Herri arabiarretako iraultzen alde, dagoeneko Euskal Herria Sozialistaren bi hitzaldi antolatu dira Donostiako unibertsitatean eta Groseko gaztetxean. Hurrengoa maiatzak 5 ostegunean izango da, Lasarteko Jalgi kafe antzokian arratsaldeko 9etan. Datozen asteetan hitzaldi gehiago izango dira (Tolosako Engels Ateneoan eta Otsabi gazte lokalean,...
Aurtengo maiatzean bost urte beteko dira Euskal Herria Sozialista Euskal Herriko aldizkari marxista argitaratzen hasi ginenetik. Horren harira, aste iraultzailean antolatu dugu maiatzaren 9tik 13ra.
Apirilaren 25eko ospakizunean (Valentziak 1717eko egun berean foruak galdu zituela gogoratzean), garbi geratu da herritarrek zentsuraren eta PPren gobernuaren handikeriaren eta ustelkeriaren aurka duten jarrera. Valentzieraren aurkako eraso nabarmenak izan dira TV3ren debekua eta Acción Cultural del País Valencianorekin...
Chavez komandanteak behin eta berriz azpimarratu du langile klasea iraultzaren buruan jartzearen beharraz. Langileen betebeharra da iraultzaren buruan jarri eta hau hedatzeko borroka plan bat prestatzea. 2010eko azaroaren 9an hasitako mobilizazioek eta martxoaren 31rako UNETE sindikatuak eta osasunaren eta lan segurtasunaren aldeko langileen...
Martxoaren 9an Mohammed VI.aren diskurtsoa eman zuten telebistan. Bertan bere botere ia absolutuak murriztuko dituen eta herri marokoarraren eskubideak bermatuko dituen konstituzio erreforma iragarri zuen. Hau herrialde arabiarretako mobilizazio handiek izandako eraginaren adibide garbi bat da.
Iraultzak aurrera egin behar du!
Komunikabide burgesek presa daukate Egipto eta Tunisiako prozesu iraultzailea lurperatzeko. Hala ere, iraultzak aurrera jarraitzen du; masen oinarrizko arazoak konpondu gabe jarraitzen dute. Hauek garbi erakutsi dute ez direla itxurazko aldaketa batekin konformatzen.
Herrialde arabiarretan gauzatzen ari diren iraultzen gaineko demagogia eta informazio faltari aurre egiteko, Euskal Herria Sozialistak herri arabiarren iraultzaren aldeko kanpainari ekin dio. Animatu eta etor zaitez antolatuko ditugun hitzaldietara.
Fukushimako gertakariek energia nuklearraren erabileraren gaineko eztabaida areagotu dute. Gaur egun 443 erreaktore daude 32 herrialdetan eta beste 50 eraikitzen ari dira 13 herrialde baino gehiagotan, besteak beste, Txinan 14. Gainera, datozen bi hamarkadetan Txinan beste 50 eraikitzea aurreikusita dago.
CiU-ren gobernua agerian uzten ari da bere klaseko interesa, agerian uzten ari da bere benetako aurpegia: Kataluniako burgesiaren gobernua da, hau da, bankari eta enpresari handien gobernua. 100 egun baino gutxiagotan, gobernuak azken hamarkadetako murrizketa sozialen plan handiena iragarri du. Honen ondorioak hauexek izango dira: milaka...