• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Beharrezkoa da Madrilgo Kongresura eskubide demokratikoen defentsa eta sozialismoaren aldeko borroka eramatea!

 

Sorturen legalizazioa orain!

PSOEren gobernuak bankarien eta enpresarien aldeko politika egin duen arren, kapitalisten sektore garrantzitsu batek Estatuko hauteskunde aurreratuak egiteko erabakia hartu du. Eta beste behin, Zapaterok aginduak bete ditu. Horrela, PPren garaipena aurreikusiz, kapitalistek eraso gehiago nahi dituzte langileen eta eskubide demokratikoen aurka. Gertaera honen ondorioz, eta hori da beste aurpegia, ezker abertzaleak aukera du Kongresura langileak eta autodeterminazio eskubidea defendatuko dituen politika eramateko. 

Egokia al da ezker abertzaleak Kongresuan parte hartzea?

Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren alde borrokatzeko oinarrizkoa da aukera guztiak erabiltzea. Horregatik, Madrilgo Kongresuan parte hartzea garrantzitsua eta beharrezkoa da. Egia da instituzio burges eta espainiarra dela, baina akatsa izango litzateke arrazoi horiengatik bertan parte ez hartzea. Garbi dago Kongresua klase dominatzaile espainiarraren instrumentua dela, Hego Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako burgesiaren kolaborazioarekin. Biztanleriaren gehiengoaren bizia eta etorkizuna baldintzatzen dituzten oinarrizko erabakiak ez dira bertan hartzen, enpresa handien, bankuen eta monopolioen administrazio kontseiluetan baizik. Krisi kapitalista hasi zenetik gertatutakoak ondo erakutsi du hori: bankari eta enpresari handiek bultza dituzten herstura plan guztiak, gastu sozialaren murrizketa guztiak, lan kontraerreforma guztiak eta eskubide demokratikoen aurkako eraso guztiak onartu dituzte diputatuek. Azken hauetakoa izan da Konstituzioaren erreforma, banku handiek interes multimilioidunak “behar den bezala” jasotzeko, gastu sozialen murrizketa basatiak egitearen kontura. Arrazoi honengatik, etengabeko iruzur hau salatzeko eta langile eta zapalduen aldeko programa sozialista defendatzeko ezker abertzaleak Kongresuan parte hartzea aurrera pauso handia litzateke.  

Hego Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko langile klaseak eta gazteriak ez dituzte belarriak ezkerreko ideientzat bakarrik. Burgesia espainiarrak eragina du langileen pentsamoldean eta beharrezkoa da honi aurre egitea ahal den indar guztiarekin. Helburu honekin, ezker abertzaleak programa iraultzaile baten bozgorailu bezala erabili ahalko luke Kongresua. Eta ez diputatuengana zuzentzeko, Euskal Herriko langile eta gazteengana eta noski, Estatu osoko langile eta gazteengana, iristeko baizik,.

Ezker abertzaleak aukera izango luke oinarrizko aldarrikapenak defendatzeko: eskubide demokratikoak, autodeterminazio eskubidea barne, eta bankaren eta enpresa handien nazionalizazioa langileen kontrolpean. Honekin batera, diputatu guztiek langile baten soldata jasotzea defenda dezake; Kongresuak praktikan ezer ez duela erabakitzen azal dezake, eta diputatuek hitzeman dutenaren guztiz aurkakoa egin dezaketela adierazi dezake ez dagoelako kontrol mekanismoarik aukeratu dituztenen partetik…  

Honek guztiak eragin handia izango luke Estatu guztiko langileengan eta ondorio oso positiboa izango luke beren kontzientzietan. Dudarik gabe, politika honek indartu egingo luke ezker abertzalearen posizioa milioika langileren aurrean, eta sendotu egingo luke Euskal Herriaren, Estatu espainiarraren, eta zergatik ez esan, Europa osoaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borroka.  

Nola hartu parte Kongresuan

Abuztuaren 5ean, Zapaterok azaroaren 20ko hauteskundeen deialdia adierazi eta egun gutxitara, ezker abertzaleko, EAko eta Alternatibako ordezkariek Aralar eta EAJ-PNVrekin elkartuta joateko koalizio eskaintza aurkeztu zuten. Hiru indarretako ordezkariek beste bi alderdiei “eskuzabaltasunez eta anbizioz gogoeta egin dezaten” eskatu zieten, “herri gisa pentsatuz eta alderdien interes partikularretatik kanpo”. Estatuko hauteskundeei buruz adierazi zuten aukera bat direla “Euskal Herrian zabaldutako fase politiko berrian sakontzeko, eta, ondorioz, bake eta konponbide demokratikoen prozesua itzulezin bilakarazteko” eta “posizio soberanista eta independentistetatik aldaketa politiko eta sozialean aurrera egiteko”. Honekin guztiarekin batera beharrezkotzat jo zuten “erabakitzeko eskubidea dimentsio integral kokatzea, proiektu nazionala proiektu ekonomiko eta sozial demokratikoaren sinonimo gisa aurkeztuz euskal gizartearen aurrean. Alegia, sozialki bidezkoa eta demokratikoa izango den gizartea egituratzeko proiektu nazionala”. “Soilik espekulatzaile ekonomiko eta finantzarioek sortutako krisi ekonomikoari erantzuteko indarrean jarritako politika ekonomikoak, langileen eskubide ekonomiko eta sozialak murriztea dakartzatenak, errefusatzen ditugu” gehitu zioten adierazpenari.

