• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Maiatzaren 27an Madrilgo kongresuan onartutako Zapateroren gobernuaren herstura planak eta lan erreformak fase berri bat ireki dute. Kapitalista espainiarrek, Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako kapitalisten babesarekin, langile klasearen aurkako erasoak handitzeko erabakia hartu zuten eta PSOEren gobernua, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, hau praktikan jartzen ari da. Honen ondorioz, gatazka sozial sakonagoak eta ezegonkortasun politiko handiagoak sortzeko mehatxua egon arren, klase dominatzaileak ondorioztatu du garaia dela “neurri estrukturalak” martxan jartzeko. 

 

 

Irabazi enpresarialen erorketa konpentsatzeko eta Estatuak pilatuta dauzkan zorrak sektore finantzarioari ordaintzea bermatzeko modu bakarra gastu sozialak, soldatak eta langile klaseak eremu guztietan lortutako eskubideak murriztea da. Horregatik, ez zaie nahikoa milaka langile kaleratzea, hipotekak ordaindu ezin dituztenak etxeetatik botatzea eta diru publikoko kantitate ikaragarriak banku eta enpresa handiei ematea.  

            Estatu espainiarreko burgesiak eta PSOEren gobernuak erabat bereganatu dute azken hamarkadetan langile klasearen aurka egin diren eraso gogorrenak aurrera eramatea. Maila politikoan, ez dago dudarik burgesia espainiarra “erabili eta bota” politika zaharra erabiltzen ari dela. PSOEren gobernuaren “iniziatiba ausarta” txalotzen duten bitartean, “alternantzia demokratikorako” bidea prestatzen ari da PSOE bere oinarri sozialaren aurrean erabat erreta geratzen denerako. PSOEko agintariek taktika suizida honetan hainbesteko irrikarekin parte hartzeak azalpen bat du. Marxismoak beti azaldu duen moduan, gobernu edo alderdi batek kapitalismoa onartzen badu posible den eredu bakar bezala, honen eskakizun guztiak onartzen bukatuko du, baita langileentzako atzerakoienak eta kaltegarrienak direnak ere. Lege politiko honek oinarrizko garrantzia hartzen du gaur, krisi kapitalistaren larritasunak murriztu egiten baitu kapitalisten eta langileen artean kontziliazioa bultzatzen duten posizio horien maniobratzeko eremua.   

Borroka iraultzailea eta greba orokorra

            Euskal Herria Sozialistatik sarritan azaldu dugu greba orokorraren garrantzia. Baina noski, greba orokorra deitzea bezain funtsezkoak dira hau antolatzeko ardatz aldarrikatzaile eta programatikoak. Gainera, garai hauetan, greba orokorrak mobilizazio masiboen plan baten hasiera bezala hartu behar dira, hau da, denboran jarraipena izango duten mobilizazio eraginkorren hasiera bezala. Greba orokorra oinarrian ekintza politiko bat da. Kapitalisten partetik datozen erasoei aurre egiteko beharrezko tresna da greba orokorra, honi esker posible baita milaka edo milioika langile eta gazteen haserrea adieraztea. Greba orokorrarekin, langile klaseak bere papera eta gizartean duen indarra aldarrikatzen ditu. Antolatzearekin bakarrik, greba orokorrak paper positibo bat jokatzen du, langile klasearen muskuluak luzatzen ditu eta langile bakoitzaren, enpresa bakoitzaren eta sektore bakoitzaren arazoak elkartzen laguntzen du, denentzako alternatiba orokor bat emanez. Greba orokorrari esker langileek, gazteek eta beste sektore sozialek hobeto ulertzen dute sistema kapitalistaren biktima direla eta borroka garrantzitsu bat ematen ari dela aberatsen eta behartsuen artean.    

            Arrazoi hauen guztiengatik, burgesiak antolatzen diren greba guztien aurka erasoaldi politiko gogorra antolatzen du langileak desmoralizatzeko eta zatitzeko helburuarekin, greba zentzurik gabeko eta garrantzirik gabeko ekintza bat bezala aurkeztuz.

