez!

Andaluziako hauteskundeetako Voxen emaitzen ondoren, EAJ berehala atera zen PP eta Ciudadanos kritikatzera. Aitor Estebanen esanetan, “Vox zuritzen” dute Andaluzian gobernatzeko helburu hutsarekin. Horrela aprobetxatu du EAJk bere burua “zentroko” alderdi gisa saltzeko, espainiar eskuina baina aurrerakoiagoa den aukera. Hala ere, muturreko eskuinaren gorakadaren aurrean erakusten duen ustezko kezka erabat hutsala da. Inoiz ez du arazorik izan PPrekin itunak egiteko. Gainera, bere txiringito bihurtu dituen euskal instituzioetatik funtsean eskuineko politika berberak babesten eta aplikatzen ditu: murrizketa sozialak eta errepresioa langile klasearen aurka, leialki ordezkatzen duen burgesiaren poltsikoak ederki betetzeko. Esaerak dioen bezala: kalean uso, etxean otso.

Errepresioa eta ustelkeria

Cabacas kasuaren epaiketa lotsagarriak agerian jarri du Euskal Herrian ere justizia boteretsuen zerbitzura dagoela. Burgesiari asko interesatzen zaio Ertzaintzaren gaitasun errepresiboa eta inpunitatea mantentzea, eta lan horretan aritu dira aparatu judiziala eta PSEko eta EAJko politikariak ere. 2012ko apirilaren 5ean, Ertzainen karga polizialean Iñigo Cabacas erail zuten gomazko pilota batekin. Hilketak hark arduradun politikoak ditu: hori gertatu zenean Eusko Jaurlaritzaren buruan zegoen PSE eta EAJ, frogak ezkutatzen laguntzeagatik eta Jorge Aldekoa, Bilboko Komisariako Intendente burua, karguz igotzeagatik. Aldekoa izan zen Iñigoren heriotza eragin zuen agindua eman zuena, “Entren en el callejón con todo lo que tenemos, entren en la Herriko” aginduz. Aldekoa, Rodolfo Ares, Estefania Beltran de Heredia eta beste zenbait ere akusatuen eserlekuan ezarri behar ziren.

Ez da kasualitatea gaztetxeak izatea EAJk amorru handienarekin erreprimitzen duen jo puntua. Bere benetako aurpegia goitik behera uzten du agerian Ertzaintza bidaltzen duenean indarrez gaztetxeak hustera, batez ere hiriburuetako gaztetxe garrantzitsuenak. Urtea hastearekin batera, desalojo polizialaren mehatxupean daude Donostiako, Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko zenbait gaztetxe. Jabetza burgesaz haratago, EAJk benetan gorrotatzen duena gazte borrokalarienak euren kabuz antolatzea da. Oso gogoan du horrek dakarren arriskua. Argi dago, geroz eta hurbilago dauden hauteskundeen aurrean bere oinarri kontserbadoreenari erakutsi nahi diola berak ere badakiela gogor jokatzen eta legea eta ordena inposatzen. Bereziki izugarria da Geroa Baik Maravillas gaztetxearen aurka darabilen errepresio amorratua, eta nola erabiltzen duen hori PSNrengana hurbiltzeko, datozen hauteskunde foralen ondoren aliantza posible bat egiteko aukera zabaltzeko.

Bestalde, EAJ ustelkeria kasu mordoa estali nahian dabil, agerian uzten baitute zer den benetan: alderdi ustel bat. Josu Izagirre Fiskalak, De Miguel kasuaren harira zioen: “trama antolatu bat da, Siziliakoa dirudi herrialde serio batekoa beharrean” eta akusatu “ia guztiak” lotura berbera zutela, EAJrekin duten erlazioa. Baina horrelako kasu askoz gehiago daude: Miñano, Zambrana, Noticias, Epsilón Euskadi, Hiriko, Bidegi, etab.Filtrazioak eta iruzurrak egon ziren iazko Osakidetzako oposaketetan, Osakidetzako zuzendari ekonomikoaren (Ricardo Ituarte, EAJren aldetik Santurtziko alkate ohia) anaiak, azterketa perfektua egin zuen. EAJren arabera ordea, Osakidetzako Administrazio Kontseiluko dimisioek eta kargugabetzeek ez dute zerikusirik horrekin, eraberritze huts bat da.

Alternatiba iraultzaile baten alde. Itunik ez EAJrekin

Instituzioetan muturreko eskuina sartzearen eta Estatu espainiarraren deriba autoritarioaren aurrean, EHBilduko buruzagiek berriro ere hauteskunde aliantza zabal bat planteatu dute erabakitzeko eskubidearen alde, CUP eta EAJ ere hartuko dituena. Baina ezinbestekoa da ulertzea hain serioa den mehatxu hori elikatzen duten faktoreak zein diren: alde batetik, krisi kapitalista eragiten ari den ondorio benetan lazgarriak dira, baina, bestetik, ezker erreformistaren gaitasun eza da, horren aurrean benetako alternatiba bat eskainiko duen borroka iraultzaile bat planteatzeko. Mehatxu horri aurre egiteko asmoz egoera hori eragiten dutenekin eta errepresioa erabiltzen dutenekin elkartzen saiatzea akats zentzugabe eta larria da.

Estatus politiko berriaren itunetik eginiko ibilbideak eta aurrekontuen negoziazioko tirabirek oso argi utzi dute EAJ ez dagoela prest egiten ari denetik ezer ez aldatzeko eta tinko mantentzen dela 78ko erregimena defendatzen. Gainera, asko interesatzen zaio EHBilduko buruzagiak amore ematea eta EAJren baldintzak onartzea. Beraientzat, aliantzak ezkerrari bere oinarri sozialaren aurrean sinesgarritasuna kentzea lortu behar du, horrela langile klasearen aurkako erasoetan ofentsibara pasatzeko.

Langile klaseak, gehiengo sindikalak eta ezker iraultzaileak gure indarrengan soilik eduki behar dugu konfiantza, mobilizatzeko gaitasunean eta gizartea eraldatzeko borrokan. Jo ta ke. Borrokak aurrea jarraitu behar du.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.