• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


2012ko urriaren 31n, Madrilgo autonomia erkidegoko PPren gobernuak, aurrekontuen aurkezpenean, Madrileko osasun publikoa suntsituko lukeen egitasmo bat kaleratu zuen. Bertan, bestea beste, 6 ospitale publiko eta 27 osasun zentro pribatizatzea aurreikusten zen. 2014ko urtarrilaren 27an, Madrilgo Auzitegi Gorenak, Infanta Leonor, Infanta Sofia, Infanta Cristina, Henareseko ospitalea eta Hegoekialdeko ospitalea kudeatzeko baimenak bertan behera utzi zituen; aurretik egindako lehiaketa bidez, Sanitas, Ribera Salud eta HHA San Pablo enpresei emandako baimenak hain zuzen ere.

 

Auzitegi Gorenaren sententziaren ondoren, Madrilgo Autonomia Erkidegoko Ignazio Gonzalez lehendakariak gobernuaren asmo pribatizatzailea bertan behera geratzen zela iragarri zuen; eta honekin batera, Javier Fernandez-Lasquetty, proiektuaren arduradun nagusia eta osasun kontseilariaren dimisioa etorri zen.

Alderdi Popularra bere porrotari garrantzia kentzen saiatu den arren, ez du arrakastarik izan. Ignazio Gonzalezen hitzetan egitasmoa bertan behera uztea ez da porrota izan, baina guk argi dugu sekulako porrota izan dela! Madrilgo osasun publikoa indargabetzeko eta diru publikoa enpresarien onurarako bideratzeko saiakerak porrot egin dute: Madrilgo 1.300.000 pertsonei zuzendutako zerbitzuak pribatizatzeko saiakerak, zeinak, 5000 mediku eta osasun arloko langileei eragiten zien, ez du aurrera egingo. Berriz diogu, garbi dago beraientzat porrot bat izan dela! Are gehiago, PPren baitan lehendik ezegonkorra zen barne-egonkortasuna are eta baldintzatuagoa geratu da.

Alderdi Popularrak eta bere inguruko komunikabideek esaten dute asmo hau bertan behera uzteko arrazoi bakarra Auzitegi Gorenaren sententzia dela, eta ez dute onartu nahi langileriaren borrokak garaitu duela. Gure ustez, langile borrokaren garaipenak isilaraztea helburu duten saiakera guztiei aurre egin behar zaie ordea. Izan ere, osasun arloko langileriaren antolakuntza eta mobilizazioei esker etorri baita Marea Zuriaren garaipen historiko hau.

Marea Zuria eszenan agertu izanak benetako lurrikara eragin zuen gizartean. La Princesa ospitalean hasi ziren mobilizazioak, bertako langileek behin-betiko itxiera bat gauzatu zuten, eta handik aurrera, Madrilgo beste 25 ospitale publikoetara hedatu ziren mobilizazioak. Ordutik hona, mugimenduak sekulako babesa jaso du: 1.700.000 sinadura jaso zituzten 2012ko abenduan; osasun arloko 70.000 langilek 22 egun egin zituzten greban 2012ko azaroa eta 2013ko ekaina bitartean; 15 manifestazio oso jendetsu antolatu zituzten; 2013ko udaberrian herri-galdeketa bat egin zuten, eta bertan 950.000 pertsonek parte hartu zuten.

Marea Zuriak bideratu duen borrokan, osasun arloko langileez gain, gazteek, jubilatuek eta sektore guztietako langileek parte hartu dute. Osasun arloko langileen jarrera oldarkor honek jendartearen gehiengoaren babesa jaso izanaren testuinguru honetan kokatu behar dugu 2013ko uztailean Madrilgo auzitegiak pribatizazio neurri guztiak bertan behera uzteko emandako agindua. Urtarrileko sententziak berriz berretsi zuen agindu hau.                            

Osasunaren pribatizazioaren aurkako mugimenduak auzitegiaren erabakian eraginik izan ez duenaren argumentuak ez du ez hanka ez bururik, eta ez dator errealitatearekin bat. Argumentu hau erabiltzearen helburu bakarra langile mugimendua ahultzea eta Madrilgo Marea Zuriak erabili dituen metodoak etorkizunean izango diren mobilizazioetan ez erabiltzea da.

Inoiz baino beharrezkoago diren borroka metodoen erabilera                                                                                                                     

Mobilizazio honek izan duen babesa ez da etorri soilik ezinbesteko konkista sozial bat arriskuan zegoenaren pertzeptziotik, sektoreko langileek lehen momentutik erakutsitako metodo eta erabaki gaitasunetik baizik: planteamendu gogorrak, adibidez, mahai sektorialean eseritako sindikatuek osasun arloko langile guztiei luzatutako 6 egunetako greba eta, bereziki, AFEMek (Madrilgo fakultatibo espezialisten elkartea) deitu eta bost astez luzatu zen greba mugagabea; azken honek 20 lanegun galdu eta 2000 euro inguruko diru galera ekarri zien protesta hauetan guztietan parte hartu zuten langileei. Zailtasun ekonomikoek ez dute mobilizazio hau geldiarazi ez, alderantziz baizik, erradikalitate honek berak protesta arrakastatsua izan dadin lagundu du.

Mobilizazioa behetik ezarri zen, asanblada ireki eta itxialdi jarraituak eginaz; mediku, erizain, eta alorreko gainontzeko langileen parte hartze masiboarekin; Madrilgo auzoetara irten eta bertako langileen babesarekin hainbat manifestazio eta kontzentraziotan parte hartuz. Langile klasearen metodo tradizionaletan oinarritutako mobilizazioa izan da, 70eko hamarkadan diktadura frankista bota eta gaur egun kendu nahi dizkiguten eskubide sozialak lortzeko erabili ziren metodo berberak. Honen adibide ditugu zenbait ospitale publikotan sortutako erresistentzia kutxak; hauetan hainbat medikuk eskaini beharreko zerbitzu minimoengatik kobratu duten guztia erresistentzia kutxa hauetara bideratu dute.

Marea Zuriaren borroka eredugarria

‘Marea Zuriak lortu badu, guk ere lor dezakegu’ ideia asko zabaldu da, eta langile asko euren lan gatazketan presente duten lelo bilakatu behar da.

Madrilgo osasun arloko langileen garaipena, Ramon y Cajal ospitaleko garbitzaileen garaipena, Burgoseko Gamonal auzokoen garaipena… geroz eta luzeagoa da bidea zein den erakusten diguten borroken zerrenda. ‘Bulegoko’ sindikalgintzak, dena negoziatzeko jarrerak eta aurretik porrota ziurtatuta dugula esaten duen sindikalgintzak ez dute tokirik kapitalisten ofentsiba honen aurrean. Zuzendaritza sindikalek bultzatzen duten sindikalgintza mota honen aurrean, geroz eta sindikalista eta enpresa komiteetako sekzio sindikal gehiagok praktikan jarri behar izaten dituzten erantzunekin talka egiten du gainera. Behar dugun sindikalgintza hau da Marea Zuriak PP garaitu ahal izateko landu duen bidea. Madrilgo osasun arloko langileek ireki duten bide honetan geroz eta gehiago izan behar dugu.

 

 

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.