            Aurkezten ari diren murrizketa guztiak beharrezkoak direla defendatuko du burgesiak, hau da, ez dagoela beste alternatibarik. Greba orokorra antolatzen dutenek alternatiba garbi bat ez badute langileentzat, kapitalistek errazagoa izango dute euren propaganda zabaltzea. Hau da sindikalgintza erreformistaren arazoa. Kapitalismoa posible den eredu bakartzat onartzen bada, honekin batera onartu beharra dago kapitalismoaren motorra irabazien lorpena dela eta beraz hartu diren neurriak justifikatuta daudela. Ikuspuntu honekin, greba orokorraren helburua erasoa “arintzea” da eta ez atzera botatzea; sakrifizioak “berdintasunean banatzea” da eta ez langile klaseak ordaintzea saihestea; borrokaren “amaiera” izango litzateke eta ez hasiera; eta langileen presioa askatzeko eta “haserre soziala administratzeko” balioko luke, eta ez langileen kontzientzia helburu altuagoetara igotzeko, sistema kapitalistaren aurkako borrokara antolatzeko hain zuzen.     

            Noski, ezin dira langile klasearen eskubide oinarrizkoenak defendatu sindikalgintza borrokalaririk gabe, eta ezin da sindikalgintza borrokalari kontsekuenterik egon eraldaketa sozialistaren perspektibarik gabe. Aukera kapitalismoa edo sozialismoa da, inoiz ez du gai honek hainbesteko garrantzia eduki langile klasearentzat. 

Alternatiba sozialistaren beharra

            Krisi sakoneko testuinguru honetan, edozein aldarrikapenek talka egiten du sistema kapitalistaren logikarekin eta burgesiaren oinarrizko interesekin. Noski, Estatuaren diru sarreren erorketa ematen den honetan, ezinezkoa da mantentzea aldi berean, bankari ordaindu beharreko interesak (2011ko aurrekontuetarako murriztu ez den kapitulu bakarra, hazten ez bada) eta hezkuntzako, osasuneko, pentsioetako eta gainontzeko zerbitzu sozialetako konkista historikoak. Ezinezkoa da lanpostuak sortzea ekonomiaren palankak oligarkia finantzarioaren eskuetan dauden bitartean, espekulazioan edo beren aberastasunak paradisu fiskaletan jartzen oinarritzen direnen jabegopean dauden bitartean. Ezinezkoa da soldata duin bat enpresarien irabazi sakro-santuak ukitu gabe. Kapitalistentzat funtsezkoak eta utziezinak diren irabaziak eta pribilegio sozialak, bateraezinak dira langileentzat funtsezkoak eta utziezinak diren lanpostuarekin, hezkuntzarekin, osasunarekin eta pentsio duinarekin. Aldarrikapenak eta borrokak kontsekuenteak izan behar dira errealitate honekin.  

            Krisi kapitalista agerian uzten ari da beharrezkoak direla langile mugimendua elkartzeko eta indartzeko taktika eta estrategia. Hau lortzeko, langile klaseari perspektiba bat eta borrokarako programa argi bat eman behar zaizkio, krisi kapitalistaren aurkako klaseko alternatiba batean oinarritutakoa. Baina aldaketa hau posible izateko, funtsezkoa da erakunde sindikal eta politikoek politika iraultzaile bat defendatzea. Maila politikoan erreformismoak eta maila sindikalean “kalterik txikiena” deituriko politikak erakutsi dute praktikan ez dutela balio gizarteko gehiengoaren interesak defendatzeko. Krisi kapitalista, epe motzekoa izango ez dena eta datorren garai historikoa baldintzatuko duena, mahai gainean jartzen ari da gehiengoaren interesak defendatzeko politika errealista eta kontsekuente bakarra marxismoa dela. Klaseko borrokaren garai hauetan beraz, beharrezkoa da langile klasearen sindikatuek eta erakunde politikoek marxismoaren ideiak berreskuratzea eta defendatzea.  

            Badago alternatiba bat kapitalismoarentzako: gizartearen gehiengoaren interesen arabera funtzionatuko lukeen ekonomia planifikatua, non aberastasuna sortzen duten funtsezko palankak (industria handiak, energiaren ekoizpena, komunikazioa, garraioak eta kreditu sistema) nazionalizatuta egongo liratekeen, langileen kontrolpean. Denok lanpostu bat izatea eta lana baldintza duinetan egitea oztopatzen duen gauza bakarra gizarteko gutxiengo baten interes partikularrak eta zekenak dira. Bada garaia gauzak garbi uzteko, bada garaia benetako programa sozialistaren bandera altxatzeko.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.