• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Ekainaren 21ean Nafarroak Auzitegiak La Manadako bortxatzaileak aske uztea erabaki zuen. Beste kolpe bat eman nahi izan du justizia faxista eta matxista honek. Baina guk berriro ere, milaka eta milaka emakumek, gaztek eta baita gure alboan borrokatu duten mutilek ere kaleak bete genituen, Euskal Herriko hiri eta herrietan kontzentrazio eta manifestazio masiboak eginez ekainaren 21 eta 22an. Izugarrizkoa izan zen beste behin, marea feministaren erantzuna baita Catalunya, Madrid, País Valencià, Andaluzia, Galiza eta Estatu mailako txoko guztietan. Epai lotsagarri horren aurrean egin genituen mobilizazio indartsuetan eta maiatzaren 10eko ikasle greban, argi utzi genuen ez dugula bortxatzaileak defendatzen dituen justizia patriarkal hau onartuko. Emakume Aske eta Borrokalarietako kideak aktiboki parte hartu dugu erantzun irmo eta bateratu bat eman beharra zegoelako. Guk argi daukagu eta ez gaituzte isilduko.

Ez da kasu isolatua, patriarkatua baizik

Askotan azpimarratu dugunez, La Manadako kasua ez da kasu solte bat. Eta noski, arazoa ez da norbanako matxista batzuetara mugatzen. Arazoa sistema judizial eta estatu aparatu guztiaren oinarrian dagoen matxismo ikaragarria da.  Bost kriminal hauek babestuz, epaileak beren epaiekin, eta politikariak beren murrizketekin, biolazioaren kulturarekin, emakumearen indarkeriaren izurrite horrek inpunitatez jarrai dezan bermatzen dute. Gutxiengo baten pribilegioak eta irabaziak defendatzen dituen erregimen kapitalista bat dago, milioika emakumeren, haurren, etorkinen eta langileren sufrimenduaren kontura. La Manada sistema bera da.

Egun hauetan entzun dugu gobernutik, parlamentutik, telebistetako kalaketatik eta egunkarietatik genero perspektiba behar dela epaitegietan eta zentzu horretan epaileak hezi behar direla. Emakume Aske eta Borrokalariok ez dugu argumentu lotsagarri hau onartzen, oinarrian dagoen arazoa ezkutatu nahi baitu.

Karrera judizialean ez daude gizonezko epaileak bakarrik. Emakumezkoa ere badaude, beren lankide gizonek bezala epai lotsagarriak ematen dituztenak eta bortxatzaileak eta erasotzaileak absolbitzen dituzte. Akaso emakumezko epaile horiek ez dute ikusten martxoaren 8an greba egin genuen eta La Manadako epaiaren aurrean kaleak bete ditugun milioika emakumeok ikusten duguna? Noski baietz. Ez da zuzenbideko karrera eduki behar gertatzen denaz jabetzeko. Kontua da, emakume horieko, epaile gizonek bezala, sistema zerbitzatzeko kontuz hautaturiko kasta bat osatzen dutela, egungo ordena soziala bermatzeko, klase, genero eta arraza zein nazio zapalkuntza mantentzeko.

Justizia matxista, klasista eta frankista

Arazoa ez da epaileen heziketa falta, ezta “epaitegi espezializatu” gehiago behar direla. Benetan galdetzekoa da zergatik Altsasuko gazteak ehundaka kilometrora dagoen kartzelara eraman diren, egin ez duten delitu bategatik eta beraien inozentzia sobrean frogatu denean; zergatik txiolariak eta raperoak espetxera bidaltzen diren monarkiaren aurkako kantuak idazteagatik, edota Alfon bezalako gazteak kartzelan jarraitzen duten eta milaka ezkerreko ekintzaile judizialki jazarriak diren, sistema honen injustizien aurka borrokatzeagatik. Zergatik Urriaren 1ean Catalunyan bozkatzea krimen askoz ere larriagotzat hartzen da, taldeko bortxaketa bat baino, edo eraso faxistak eta homofoboak baino?

Horregatik da hain garrantzitsua mugimendu feminista arazoaren sustraiera eramatea: justizia sistema kapitalistaren oinarrizko instrumentu bat da, zapaltzen gaituzten beste instituzioak bezala. Kontua da, emakumeak egonagatik kargu judizialetan, ministerioetan, banku, enpresa edo kargu politikoetan, horrek ez duela ezabatzen gure aurkako esplotazioa, soldatako diskriminazioa, matxismoa edo indarkeria. Pedro Sanchezen gobernuak hori erakutsi berri digu. Gehiengoa dira emakumezko ministroak baina adierazi du “erabaki hau sistema judizialaren normaltasunean ezarri behar dela eta gobernuak hori babesten duela”. Dena esanda dago. “Feminismo” huts horrek, sistemaren logikaren menpera ezartzen denak, inoiz ez du bizi dugun zapalkuntzarekin amaituko.

Borroka da bide bakarra

Ezperientziak berriro erakutsi digu borroka feministak, irabazi nahi badu, klasekoa, iraultzailea eta antikapitalista izan behar duela. Hori da Emakume Aske eta Borrokalarien programa, Ikasle Sindikatutik eta Ezker Iraultzailetik irmoki defendatzen duguna.

Mugimendu feministatik mobilizaziorik masiboena eta indartsuena bultzatzen jarraitu behar dugu. Aliatuak zein diren eta zein ez jakin. Kasu konkretu honetan ere zer eskatzen dugun oso argi dugu: La Manadako bortxatzaileak espetxera itzuli behar dute. Inplikaturiko magistratuak inhabilitatu behar dira, eta sistema judiziala garbitu epaile matxista, atzerakoi eta faxista guztiak kentzeko. Kaleeta, borrokarekin, lor dezakegu

Ez da abusua, bortxaketa da! Guk sinesten zaitugu!

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.