• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Lan erreformaren ondoren, langile klasearen aurkako erasoek jarraitu egin dute. PSOEren Gobernuaren plan guztiek helburu garbi bat dute: kapitalisten interesak eta irabaziak defendatu beren sistemaren krisiaren aurrean. Azken neurrietako bat langabezia laguntza agortuta eta karga familiarrak zituzten langabetuen 426 euroko laguntzaren ezabaketa izan da. Aldi berean, dirua eta ondare publikoa oparitu zaie beste behin gehien dutenei AENA eta Loterias y Apuestas del Estado-ren pribatizazio partzialarekin, Madrileko eta Bartzelonako aireportuen kudeaketaren pribatizazio osoarekin eta enpresen zergen murrizte berriekin. Ondoren berriz erretiro adina luzatzeko pentsioen erreforma etorri da. 

Baina oraindik neurri gehiago eta gogorragoak etorriko dira. Pasa den azaroaren 15ean Juan Carlos Erregearekin ekonomia espainiarreko oligarka handiek egindako bileraren ondoren eta Zapaterok azaroaren 27an estatu espainiarreko 37 kapitalista garrantzitsuenekin (non euskal kapitalista boteretsuenak egon ziren) egindako bilera eta gero, garbi dago PSOEren Gobernuak erasoekin jarraituko duela. Bilera honetan, oligarken aurrean, pentsioen erreforma kongresuan onartuko zenaren konpromisoa hartu zuen Zapaterok, eta data urtarrilaren 28rako jarri zen. Gainera, 37 enpresari handi hauek erreforma estrukturaletan sakontzeko eskatu zioten Zapaterori, eta batez ere, azkarra eta erabatekoa izan dadila.  

Gertakari hauek mahai gainean jartzen dute demokrazia burgesaren fartsa. Biztanleriaren gehiengoaren bizia 37 familia aberatsenen diktadurak gobernatuta dago. Gutxiengo parasito hauek ez ditu inork aukeratu, eta hala ere, dena erabakitzen ari direnak dira, ez bakarrik maila ekonomikoan, baita politikoan ere.

EKINTZA SINDIKALAREN BATASUNA FUNTSEZKOA DA PSOE-REN GOBERNUAREN ETA PATRONALAREN ERASOAK GARAITZEKO

Langile klasearen aurkako erasoak hasi zirenetik hainbat greba orokor konbokatu dira: euskal gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU) 2009ko maiatzaren 21ean eta 2010eko ekainaren 29an Hego Euskal Herrian (azken honetan CCOOk parte hartu zuen EAEn); UGT eta CCOOk irailaren 29an Estatu espainiarraren mailan eta sindikatu guztiek (CFDT, CGT, LAB…) modu bateratuan Ipar Euskal Herrian eta Estatu frantziarrean kasu askotan (zerrenda luzea da). Greba orokor guzti hauetan, langile klaseak erakutsi du kalera ateratzeko eta borrokatzeko borondatea. Noski, irailaren 29ko greba orokorrak, gehiengo sindikalak babestu ez zuenez, jarraipen gutxi izan zuen Hego Euskal Herrian baina parte hartze handia Galizian, Katalunian eta Estatu osoan. Gehiengo sindikalak konbokatutako greba orokorrek parte hartze handia izan zuten Hego Euskal Herriaren osotasunean, baina kasu honetan ere, ez baitziren UGT eta CCOOk babestuak izan, jarraipena baxuagoa izan zen Araban eta Nafarroan.   

Langile klaseak eta gazteriak ditugun erasoen larritasunak erakusten du jarraitu beharreko bidea Ipar Euskal Herriko eta Estatu frantziarreko sindikatuek hasitakoa dela, hau da, ekintza sindikalaren batasunarena. Burgesia elkartuta mantentzen bada langile mugimenduaren aurka, langileok ere beharrezkoa dugu gure indarrak elkartzea. Ekintza sindikalaren batasuna beharrezkoa da; langileen zatiketaz onuratzen diren bakarrak bankariak eta enpresariak dira. Beste batzuetan esan dugun bezala, borroka bateratuak ez du esan nahi sindikatu batek bere errebindikazioak alde batera utzi edo gainontzeko sindikatuak kritikatzeari utzi behar dionik; guztiz aurkakoa, hori posible da eta beharrezkoa gainera. Burgesia espainiarraren eta euskal herritarraren eraso bateratuen aurrean, beharrezkoa da langile mugimendua elkartuko duen politika defentsibo bat. Batasun hau posible da iragan den urtean zehar ELA, LAB, UGT eta CCOOk antolatutako mobilizazio bateratuetan frogatu den bezala. Azken adibidea lau sindikatuek igandeetan eta jai egunetan komertzioak irekitzearen aurka abenduaren 19an Bilbon antolatutako manifestazioa da. Horregatik, kasu honetan, UGT eta CCOOk euskal gehiengo sindikalak pentsioen erreformaren aurka antolatutako urtarrilaren 27ko greba orokorra babestu beharko zuketen. Berdina egin behar zuketen CIG sindikatu galiziarrak Galiziarako egun berean antolatutako greba orokorrarekin, eta nola ez, greba orokorra Estatu osora zabaldu beharko zuketen.  

URTARRILAREN 27KO GREBAREN ONDOREN, BORROKAK JARRAITU EGIN BEHAR DU

Ekintza sindikalaren batasunarekin eta langileek borrokarako duten borondatearekin posible da erasoei aurre egitea. Helburu honetan, urtarrilaren 27ko greba orokorraren konbokatoria pauso garrantzitsu bat dela uste dugu. Baina urtarrilaren 27ko greba orokorrak jarraipena izan behar du, langile klasearen antolakuntza maila eta kontzientzia igoko dituen goranzko borroka prozesu batekin. E-29ko eta I-29ko greben ondoren gauza bat bistakoa da: bi greba orokorrekin lan erreforma ez bazen geratu, beharrezkoa da kapa berriak mobilizaziora erantsiko dituen eta sendotasun gehiago emateko denboran zabalduko den estrategia. Langile eta gazte frantziarren errebolta soziala, 1968ko Maiatzetik handiena, edo langile greziarren borroka, inspiratu behar gaituzten adibideak dira. Burgesiaren planak geratzeko beharrezkoa da ekintza plan erabateko bat, eta U-27aren ondoren erasoak ez badira atzera botatzen, agintari sindikalek plan horretan 48 orduko greba orokor berri baten konbokatoria sartu behar dute. 

Garai historikoen aurrean gaude. Greba orokorrek, kapitalismoaren krisia eta honen ondorio larriak borrokatzeko langileen adierazpen antolatua direnek, ardatz bezala izan behar dute programa antikapitalista eta sozialista baten defentsa. Sistema ustel honen erasoekin bukatzeko modu bakarra sozialismoaren alde borrokatzea da, banka eta monopolio handiak langileen kontrolpe demokratikoan nazionalizatuz. Modu honetan langabeziaren amesgaiztoa ezabatu genezake eta hezkuntza, osasuna eta zerbitzu publiko eta duinak bermatu. 

Kolaboratu Euskal Herria Sozialistarekin alternatiba hau defendatzeko

-Pentsioen erreformari ez. Herstura planei ez. Lan erreformari ez.

-1.200 euroko langabezia sorospena langabetu guztientzat lanpostu bat aurkitu arte.

-Banku eta enpresa handien desjabetzea langileen kontrolpean.

-Krisian dauden enpresen desjabetzea langileen kontrolpean.

-Autodeterminazio eskubidea.

-Sozialismoa.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.