• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


#JobstownNotGuilty // #JobstownNoEsCulpable // #JobstownEzDaErruduna

Irlandako estatuak eta eskuineko gobernuak eraso bortitza zuzendu dute hain ondasun baliotsua den urari jarri nahi dioten tasa basatien aurka borrokatu zuten aktibista eta agintarien aurka. Borrokari esker, troikaren austeritate neurri nagusietako bat garaitzea lortu zuen masen mugimendu zabalak. Aipatutako kanpainak ordainketaren aurkako boikot masiboa bultzatu zuen —herritarren %75eko babesa izan zuen—, eta manifestazio jendetsuak eta protestako zenbait ekintza antolatu zituen. Azkenean, gobernua soken kontra jarri zuten eta, momentuz, uraren gaineko tasa ezabatzera behartu zuten.

Gobernu irlandarrak Jobstowngo borrokalariak espetxeratu nahi ditu

Garaipen izugarri horren ondotik, Irlandako elitea eta gobernuak mendeku bila dabiltza, eta mugimenduari ikasgai on bat eman nahi diote: modu ireki batean agintari eta aktibistak erreprimitu nahi ditu; gainera, gaurko egunean, espetxeratzeko arriskuan daude, afera horri dagokion zigorrik handiena da. Mugimenduko 17 agintarti eta aktibista inputatu nahi dituzte “legez kanpoko atxikitzeagatik”, besteak beste, Paul Murphy parlamentaria eta Dublingo udaletxeko bi zinegotzi, hirurak Anti Austerity Alliance (AAA) eta Socialist Party-ko kideak.

2014an izandako uraren tasen aurkako protesten harira, Jobstowngo langile auzoan, Joan Burtonen —Alderdi Laborista— orduko ministro-ordearen autoa bi orduz geldiaraztea, atxikitzea, leporatzen zaie. Hortaz, legez kanpoko atxikitzea egozten zaie, bahiketa delitua! Estatu totalitario bati dagokion astakeria da. Gobernua eta troika makurraraztea lortu duen mugimendu horren izena zikintzea, gazte eta langileak izutzea, murrizketen politiken aurkako mobilizazioak geldiaraztea helburu duen muntai galanta da.

Protesta kriminalizatzeari ez!

Joan den urriaren 20an, protesta horietan parte hartu zuen adin txikiko bat izan zen epaitu zuten lehena, eta “legez kanpoko gelditzeaz” errudun hartu zuten. Bai mugimenduak bai familiak sententzia lotsagarri horri helegitea jarri diote. Apirilaren 24an, gainerako 17 kideen aurkako epaiketak hasiko dira, tartean Paul Murphy eta beste zenbait agintari eta kargu publikorena; guztiek kartzela zigor luzeei eta kargu publikoak betetzeko gaitasunik gabe uzteari aurre egin beharko diete. Instituzioetatik kanpo botatzeko eta instituzio horiek herriaren gehiengoaren zerbitzuetarako eta gazte nahiz langileen eskubideen alde erabiltzen jarraitzea eragozteko modu antidemokratiko bat da.

Bai dagoeneko eman den sententzia, bai kide horien gainean eror daitekeen kondena aurrekari latza izango dira, edozein grebatako pikete edo manifestazio baketsu zapaltzeko, lege irlandarraren begietara, “legez kanpoko atxikitzetzat” hartzeko aukera handiagoa bailegoke eta zigortua izateko aukera bermatuko bailuke.

Nazioarteko elkartasun kanpaina

Jobstowngo epaiketa politikoek gazte eta langileok gure indarrengan eta gure borroka metodoengan —manifestazioak, protesta baketsuak— konfiantza ez izatea dute helburu, eta  protesta ekintza kriminal bat dela eta aktibistok gaizkile garen mezua luzatu nahi dute. Hortaz, “bati egindako erasoa, denoi egindako erasoa da” esaera zaharra argi eta garbi aplikatu daiteke kasu honetan. Jobstowngo aktibistak ez dira errudunak; bai, aldiz, beren politikekin masen bizi baldintzak hondatzen dituzten alderdi prokapitalistak.

Eraso horri erantzuna emateko Jobstowngo kideekiko nazioarteko elkartasun kanpaina jarri da martxan. Hori dela eta, orri hauetatik kide horiei ahalik eta elkartasun internazionalista zabalena erakusteko deia egiten dugu. Langile eta gazteriari, sindikalista eta herri mugimenduetako borrokalariei, kondenatu eta jazarri dituzten diren kideekiko elkartasuna erakustera dei egiten dugu honakoa aldarrikatuz:

·         Apirilaren 24tik aurrera epaituko dituzten 17 kideei egotzitako kargu guztiak berehala deuseztatzea.

·         Modu baketsuan protestatzeagatik epaituko duten gaztearen kondena deuseztatzea.

Asko izan dira dagoeneko eskaera hori sinatu duten Europako ezkerreko diputatuak. Azpimarragarrienen artean ditugu: Jean-Luc Mélenchon, Frantzian Ezkerreko Alderdiko zinegotzia dena; Marina Albiol, Ezker Batukoa; Tania González, Podemosekoa; Lidia Senra, Alternativa Galega de Esquerdakoa; Martina Anderson, Matt Carthy, Lynn Boylan, Liadh Ni Riada, Ipar Irlandako Sinn Féin-ekoak lauak; Dimitris Papadimoulis, Syrizakoa eta europar parlamentuko lehendakariordea. Gainera, eskaera diputatu finlandiarrek, greziarrek, portugaldarrek, danimarkarrek, alemanek, italiarrek, zipretarrek eta abarrek sinatzen dute. Era berean, Jobstowngo elkartasun kanpainara, gehitu da Yanis Varoufakis, Syrizaren lehenengo gobernuko Finantzen ministro izandakoa; eta, horretaz gain, kanpaina horrenganako konpromisoa indartzeko, YouTuben bideo bat eskegi du: www.youtube.com/watch?v=tTTn1mOQCqs

Bidali babesa erakusten duten mezuak —bakarka zein erakunde bezala sinatuak— honako helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Sarean eresinatu daiteke eskaera:

https://sites.google.com/view/jobstownnotguilty/sign-the-petition

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.