Atzo Gipuzkoako grafikagintzan izan zen greba eta gaur metalgintzan. LAB sindikatuak adierazi duenez, atzokoak jarraipen handia izan zuen eta gaurkoak ia erabatekoa. Hurrengo pausoa langile (eta langabetu) guztiak bilduko dituen greba orokorra egitea da!
Frantziako gobernuak jubilazio adina 60 urtetik 63 urtera igo nahi du. Hori dela eta, greba deitu dute gaurko Frantzia osoan. LABek bat egin du Baionan egin den manifestazioan
Frantziako gobernuak jubilazio adina 60 urtetik 63 urtera igo nahi du. Hori dela eta, greba deitu dute gaurko Frantzia osoan. LABek bat egin du Baionan egin den manifestazioan
Beharrezkoa da sektore ezberdinetako borrokak elkartzea!!
1929tik aurrekaririk ez du duen krisi ekonomikoak, kapitalismoaren oinarri sozial eta politikoak astintzen jarraitzen du, sistema erreakzionario honen benetako aurpegia erakusten jarraitzen du. Krisia sufritzen ari diren bakarrak...
Atzoko deituta zegoen sektore publikoaren grebaren balorazio positiboa egin dute sindikatuek. Grebara dei egin zuten euskal sindikatuek azaldu dutenez, 17.000 pertsona atera ziren atzo kalera.
Langile klase osoaren mobilizazio bateratua PSOEren Gobernuaren, bankaren eta patronalaren erasoak atzera botatzeko!!
Atzo Iruñean egin zen manifestazioan milaka pertsona bildu ziren Nafarroan euskaraz bizitzearen alde. Jakinarazi dutenez, euskararen alde Iruñean egin den inoizko manifestaziorik handiena izan da. Euskal Herria Sozialistako kideak ere bertan izan ginen.
Aste Iraultzailea zela eta, Engels Atenean (Tolosa) Ibon Artola Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistako kideak krisi kapitalistaren gainean emandako hitzaldia.
Gamesak otsailaren 25ean iragarri zuen Altsasuko lantokia itxi eta 150 langileen kontratuak eteteko erregulazio espedientea aurkeztuko zuela. Madrilera eraman zuen espedientea, gainera. Iragarri eta Estatu espainiarreko Lan Ministerioak onartu egin zuen eskaera.
Zapaterok zuzentzen duen gobernuak modu lotsagarrian men egin die CEOE patronal espainiarraren eta bankaren presioei. Eraso berri honen aurrean beharrezkoa da sindikatuek greba orokorra antolatzea.