• EEEari ez Bridgestonen
Bizkaian greba orokor baten alde

    EEEari ez Bridgestonen Bizkaian greba orokor baten alde

  • Koalizio militaristak Europa isilarazi du eta langile klaseari gerra deklaratu dio

    Koalizio militaristak Europa isilarazi du eta langile klaseari gerra deklaratu dio

  • Aroztegiko Elkartasun Komiteari elkarrizketa.

    Aroztegiko Elkartasun Komiteari elkarrizketa. "Herri honek ez ditu inposizioak eta bidegabekeriak onartuko"

  • Trumpen barne politika: autoritarismoa, arrazkeria eta errepresioa

    Trumpen barne politika: autoritarismoa, arrazkeria eta errepresioa

  • Milaka pertsona Donostian errentari parasitoen eta etxebizitzaren negozioaren aurka

    Milaka pertsona Donostian errentari parasitoen eta etxebizitzaren negozioaren aurka

  • Euskal Herria Sozialista, 100 ale. 18 urte marxismo iraultzailearen ideiei eutsiz

    Euskal Herria Sozialista, 100 ale. 18 urte marxismo iraultzailearen ideiei eutsiz

  • Errepresiorik ez ikasle mugimenduari! Somosaguasko 7ekin elkartasuna!

    Errepresiorik ez ikasle mugimenduari! Somosaguasko 7ekin elkartasuna!

  • Le Pen ezgaitua. Klaseen arteko borroka gogortu egin da Frantzian

    Le Pen ezgaitua. Klaseen arteko borroka gogortu egin da Frantzian

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
200322 3


A20ko hauteskundeak golpe gogorra izan ziren Alderdi Popularrarentzat. Hezkuntza eta osasun publikoaren defentsan, lan erreformaren eta etxe kaleratzeen aurka, mozal legearen eta ustelkeriaren aurka, kaleetan mobilizatu garen milioika langile eta gazteren ahotsa hautestontzietan ere islatu da. Honek erakusten du borroka dela bide bakarra gehiengoaren interesen aurkako lege eta neurri guzti horiek ezabatzeko.

Bihar, apirilak 13, ikasle grebaren barruan, hitzaldia Ibaetako Gunean Hezkuntza publikoaren aldeko borrokari buruz.

 

Hala ere, interes asko daude gauzak aldatu ez daitezen. Ikasle Sindikatutik eta Euskal Herria Sozialistatik, Pedro Sanchez eta PSOEren talde negoziatzaileak Ciudadanosekin sinatutako akordioaren aurkako erabateko jarrera adierazten dugu. Akordio hau onartezina da: ez dituzte LOMCE eta 3+2 indargabetuko, ez dute erlijioa ikasgeletatik ezabatuko, ez dituzte irakaskuntza publikoan murriztutako milaka milioi euro errekuperatuko eta ez dituzte Euskal Herrian eta Estatu guztian kaleratutako milaka irakasle kontratatuko. Gainera, akordioak ez ditu jasotzen Batxilergoaren eta Lanbide Heziketaren doakotasuna: oraindik ez dugu ezer ordaintzen, baina batxilergoan ikasten ari garen milioika ikaslerentzako tasa akademikoak inposatzea prestatzen ari direnaren abisu garbia da. Adibidez, eskuinak dagoeneko inposatu ditu tasak LHn Catalunya eta Madril bezalako tokietan. Bitartean, hemen, EAJren politikaren ondorioak pairatzen ditugu: bere murrizketekin eta LOMCEren aplikazioarekin hezkuntza gutxi batzuen pribilegio bihurtzea eta langile familietatik gatozenontzat eskubide bat ez izatea bilatzen dutenen aldean dagoela erakusten du, eta PPren neurriak eta Pedro Sanchez eta Ciudadanosek idatziz jarri duten akordio lotsagarria konpartitzen ditu.

Kaleetara itzultzen gara! Apirilaren 13 eta 14ean denok grebara!

Gobernatzen duenak gobernatzen duela ere, ez dugu onartuko inolaz ere hezkuntza publikoaren aldeko borroka traizionatzea. Horregatik, gazteria erreboltara deitzen dugu, apirilaren 13 eta 14ean ikasgelak hustera ikasle greba orokor handi batean, irakaskuntza publiko duina, euskalduna, doakoa, demokratikoa eta kalitatezkoa defendatzeko, murrizketarik eta lege frankistarik gabekoa, eta gazte guztiontzat baldintza berberetan eskuragarri egongo dena. Ez dago aitzakiarik eskubide hau erasotzeko erabili diren legeak, dekretuak eta murrizketak ez indargabetzeko! LOMCE eta 3+2 kanpora! Beken handitzea eta tasen berehalako murrizketa!

Euskal Herrian ere greba arrakastatsua izan dadin, Ikasle Sindikatutik eta Euskal Herria Sozialistatik ekintza batasunerako deia luzatzen diegu Ikasle Abertzaleakeko kideei apirilaren 13 eta 14ko grebara gehitu daitezen, eta baita hezkuntza komunitate osoari ere, gurasoei, irakasleei eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuei. Mobilizazioan indarrak elkartuz beharrezkoa da hezkuntza publikoaren aldeko borrokaren bandera gogor altxatzea, garbi utziz etorkizuneko Madrilgo gobernuari, eta baita Gasteizko EAJren gobernuari eta Iruñeko Geroa Bairen gobernuari ere, ez dugula azken urte hauetan borroka egin denak berdin jarraitzeko.

Apirilaren 13 eta 14ean denok grebara eta manifestazioetara!

Irakaskuntza publikoa ez da saltzen, defendatu egiten da!

banner altsasu

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.