Beste askotan esan dugun bezala, akatsa da ezker abertzaleko agintariek EAJ-PNV eta EA bezalako alderdi burgesengan konfiantza izatea. EAJ-PNVri bere “interes partikularrak” alde batera uztea eskatzea, hau kapitalisten interesak defendatzeko antolakuntza izanik, eta hauxe erakusten ari da krisia hasi zenetik, esperantza faltsuak sortzea eta euskal burgesiaren errotari ura botatzea da. Euskal bankari eta enpresariek, eta beren bi alderdiek, EAJ-PNV eta EAk, ez dute inoiz borrokatu eta ez dute inoiz borrokatuko Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen alde. Oinarrizko arrazoia hau da: euskal estatuaren sorrerak arriskuan jarriko lituzke burgesia espainiarrari eta merkatu espainiarrari hain lotuta dauden euskal kapitalisten interes ekonomikoak. Aldi berean, beharrezkoa da azpimarratzea akatsa dela EAJ-PNV “sozialki bidezkoa eta demokratikoa izango den gizartea egituratzeko proiektu nazionala” defendatzeko prest dagoela pentsatzea edo “langileen eskubide ekonomiko eta sozialak murriztea” dakartzaten neurriak errefusatuko dituztela sinestea.   

Egun batzuk beranduago, EAJ-PNVko agintariak diren Iñigo Urkullu eta Josu Erkorekak proposamenari ezezkoa eman ondoren, ezker abertzaleko agintariek, hauek konbentzitzeko helburuarekin, adierazi zuten beharrezkoa dela “bake prozesuaren eta irtenbide demokratikoen aurrerakada itzulezinezko egitea aldaketa politiko eta sozialaren apustu bezala posizio subiranista eta aurrerakoietatik”. Zentzu berean, Alternatibako Oskar Matutek esan zuen horrelako koalizio batek “Kongresuko lehen indar ezkertiarrean bihurtu ahal izateko plusa” izango lukeela. Zintzoki uste dugu ezker abertzaleko agintariek akats oso larria egiten dutela EAJ-PNV politika aurrerakoi eta ezkertiar bat defendatzeko gai den alderdi bezala aurkezten badute. Ezin da inolako konfiantzarik izan EAJ-PNVrengan. Konstituzioaren erreformaren proposamenaren ondoren (emendakinen bidez)  erabakitze eskubidea erreklamatuko zuela adierazteak erakusten du hauen demagogiak ez duela amaierarik. EA bera atera zen esatera emendakina ez zela sinesgarria.     

EAJ-PNV eta EA bezalako alderdi burgesekin koalizioan egonda, ez litzateke posible gure herriko langile klaseak eta gazteriak eskatzen dituzten behar sozial, politiko eta eskubide demokratikoak defendatzea. Mota honetako koalizio batek langile klasea eta gazteria nahasteko bakarrik balioko luke, eta guztiaren gainetik bere negozioak eta irabaziak defendatzen dituen euskal burgesiaren gurdira lotuko gintuzke. Gaur egungo krisi ekonomikoa ez dute espekulatzaileek soilik sortu, ekoizteko indarren jabego pribatuan eta hauen jabeen irabazi maximoan oinarrituta dagoen sistema kapitalistaren ondorioa da. Eta noski, beren artean aurkitzen dira EAJ-PNV eta EAk defendatzen dituzten euskal bankari eta enpresariak. Horregatik, ilegalizio denboraldi gogorraren ondoren, beharrezkoa da borroka sakontzea Alderdien Legearen aurka eta Sorturen legalizazioaren alde, besteak beste, ezker abertzalea bere siglekin eta programa iraultzaile batekin aurkeztu ahal izateko azaroaren 20ko hauteskundeetara. Hau da basakeriara kondenatzen gaituen kapitalismoaren aurkako borroka antolatzeko modu bakarra.   

Herri eta nazio zapalduen eskubide demokratikoak, eta langile klasearen konkista sozial eta politikoak borrokaren bidez lortu dira, sakrifizio handiekin. Hau da esperientzia historikoa. Eta nola ez, hori da ezker abertzaleko militanteen historia. Gaur ere, gure eskubideak eta konkistak defendatzeko langileen borrokarako borondatea erabat baieztatuta dago. Adibideak asko dira: azken greba orokorrak eta Euskal Herri osoan zehar behin eta berriro eskubide demokratikoen alde egiten diren manifestazio masiboak. Sorturen legalizazioaren aldeko borrokan oinarrizkoa da mobilizazio kanpaina zabal bat bultzatzea fabriketan, ikastetxeetan, auzoetan eta herrietan. Sorturen legalizazioaren aldeko eta Alderdien Legearen aurkako borroka, inposatzen ari zaizkiguten erreformen aurkako langileen borrokarekin lotuz, posible litzateke Kongresura Sortu bezala joatea eta Euskal Herriaren eskubide demokratikoak eta gizartearen eraldaketa sozialista modu argian eta eraginkorrean defendatzea.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.