• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Euskal Herriko langile, gazte, langabetu eta pentsionisten aurka datorren erasoaldiaren eragina ikusi dugu dagoeneko Grezia, Portugal eta Irlandako herritarren gehiengoaren sufrimenduan. Borrokarekin bakarrik, denboran luzatuko diren mobilizazio eraginkorrekin, kapitalak inposatutako logika onartzen ez duen alternatiba sozialistarekin, askapen nazionala askapen sozialarekin lotuz, izango dugu posible XIX. mendeko lan eta bizi baldintzetara eraman nahi gaituzten planak atzera botatzea. 

PPren gobernuaren lehen egunak nahikoa izan ziren erasoaldi berria mahai gainean jartzeko. Abenduaren 30ean herstura plan latz hau onartu zuten: lanaren errenten zergak handitzea (IRPFaren edo IBIaren bitartez), gutxieneko soldata izoztea eta pentsioa %1 igotzea (praktikan murrizketa gogorra suposatzen du bi kasuetan inflazioa kontutan izanda), gasa eta garraioak garestitzea, enplegu publikoko eskaintza eta langile publikoen soldatak izoztea… Hau dena CEOE patronal espainiarraren, FMIaren eta EBZaren eskaera zen. Baina hasiera besterik ez ziren, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak berak adierazi zuen bezala. Hurrengo asteetarako prestatuak zituzten eraso berriak lan erreforma berriarekin eta hezkuntza eta osasunaren aurkako neurriekin.   

Euskal burgesiak ez zuen denbora galdu PPren gobernuaren erasoaldiari babesa emateko garaian, lehenago Zapateroren neurri atzerakoi guztiekin egin zuen bezala. Espainiako erregearen, Bibliaren eta konstituzioaren aurrean Mariano Raxoyk bere presidente kargua zin egin zuen egun berean, Confebask euskal patronaleko idazkari nagusia den Nuria Lopez de Guereñuk (EAJko kidea eta EAJ-EAren Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia) garbi adierazi zuen bat egiten zutela bide orokorrean eta helburuetan presidente espainiar berriarekin. Beste behin, euskal bankari eta enpresariek eta hauen ordezkariek beren benetako aurpegia erakusten zuten. 

Eskubide demokratikoen errepresioa

Raxoy langile klasearen aurkako erasoak erakusten hasi zen bitartean, ez zegoen dudarik erasoaldi orokor honen barnean etorriko zela eskubide demokratikoen aurkako errepresioa ere. Bere gobernua osatu baino lehenago ere ikusi zen hau. PPk, Kongresuko Mahaian gehiengoa zuenez, ukatu egin zion Amaiurri talde parlamentario propioa izateko eskubidea, horretarako mota guztietako aitzakiak erabiliz. Anbiguotasunez eta nahasmenez betetako informe juridiko batean oinarrituz proposamena aurrera atera zuen organismo honek CiU eta PSOEren abstentzioarekin. Araudi arbitrario eta antidemokratikoaren eskaera guztiak betetzen ez zituzten talde parlamentarioen osaketei buruzko aurrekari historikoak ugariak dira. Hori da, esate baterako, EAJren kasua. Amaiur Nafarroan %15era ez iristeari buruz erabilitako aitzakia (botoen %14,86 lortu zituen) memoriaren aurkako iseka da, kontuan hartzen bada EAJk ez zuela Nafarroan botoen %2a ere lortu eta ez zitzaiola inolako oztoporik jarri talde parlamentarioa lortzeko 1989, 1993, 1996 edo 2000 urteetan. Noski, burgesia espainiarrak oso ondo daki nortzuk diren Euskal Herriko bere etsaiak eta nortzuk diren bere aliatuak.    

Erabaki honekin PPk beste behin erakutsi du ezker abertzalearen eskubide demokratikoak erasotzen jarraitzeko helburua. Euskal Herriko egoera politikoak aldaketa sakona bizi duen arren, eta ETAren ekintza armatuen amaiera ezker abertzaleko gehiengoaren erabakia izan den arren, PPko agintariek ez diote uko egingo beren onurarako nazionalismo espainolista astintzeari. Ez da ahaztu behar PPk eskuin-mutur espainiarreko funtsezko sektorea biltzen jarraitzen duela eta ez du amore emango Euskal Herriaren eskubide demokratikoen aurkako gurutzadan. Horregatik, PPk ez dio inola erraztasunik jarriko ezker abertzaleak hartutako bide berriari. Guztiz kontrakoa egin du.  

