Euskal kutxen bankarizazioa. Onuragarria da langile klasearentzat?
BBK, Vital eta Kutxaren batzarretan banku berri baten sorrera atera da aurrera: Kutxa Bank. Horrela, banku berria BBKk, Kutxak eta Vitalek Cajasur bereganatu zuen BBK SAU bankuarekin bat egitean sortu da. Jakina zen bankarizazioa ekarri duen hiru kutxen fusioa Confebask patronalak, EAJ-PNVk, PPk eta PSOEko agintariek babesten zutela. Baina...