• Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Venezuelako hauteskunde presidentzialen balantzea. Azalpen bat marxismo iraultzailetik

    Venezuelako hauteskunde presidentzialen balantzea. Azalpen bat marxismo iraultzailetik

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Catalunyako arazo nazionalaz eta sozialismoaren aldeko borrokaz atera dugun dokumentuaren XII. atala.

Auzi nazionalari buruzko posizio iraultzailea izateko funtsezkoa da teoria marxistan oinarritzea. Gaiari buruzko testu garrantzitsuenak Leninenak dira, 1913 eta 1916 artean idatzitakoak. Hain justu, sistema kapitalistaren krisi orokorraren garaiak ziren, auzi nazionala pil-pilean zegoen eta langile mugimenduaren indarra gorantz zihoan. Lehen Mundu Gerraren ataria zen.

Leninen idatzien helburua auzi nazionalaren eta klase borrokaren arteko harremanari buruzko marxismoaren oinarri teorikoak, metodologikoak eta programatikoak finkatzea izan zen. Gazte eta langile klaseko iraultzaileei alternatiba eskaini zitzaien gaiari buruz. Horren ondorioz, gaur egun Catalunyan, Euskal Herrian edo Galizan gertatzen ari denari buruzko idatziak direla ematen du. Zalantzarik gabe, zapalkuntza nazionalaren aurkako borroka kontsekuenterik gabe ez zitzatekeen posible izango 1917ko Errusiako iraultzak garaipena lortzea.

Errusiako inperio tsarista zapalkuntza nazionalean oinarritzen zen. Leninek esaten zuen moduan, Errusia nazioen kartzela zen. Inperioko biztanleriaren gehiengoa errusiarra ez izan arren (ukraniarrak, poloniarrak, finlandiarrak, lituaniarrak, letoniarrak, judutarrak, musulmanak, tartaroak, Kaukasoko herriak...), errusiera inposatzen zen ikastetxeetan, ejertzitoan eta, nola ez, administrazio osoan. Eliza ortodoxoak bermatzen zuen errusifikazioa tsarismoaren "polizia espiritualarena" eginez.

1914ko gerrate inperialistako Errusiaren parte hartzearekin are gehiago gogortu zen zapalkuntza nazionala: nazio zapalduetako eskubide demokratikoen aurkako errepresioa zabaldu zen, ekintzaileak atxilotu eta erailtzen ziren, herri osoak kanporatzen ziren beren bizitokitik, erabat debekatu ziren prentsa nazionalak... Baldintza hauetan, tsarismoaren erorketarekin eta iraultzarekin, nazio zapalduetako aldarrikapen demokratiko nazionalak lehen lerroan jarri ziren gainontzeko eskaera demokratiko eta sozialekin batera. Prozesu hau ikusi zen 1905eko iraultzan eta berriro eman zen 1917an.

Leninen ustez, beharrezkoa zen autodeterminazio eskubidea programa sozialista iraultzailearekin lotzea, eta honekin batera oinarrizkoa zen nazionalismo burgesaren benetako aurpegia agerian uztea eta honen aurka borrokatzea. Zapalkuntza nazionalaren aurrean beste aldera begiratzea nazio zapaltzaileko burgesiari jokoa egitea den bezala, akats larria da ere eskubide demokratiko nazionalen aldeko bandera nazio zapalduko burgesiari eskaintzea. Leninentzat, autodeterminazio eskubidearen aldeko defentsak heziketa eginkizuna zuen, nazio zapaltzaileko langile eta nekazarientzat bereziki, kasu honetan Errusiakoentzat: “¿Puede acaso ser libre un pueblo que oprime a otros pueblos? No. Los intereses de la libertad de la población rusa exigen que se luche contra tal opresión. La larga historia, la secular historia de represión de los movimientos de las naciones oprimidas, la propaganda sistemática de esta represión por parte de las ‘altas’ clases han creado enormes obstáculos a la causa de la libertad del mismo pueblo ruso en sus prejuicios, etc.”.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.