Ezker abertzalea eta programa iraultzailea

Bildu eta Amaiurrek lortutako emaitza historikoak eskubide demokratikoen ukazioak eta kapitalismoaren krisiak sortutako ondoez sozialaren adierazpen garrantzitsua dira. Horregatik, ezker abertzalearen zuzendaritzak ardura handia dauka bere eskuetan. Ez du EA bezalako erakunde burgesen beharrik hauen helburu bakarra sortu den mugimendua instituzionalizaziora bultzatzea baita eta ez du euskal burgesiarekin (EAJ) aliantzak egiteko beharrik langileen aurkako politikei abal bat ematea suposatuko bailuke. Ezker abertzaleak baldintza guztiak ditu eraldaketa sozialaren alde indar boteretsu batean bihurtzeko, Euskal Herriko langileen eta gazteen gehiengoa irabaziz. Baina horretarako, beharrezkoa da masa mobilizazioekin jarraitzea eta konplexurik gabe benetako politika sozialista bat defendatzea, autodeterminazio eskubidea bezalako eskubide demokratikoen aldeko borroka sistema kapitalistaren aurkako klaseko programa iraultzaile batekin lotuz.  

Kongresu espainiarreko, diputazioetako eta udaletxeetako posizioak erabiltzea oso baliagarria da, hau ekintza nagusira lotuta badago: klaseko borrokan esku-hartu langile klasearen, gazteriaren, langabetuen eta pentsionisten sektore gehiago antolatzeko, benetako politika sozialista defendatuz PPk aurrera eraman nahi dituen murrizketa sozialen aurka. Bankaren, monopolioen eta eraikuntza enpresa handien nazionalizazioaren defentsa langabeziaren aurka borrokatzeko; aberastasun handiak dituztenei zerga eraginkorrak jartzearen defentsa; hezkuntza publikoaren eta osasun publikoaren defentsa, pribatura diru laguntza publikorik ez joatea eskatzea; eta askoz neurri gehiagoren defentsa egin behar da ausardiarekin eta indarrarekin instituzioetan, eta nola ez, aldarrikapen hauen defentsa kaleko mobilizazioari lotu behar zaio. Ezker abertzaleak estrategia hau hartzen badu, beraren eta Estatuko gainerako langile klasearen artean inposatu nahi den harresia ere hautsi egingo litzateke, eta gure herriaren eskubide demokratiko nazionalak defendatzeko modu onena izango litzateke. Eskubide demokratikoen murrizketa, kapitalismoaren krisi sakona bizitzen ari garen honetan, muga nazionalen gaineko langile klasearen borroka bateratuarekin soilik borrokatu daiteke.   

Sozialismoaren aldeko borroka

Mundu osoa azken 70 urtetako borroka sozial garrantzitsuenerantz doa. Hori erakusten dute azken denboraldian Europa osoan antolatzen ari diren greba orokor eta mobilizazio masiboek. Grezian, masen mobilizazio iraultzaileak mahai gainean jarri du boterearen gaia. Portugalen, mugimenduak indar handiarekin jarraitzen du azaroaren 24ko greba orokor arrakastatsuaren ondoren. Britainia Handian sektore publikoko langileen greba orokorrak, 30. hamarkadatik izan den garrantzitsuenak, erakusten du beste sektoreetan ere zer etor daitekeen. Gertakizun historikoak ikusiko ditugu, urte askotan ezagutu gabekoak, Europa osoan zehar. Eta zer esan Euskal Herriari eta Estatuari buruz: PPren gobernuak nahikoa denbora izango du ikusteko gehiengo absolutuak ez duela kaleko mobilizazio garrantzitsuetatik salbatuko.  

Etorkizuna masen borroka, greba orokorrak eta erradikalizazio politikoa dira. Gertakizun historiko hauek aldaketa erradikala eragingo dute milaka langile, gazte eta langabeturen psikologian eta jarreran, krisiarekin eta kapitalismoarekin bukatzeko alternatiba bila hasiko direlarik. Hain zuzen ere, alternatiba hori gizartearen eraldaketa sozialistaren aldeko borroka da, bankaren eta monopolioen desjabetzearen aldekoa, hauek langileen kontrolpe demokratikoan jarriz.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.