• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Jerusalen Israelgo hiriburu aldebakarrez aitortu izanak, praktikan, egungo statu quoa berretsi du: Ekialdeko Jerusalenen okupazioa, palestinarrei Jerusalen hiriburu izango duen Estatua ukatzen zaien aldi berean. Aitortza horrek, mundu guztian eta, batez ere, Palestinan protesta mordoa piztu du eta jadanik odolez zikindurik dago: hildako lau palestinar, ehunka zauritu, Israel hegoaldean erori diren misilen jaurtiketa eta bonbardaketak Gazan.

 

Establishment eta eskuin israeldarrarentzat aitorpen horrek argi berdea esan nahi du, kolonoen asentamentuak zabaltzen eta Jerusalengo auzo palestinarren judutzearekin jarraitzeko, baita etxebizitzen eraisketa sistematikoarekin, eguneroko jazarpenarekin eta palestinarren desjabetzearekin jarraitzeko ere.

Denbora da jada Jerusalenen hiriburu palestinar bat ezartzeko saiakera oro saihesteko pausuak ematen ari direla, AEBko administraritzaren isiltasun konplizearekin. Trumpek babes isil horri hitzak jarri dizkio. Bere administraritzak bi estaturen irtenbidea babestuko duela esaten duenean argi uzten du Estatu palestinar baten sorrera babestuko duela baldin eta soilik Israelek hori onartzen badu, de facto okupazio bortitz eta aldebakarrekoari babesa emanez.

Nazioarteko erreakzioak

Alabaina, establishment iparramerikarreko funtzionario asko –CIAko zuzendaria, besteak beste- beldur dira inperialismo estatubatuarraren interesak kaltetuak suertatzeaz AEBren aurkako nazioarteko haserre baten ondorioz edota Ekialde Hurbileko eremuan botere iparramerikarra kolokan geratzen bada.

Maila internazionalean erregimen gutxi batzuk (Taiwan, Hungaria…) baino ez daude Jerusalenen inguruko politika berri hori onartzeko prest, eta, gehiengoa ez da ausartuko Trumpen ildoa jarraitzera. Batetik, haien kontsiderazio estrategikoengatik, eta, bestetik, iritzi publikoaren oposizio esanguratsuarengatik. Errusiako oposizio berriak, bestalde, Mendebaldeko Jerusalen Israelgo Estatuaren hiriburu eta Ekialdeko Jerusalen etorkizuneko Estatu palestinar baten hiriburu kontsideratu ditu.

Erdialdeko Ekialdean, erregimen arabiar suniak Estatu israeldarrarekin aliantza estrategikoak sendotzeko saiakerak egiten ari badira ere, bertako iritzi publikoaren sentimendua  eta herrialde horietan askapen nazional palestinarrarekiko dagoen elkartasun handia hartu behar dute kontuan.

“Mendeko akordioa”

Trumpek buruzagitza palestinarrari mezu bat bidali dio: ez badituzte beren baldintzak onartzen eta Netanyahuren gobernuari men egiten, Estatu palestinar baten inolako aitortzarik onartzen ez duen gobernu berari, AEBk bere prezioa kobratuko du. Horregatik, Autoritate Palestinarra modu publiko eta hain gogor horretan presionatzeak are gehiago hondatzen du edonolako “mendeko akordio”-ra hurreratzeko oinarri oro.

Trumpek inperialismo iparramerikarrari mozorroa kendu dio, gatazka palestinar-israeldarrean izan dezakeen bitartekari inpartzialaren papera gezurra dela agerian utziz. Orain arte, Mahmoud Abbas lehendakari palestinarra Trumpekin adiskidetua zegoen, baina, palestinarren gehiengoak ez du Trumpen bake iruzurtian sinesten eta nahiago luke Abbasek dimititzea, zeinak AEBrekin harremanak geratzea eta AEBko lehendakari eta lehendakariordearekin zituen bilerekin aurrera ez jarraitzea erabaki duen. APko liderrak badakite Israelgo erregimenak ez duela onartuko beste potentzia inperialistak batek -Errusia edo Europar Batasuna- negoziazioak burutzea.

Hamasen liderrei dagokionez, ez da unerik hoberena Israelen kontrako enfrentamentuen aukera berri batentzat. Beren esperantzak Al-Fatahekin (Abbasen alderdia) “adiskidetze prozesuan” jarrita zeuzkaten, Egiptoko Al-Sisiren erregimenak babestu duena. Baina ez du funtzionatu.Autoritate Palestinarrak uko egiten dio Gazari inposaturiko zigorrak kentzeari eta Hamasek uko egiten dio desarmatzeari. Gazarako inolako irtenbiderik eskaini gabe, Hamasek “Intifada berri batera” dei egin du Cisjordania eta Jerusalengo eremuetan, borroka palestinarra aurrera eramateko duen estrategia sinesgarri baten gabezia tapatzeko helburuarekin.

Protestak Palestinan

Okupazioaren erregimenaren aurkako altxamenduaren ideiak babes zabala dauka 1967an okupatutako eremuko palestinarren artean. Aldi berean, pesimismo sakon bat existitzen da borroka horren bidez lor litezkeen konkista potentzialekiko. Asentamentu israeldarrak eta okupazioaren diktadura mehatxatuko dituen masen protesten garapena premiazko behar bat da; baina, bakearen aldeko borrokak beharrezkoa du okupazioaren eta, baita ere, langile klasearen eta behartsuenen politiken aldeko borroka zabal bat, gatazkaren alde bietan. Ez da ahaztu behar Netanyahuk Trumpen deklarazioa harreta desbideratzeko erabiltzen ari dela: ez bakarrik okupazioa zalantzan jartzen duten argudio sendoetatik desbideratzeko, baita bere gobernuaren aurka berriki azaleratu diren ustelkeriaren aurkako protesten mugimendu zabaletatik desbideratzeko ere.

Protesta internazionalen babesarekin eta manifestatzaile palestinarren aurkako errepresio militarraren eta probokazio basatien aurrean, zinez beharrezkoa da elkartasun protestak mugiaraztea eta zabaltzea, langile eta ikasle israeldarren erakundeak inplikatzea eta Jerusalen hiri “bateratu” eta oparo bat denaren irudi gezurtia saltzen duen propaganda hipokrita baten aurka borrokatzea.

Bakearen eta okupazioaren aurkako borrokaren parte bezala, Socialist Struggle Movement-ek (CWI Israel-Palestina) Jerusalenen bi hiriburu nazionalen ezarpena defendatzen du, eta bizitza duin bat zein eskubideen berdintasuna bermatzea. Bi estatu sozialisten testuinguruan, nazio eta klase zapalkuntzatik askeak, demokratikoak eta berdinzaleak. Soilik horrela izango da posible Jerusalen diskriminaziorik, harresirik eta txirotasunaren ghetorik gabeko hiri anitz bat bezala egiazki loratzea ahalbidetuko duen gizarte bat garatzea.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.